Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko maiatzak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Azken ordukoak

BEASAIN

2008-05-09 | 13:02:40

Julen Gonzalez lider da Bidasoako Itzulian, atzo etapa irabazita

20 urteko beasaindarrak ezustekoa eman zuen Hondarribian

Julen Gonzalez (Azpiru-Ugarte) afizionatu mailako txirrindularia Bidasoako Itzuliko liderraren elastikoa soinean duela jokatuko du gaurko etapa (Oiartzun-Oiartzun, 128 km). Atzo ezustekoa eman eta esprintean irabazi zuen Gonzalezek Hondarribiko harrizko kaleetan. Etapa ez ezik, sailkapenean lidertzan jarri da beasaindarra.

Ez du erantzunik

LEGAZPI

2008-05-09 | 12:39:44

Bellotako langileek mobilizazioak hasiko dituzte asteartean

Lan-itunaren negoziazioaren inguruan enpresa eta langileen arteko gatazka sortu da

Legazpiko Bellota enpresako langileen batzarrak mobilizazioei hasiera ematea adostu du. Asteartean paroak hasiko dituzte eta enpresak lan-itunaren negozioazioaren blokeoa etengo ez balu, greba egunak deitu dituzte bi aste barrurako. ELAko kide eta Bellotako langile Andoni Aizpuruaren arabera «blokeoaren aurrean komiteko kide guztiak adostasun batera iritsi gara eta mobilizazioak hastea erabaki dugu».

Ez du erantzunik

Irizarrek 210 autobus egingo ditu Sardiniarako

ORMAIZTEGI

2008-05-09 | 11:16:48

Irizarrek 210 autobus egingo ditu Sardiniarako

Ormaiztegiko lantegian egingo dituzte, 2009 bukaerarako

Ormaiztegiko Irizar autobusgile enpresak 210 kotxe egiteko kontratua sinatu du Sardiniako bidaiarien garraiorako Arst enpresa publikoarekin. Urte eta erdian egingo ditu Irizarrek eskariko autobusak, 2009 bukaeran entregatzeko. Ormaiztegiko faktoriak hartuko du lana. Iaz aurkeztutako i4 ereduko autobusak ekoitziko ditu Irizarrek Sardiniarako. Pertsonen bidaia motz eta ertainetarako pentsatutako eredua da i4, eta Sardiniako hirigune handietan emango dute zerbitzua.

Ez du erantzunik

ZUMARRAGA

2008-05-08 | 15:20:03

Zumarragako Trikitixari omenaldia egingo diote Azkoitiko Martirieta auzoan

Igandean trikitilariak izango dira auzo hartako jaietan

Asteburu honetan Azkoitiko Martirieta auzoan Pentekoste jaiak ospatuko dituzte, eta trikitiari eskaini ohi dioten arreta Zumarragako Trititixak bereganatuko du. Omenaldia egingo diete musika mugimendu hura garatu eta zabaldu zuten zumarragarrei, Martitte jatetxeak antolatutako egitarauaren barruan. Ekitaldia igandean 17:30ean izango da, eta Urteaga eta Oriatarrei egindako omenaldian trikitilari ugari izango dira: Astiazaran anaiak eta Beltran, Laja eta Mikel, Egurrola aita-semeak, Kupela taldea, Zendoia eta Lutxurdio eta Felix Iñarramendi eta Joxe Mari Mendizabal.

Ez du erantzunik

SEGURA

2008-05-08 | 15:05:36

Segurak Gurutz Deunaren txirrindulari proba hartuko du igandean

Junior mailako txirrindulariek, 16:00etan hasita 86,50 kilometro egin beharko dituzte helmugan sartu aurretik

Segurak, Javier Ormazabalen oroimenez egiten den Gurutz Deunaren proba hartuko du igandean. Aurten egiten duten 34. aldia da eta junior mailako txirrindulariek aritu beharko dute norgehiagoka. Segurako Txirrindulari Elkarteak antolatuko du proba, Segurako Udala, Segura Irratia, Gurutze Gorria eta hainbat enpresa eta tabernaren laguntzarekin. Probari arratsaldeko lauretan emango diote hasiera Segurako herrigunetik bertatik. Helmugan sartu aurretik 86,50 kilometro egin beharko dituzte txirrindulari gazteek.

Ez du erantzunik

$('#fade').cycle();

 

Elkarrizketa Digitalak

Garazi Hach Embarek

Garazi Hach Embarek
Sahararen aldeko ekintzailea

Ikusi elkarrizketa

Blogak

2008-05-07 21:39:48

borthuzai | ntik_ngaiz

Festetan esperimentatzen

Erantzunak: 0

2008-04-30 18:31:25

borthuzai | ntik_ngaiz

3 baionatar

Erantzunak: 1

2008-04-27 13:49:37

Astigarreta: negun erreka, udan erreta | Lardaxkan, Astigarretatik.

La fuerza de nuestros derechos. Azti, NSFW!!

Erantzunak: 0

Agenda

Musika

Inoreneroni eta Beasaingo bi talde
BEASAIN, Txosnetan - 2008-05-09

Jaialdia

KKin zona Eguna 08
URRETXU, Gaztetxean - 2008-05-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

Irudia

Aralarko larreen irekiera

Aralarko larreen irekiera

Joan den maiatzaren lehenean zabaldu zituzten Aralarko larreak. Dozenaka behi eta behor buru mendian larratuko dira udazkena iritsi bitarte. Ardiak, berriz, beranduxeago joango dira goiko larreetara. Larraitzen festa jendetsua egin zuten larreen irekiera ospatzeko. Hitza

Bat-batean

Esaldia

"Frontoian beldurra ez diot inori. Errespetua bai, baina beldurrik ez da izan behar frontoian" Iker Huarte. Pilotari profesionala

Eztabaidak

Goierri

Bidegorriak

Gero eta herri gehiagotan ari dira Bidegorriak egiten. Goierrin ere gero eta sare zabalagoa dago. Erabiltzen al dituzu Bidegorriak? Zure ustez erabilpen egokia ematen al zaie?

Jasotako azken mezua:

Aitor | 2008-04-21

Bidegorriak egiteko errepideak estutu dituzte. Bizikletan joateko oso gaizki geratu dira. Bidegorria...(+)

Inkestak

Goierri

Etxebizitzaren arazoa konpontzeko zein da irtenbidea?

Babes ofizialeko etxebizitzak    Etxebizitza tasatuak    Alokairua bultzatzea    Beste bideren bat   

 

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa