Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko urriak 12, Igandea

Harpidetu zaitez!

Agenda

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA

Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01tik 2008-12-19era, 15.00-20.00

Itsasmendikoi Fraisorok lorezain, lorezaintzako teknikari eta lorezaintzako heziketa zikloetako ikasleentzat, lorezaitnzako oinarrizko prestakuntza duten pertsonei dago zuzenduta.
Ikastaro honen helburua lorategi edo parke baten sormenezko diseinu apropasa egiteko beharrezko ezagutzak lortzea eta diseinu hori aurkezteko proiektu bat egiteko teknika desberdinak ikastea da, alor ekonomikoak eta arudiarekin osatuz.
INFORMAZIO GEHIAGO : 943692162 TELEFONORA DEITUZ
Antolatzailea: ITSASMENDIKOI FRAISORO

Ikastaroa

Areto-dantza ikastaroa

ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-01tik 2008-12-27era, 18:30

Areto-dantza ikastaroa egingo dute Ordiziako jubilatuen egoitzak urriaren 1etik abenduaren 27ra. Antolatzailea: Ordiziako Jubilatuen egoitza eta Udaleko Gizarte Ongizatea

Erakusketa

'Argizaiola 2008' argazki erakusketaren inaugurazioa

BEASAIN, Usurbe Antzokiko Erakusketa Aretoa - 2008-10-11tik 2008-10-18era, 19:00

Urriaren 11an 'Argizaiola 2008' izeneko erakusketa zabalduko dute Usurbe Antzokiko Erakusketa Aretoan. Arratsaldeko zazpietan emango diote hasiera inaugurazioari. Antolatzailea: Argizpi Argazkizale Elkartea

Erakusketa

'Bizitza ekologikoa gure eskura' argazki erakusketa

ORDIZIA, Ordiziako D'elikatuz gunean - 2008-10-11tik 2008-10-25era, 10:00etatik 20:00etara

'Bizitza ekologikoa gure eskura' argazki erakusketa zabalik egongo da urriaren 11tik 25era Ordiziako Delikatuz gunean. Antolatzailea: Goierriko Baratza, Ekonekazaritza, Biolur, Bioqiros

Zinema

Asesinato justo filmearen emanaldia

BEASAIN, Usurbe Antzokia - 2008-10-11tik 2008-10-13era, 17:00,19:30, 10:15

Urriaren 11tik 13ra 'Asesinato justo' filma eskainiko dute Usurbe Antzokian. Larunbatetik astelehenera arratsaldeko zazpiak eta erdietan eta gaueko hamarrak eta laurdenetan izango dira emanaldiak. Igandean arratsaldeko bostetan ere izango da filma ikusteko aukera. Antolatzailea: Beasaingo udala

Irteera

Mendi irteera Beasainmendiko Txutiturrietara

BEASAIN, Beasain - 2008-10-12, 08:00

Aizkorri Mendizale Elkartekoek urriaren 12rako jarri dute hitzordua. Goizeko zortziak aldera Beasainmendiko Txutiturrietara joango dira. Antolatzailea: Aizkorri Mendizale Elkartea

Irteera

Igande goizeko irteera

BEASAIN, Asmube egoitza - 2008-10-12, 10:00

Asmubeko kideek irteera egingo dute urriaren 12an, goizeko hamarretan. Antolatzailea: Asmube

Ospakizuna

Herri bazkaria

BEASAIN, Loinazko San Martin plaza azpian - 2008-10-12, 14:00

Urriaren 12an herri bazkaria izango da, Loinazko San Martin plazapean. Eguerdiko ordubietan izango da. Txartelak salgai daude Antzizar, Arrano eta Basakana tabernetan. 12 urtera arteko umeentzat 5 euro balioko du txartelak, eta gainerakoentzat, berriz, 15 euro. Antolatzailea: Euskaraz Bai

Kirola

Herri kirolak

BEASAIN, Bideluze plazan - 2008-10-12, 17:00

Herri kirolez gozatzeko aukera izango da urriaren 12an, arratsaldeko bostetan. Bideluze plazan izango da. Antolatzailea: Euskaraz Bai

Dantza

Euskal Dantzen Erakustaldia

BEASAIN, Bideluze plazan - 2008-10-12, 17:00

Euskal Dantzen erakustaldia izango da urriaren 12an, Bideluze plazan. Arratsaldeko bostetan Aurtzaka eta Ostadar taldeko dantzariak bilduko dira euren emanaldia eskaintzeko. Antolatzailea: Aurtzaka eta Ostadar Dantza Taldeak

Hitzaldia

400 urtez aske kanpainaren barnean hitzaldia

LEGAZPI, Brinkolako saloian - 2008-10-12, 19:00etan

"Norteko tyrenbidearen eraikuntza, ebaluaketra eta ondorioak" hitzaldia emango du Pello jose Aranburuk. Antolatzailea: -

Txapelketa

Mendi lasterketa

URRETXU, Areizaga-kalebarren plazatik - 2008-10-12, 10:30

Urretxu-Zumarragako I. mendi lasterketa ospatuko da, Beloki eta Irimo mendien igoerekin. Antolatzailea: -

Antzerkia

Argitxo eta Dir Dir

URRETXU, Labeaga aretoan - 2008-10-12, 17:00

Kukubiltxo antzerki taldeak lau urtetik gorako haurrentzat Argitxo eta Dir Dir antzezlana ekarriko du Labeaga aretora hilak 12an. Sarrerak hiru eurotan salduko dituzte antzerkiaren egunean bertan Labeagako leihatilan, 16:00etatik 17:00etara. Antzerkia 17:00etan da. Antolatzailea: -

Erakusketa

Pintura erakusketa

URRETXU, Juan de Lizarazu erakusketa aretoa - 2008-10-12, Astelehenetik larunbatera 17:30-20:30 eta igandea eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 17:30-20:30

Urretxu eta Zumarragako Udalek antolatutako pintura lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai daude Juan de Lizarazu aretoan hilak 12ra arte ondoko ordutegian: astelehenetik larunbatera 17:30-20:30 eta igandea eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 17:30-20:30. Antolatzailea: Urretxuko Udala

Musika

Musika Bandaren kontzertua

ZUMARRAGA, Zelai Arizti aretoan - 2008-10-12, 13:00

Zumarragako Musika Bandak kontzertua eskainiko du Zelai Arizti aretoan hilak 12an, 13:00etan. Antolatzailea: Zumarragako Musika Banda

Txapelketa

I. Mendi lasterketa

URRETXU, Zumarraga-Urretxun - 2008-10-12, 10:30etan

"Bi gurutzeak" Zumarraga Urretxuko I. mendi Lasterketa. 14,5 km izango ditu eta izenemateako 9:00etatik 10:00etara egingo dira. Areizaga-kalebarren plazan hasi eta amaituko da. Antolatzailea: Goierri garaia Mendi lasterketa taldea

Irteera

Mendi irteera Ataungo Txutiturrietara

BEASAIN, Aitzgorri Mendizale Elkartea - 2008-10-12, 8:00

Beasaingo Aitzgorri Mendizale Elkarteak irteera antolatu du urriren 12rako. Goizeko 8etan aterako dira Beasaindik Ataungo Txutiturrietara joateko. Ibilbidean parte hartu nahi dutenek elkartean eman beharko dute izena ostiralean, urriak 10, arratsaldeko zazpietatik zortzietara. Antolatzailea: Aitzgorri Mendizale Elkartea

Irteera

Euskal Mendi Federakundearen Beteranoen mendi martxara irteera

ORDIZIA, - - 2008-10-12, 07:30

Euskal Mendi Federakundearen Beteranoen mendi martxara (Arrasatera) irteera egingo du Ordiziako Mendizaleak taldeak urriaren 12an, 07:30ean abiatuta. Antolatzailea: Ordiziako Mendizaleak

Hitzaldia

'El duelo afectivo, aceptacion de la perdida' ikastaroa

ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-13, 18:00

'El duelo afectivo, aceptacion de la perdida' hitzaldia izango Ordiziako jubilatuen egoitza urriaren 13an, 18:00etan hasita. Antolatzailea: Ordiziako Jubilatuen egoitza eta Udaleko Gizarte Ongizatea

Ikastaroa

Adimen-Gimnasia ikastaroa

ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-14tik 2008-12-16era, 15:30

Adimen-Gimnasia ikastaroa egingo dute Ordiziako jubilatuen egoitza urriaren 14tik abenduaren 16ra. Antolatzailea: Ordiziako Jubilatuen egoitza eta Udaleko Gizarte Ongizatea

Ikastaroa

Altzari zaharberritze,egur taila eta egur pintaketa ikastaroak

GABIRIA, Gabirian,Amalur tailerrean - 2008-10-14tik 2009-06-09era, asteartetan,16,30etatik 19,30etara (2 edo 3 ordu aukeran)

Ikastaro horietan ez da inolako mailarik eskatuko.Norbera duen mailatik abiatuko da .Talde txikia izango da eta tailerrak oso pertsonalizatuak izango dira Antolatzailea: Amalur egur artisautza tailerra

Hitzaldia

'Transgenikoak eta nekazaritza ekologikoa' hitzaldia

ORDIZIA, Ordiziako D'elikatuz gunean - 2008-10-14, 19:00

'Transgenikoak eta nekazaritza ekologikoa' izeneko hitzaldia emango du Enrike Gisasola EHNEko kideak urriaren 14an Delikatuz gunean, 19:00etan. Antolatzailea: Goierriko Baratza, Ekonekazaritza, Biolur, Bioqiros

Zinema

'Siete mesas de billar frances' filma

ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-10-15, 18:00

'Siete mesas de billar frances' filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian urriaren 15ean, 18:00etan hasita. Antolatzailea: Ordiziako Jubilatuen egoitza eta Udaleko Gizarte Ongizatea

Hitzaldia

Hitzaldia: 'Nola eragin seme-alaben hizkuntza ohituretan'

BEASAIN, Udaletxeko Batzar Aretoan - 2008-10-15, 18:30

Urriaren 16an hitzaldia izango da Udaletxeko Batzar Aretoan. Iņaki Eizmendik 'Nola eragin seme-alaben hizkuntza ohituretan' gaiari buruz hitz egingo du. Udaletxeko Batzar Aretoan izango da, arratsaldeko seiak eta erdietan. Antolatzailea: Euskara Saila

Hitzaldia

'Nola lortu baratze-lorategi ekologikoa' hitzaldia

ATAUN, San Gregorio Elkargunean - 2008-10-15, 19:00

'Nola lortu baratze-lorategi ekologikoa' hitzaldia emango du Jesus Calvillok Ataungo San Gregorio elkargunean, urriaren 15ean, 19:00etan. Antolatzailea: Goierriko Baratza, Ekonekazaritza, Biolur, Bioqiros

Ipuin kontaketa

Mertxe Aizpurua ipuin kontalariaren saioa

ORDIZIA, Ordiziako Udal Liburutegian - 2008-10-15, 17:30

Mertxe Aizpurua ipuin kontalariaren saioa izango da urriaren 15ean, 17:30ean, Ordiziako Udal Liburutegian. Antolatzailea: Ordiziako Udal Liburutegia

Hitzaldia

Hitzaldia:'Haurren txertaketari buruzko informazioan ezkutatzen dena: inoiz esan ez dizutena'

BEASAIN, Udaletxeko Batzar Aretoan - 2008-10-16, 19:00

Urriaren 16an haurren txertaketari buruzko hitzaldia eskainiko dute . Hitzaldiak izen hau du zehazki: 'Haurren txertaketari buruzko informazioan ezkutatzen dena: inoiz esan ez dizutena'. Arratsaldeko zazpietan izango da Udaletxeko Batzar Aretoan. Antolatzailea: Eko-nekazaritza eta Biolur

Zinema

'La Escafandra y la mariposa' filmearen proiekzioa

BEASAIN, Usurbe Antzokia - 2008-10-16, 21:00

Urriaren 16an izango da 'La escafandra y la mariposa' filmearen proiekzioa Usurbe Antzokian. Gaueko bederatzietan izango da eta sarrera hiru euro eta erdi ordaindu beharko da. Antolatzailea: Goieniz Zine Kluba

Hitzaldia

Alergien mundua

URRETXU, Aterpe jubilatuen etxean - 2008-10-16, 17:30

'Alergien mundua' hitzaldia eskainiko du Ainara Lopetegik Aterpe jubilatuen etxean hilak 16ean, 17:30ean. Antolatzailea: Aterpe jubilatuen elkartea

Tailerra

Garapen pertsonaleko tailerra

URRETXU, Aizpuruenea kultur etxean - 2008-10-16, 18:30ean

Eraldatzen elkarteak garapen pertsonaleko tailerrari jarraipena emango dio hilak 16ean, Urretxuko kultur etxean, 18:30ean. Antolatzailea: Eraldatzen elkartea

