Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko abenduak 2, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-04-05

Lehiaketa

14. literatura lehiaketa

ORDIZIA, Ordizian - 2008-02-15tik 2008-04-20era, --

Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak 14. literatura lehiaketa antolatu du. Apirilaren 20ra arte aurkez daitezke lanak Barrena kultur etxean. Antolatzailea: Kimetz emakumeen elkartea

Lehiaketa

Txiste eta pasadizo lehiaketa

GOIERRI, Goierrin - 2008-04-01tik 2008-04-30era, --

Txiste eta pasadizo lehiaketa antolatu dute elkarlanean Goierri eta Urola Garaiko AEK-k. Txisteak apirilaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira Ordiziako Goiztiri AEKn. Antolatzailea: Goierri eta Urola Garaiko AEK

Txapelketa

Ordiziako Esku-pilotako II. Txapelketa herrikoia

ORDIZIA, Ordizia Beti-Alai pilotalekuan - 2008-04-01tik 2008-05-03era, --

Ordiziako Esku-pilotako II. Txapelketa herrikoia. Izena-emateko epea maitzaren 3an bukatuko da. Majori kiroldegian, Altamira zelaian, Gaztetxean, Urdinen, Amonanen eta Koiote tabernan eman daiteke izena. Bikoteak 10 euro ordaindu behar du. Antolatzailea: --

Musika

Donostiako Orfeoiaren kontzertua

URRETXU, San Martin de Tours elizan - 2008-04-05, 20:00

Goiargi Abesbatzaren 25.urteurreneko ekitaldien baitan, apirilak 5ean, zortzietan. Antolatzailea: Goiargi abesbatza, 25.urteurreneko ospakizunen barruan

Azoka

Antzinako V. azoka

ZUMARRAGA, Euskadi plaza eta Legazpi kalean - 2008-04-05tik 2008-04-06era, 11:30-14:00/17:30-21:00

Eskulanen erakuseta eta salmenta eta eskulangintzaren erakustaldia. Musika animazioa, pertsonaia ibiltariak, haur jolasak, xakea... Antolatzailea: Zumarragako Udala

Bertsolaritza

Aztiri Bertso Sariketa eta bertso-afaria

GABIRIA, Aztiri-Bat elkartean (Aztiria auzoa) - 2008-04-05, 20:30ean

Larunbatean (apirilak 5) jokatuko da Aztiriko Bertso Sariketa, bertsolari gazteei zuzendutakoa. Sei lagun hauek kantatuko dute: Itsaso Paia (Getxo), Unai Gaztelumendi (Aņorga), Julio Soto (Gorriti), Beņat Iguaran (Villabona), Karmele Mitxelena (Oiartzun) eta Manu Goiogana.
Osinalde sarirako bi bertsolari sailkatuko dira Aztiriko saritik.
Afaria 20:30ean hasiko da (elkartean eman daiteke izena, edo 669 369 031 telefonora deituta). Eta ondoren izango da bertso saioa.
Antolatzailea: Aztiri-Bat

Lehiaketa

ZEGAMA - 2008-04-05, 23:00etan

Apirilaren 5ean, larunbatean, 23:00etan, Erlezain Eguneko egitarauaren barruan, 2008ko urrezko aizkolarien txapelketako kanporaketa (ETB Kaiku Sari Nagusia) Udal pilotalekuan. Senosiain II.nak Atutxa II.na izango du aurkari eta Patxi Mindegiak Iņaki Aierbe ataundarra. Perurena aita-semeek eraksutaldia egingo dute harriekin

Lehiaketa

Bolatea

SEGURA, Segurako bola lekuan - 2008-04-05

Larunbatean, apirilaren 5ean, Goierriko XX. Bola Txapelketaren barruko azken jardunaldia egingo dute Seguran. Goizez 10:30etik 11:30etara bitartean arituko dira eta arratsaldez 16:30etik 17:30eera artean.

Ospakizuna

Kantu Festa

ZEGAMA, Udaletxe aurreko plazan - 2008-04-05, 17:00etatik aurrera

Larunbatean, apirilaren 5ean, XIV. Kantu Festa ospatuko dute zegamarrek Orkatz Abesbatza Kultur Elkarteak antolatuta. 17:00etan jokuak egingo dituzte. 19:00etan buruhandi eta erraldoiak herriko kaleetan zehar trikitilarien laguntzarekin. Ondoren kantaldia izango da. Euskal kanta herrikoiak abestuko dituzte bertan eta kantatu bitartean mokadutxo bat egiteko aukera izango da. Baita txokolate beroa hartzeko ere. Antolatzailea: Orkatz Abesbatza Kultur Elkartea

Jardunaldia

Jolas kooperatiboen tailerra

IDIAZABAL