Ikastaroa

Lanparak apaintzeko ikastaroa

GOIERRI, Mairi kultur elkartearen egoitzan - 2008-10-16, 10:00-11:30

Urriaren 16an, 18an, 23an, 25ean eta 30an eskainiko da ikastaroa. Antolatzailea: Mairi Emakume Taldea

Tailerra

Norbere garapenaren tailerra

URRETXU, Aizpuruenea kultur etxea - 2008-10-16, 18:30etan

Norbere garapenaren tailerra eskainiko du Eraldatzen elkarteak. Antolatzailea: Eraldatzen elkartea

Hitzaldia

'Haurren txertoari buruzko ezkutuko informazioa: sekula esan ez dizutena' hitzaldia

BEASAIN, Udalbatza-aretoan - 2008-10-16, 19:00

'Haurren txertoari buruzko ezkutuko informazioa: sekula esan ez dizutena' hitzaldia emango du Xabier Uriarte doktoreak Beasaingo udalbatza-aretoan, urriaren 16an, 19:00etan. Antolatzailea: Goierriko Baratza, Ekonekazaritza, Biolur, Bioqiros

Ospakizuna

Erraldoi eta kilikien irteera txistulariek lagunduta.

BEASAIN, Beasaingo kaleak - 2008-10-17, 18:30

Urriaren 17an erraldoi eta kilikiek Beasaingo kaleak hornituko dituzte. Arratsaldeko seiak aldera izango da ekitaldia. Antolatzailea: Beasaingo Udala

Musika

Musika klasikoa

GOIERRI, Usurbe Antzokia - 2008-10-17, 20:30

'Et Incarnatus' Orkestrak musika klasikoaren emanaldia egingo du urriaren 17an, arratsaldeko zortzi eta erdiak aldera. Usurbe Antzokia izango da eta sarrera lortzeko 6 euro ordaindu beharko dira. Antolatzailea: Kultura Saila

Erakusketa

Plumilaz egindako lanak

ZUMARRAGA, Zelai Arizti erakusketa aretoan - 2008-10-17tik 2008-10-26era, Astelehenetik ostiralera 18:30-21:00 eta larunbata eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 18:30-21:00

Francisco Plaza Sanchok plumilaz egindako lanak ikusgai izango dira Zelai Ariztiko erakusketa aretoan hilak 17tik 26era ondoko ordutegian: Astelehenetik ostiralera 18:30-21:00 eta larunbata eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 18:30-21:00. Antolatzailea: Zumarragako Udala

Irteera

Extremadurara (Espainia) bidaia

ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-10-18tik 2008-10-24era, --

Extremadurara (Espainia) bidaia egingo dute urriaren 18tik 24ra. Antolatzailea: Ordiziako Jubilatuen egoitza eta Udaleko Gizarte Ongizatea

Erakusketa

Antzinako motorren 3.erakusketa

BEASAIN, Bernedo - 2008-10-18, 11:00

Antzinako motorren hirugarren erakusketa egingo da urriaren 18an, goizeko hamaiketatik aurrera. Bernedo-enean egongo dira motorrk ikusgai. Antolatzailea: Goierriko motor kluba

Antzerkia

Haur antzerkia

BEASAIN, Usurbe Antzokian - 2008-10-18, 17:00

'Handitan' izeneko antzerkia eskainiko dute Glu Glu produkziokoek, hiru eta zazpi urte bitarteko haurrentzat. Hori urriaren 18an izango da, arratsaldeko bostetan. Usurbe Antzokian izango da eta sarrerak 4 euroko kostua izango du. Antolatzailea: Kultura Saila

Antzerkia

Antzezlan motza

BEASAIN, Usurbe Antzokiko balkoian - 2008-10-18, 18:00

Urriaren 18an, Afariescena taldeak antzezlan motz bat eskainiko du Usurbe Antzokiko balkoian. Arratsaldeko seietan hasiko da ikuskizuna. Antolatzailea: Kultura saila

Ikastaroa

Ogi ekologikoa egiteko ikastaroa

EZKIO-ITSASO, Ezkio-Itsasoko Haristizabal baserrian - 2008-10-18, 10:00etatik 15:00era

Ogi ekologikoa egiteko ikastaroa dago urriaren 18an, 10:00etatik 15:00era Ezkio-Itsasoko Haristizabal baserrian. Izena emateko: Goierriko Baratza (943 087498). Antolatzailea: Goierriko Baratza, Ekonekazaritza, Biolur, Bioqiros

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa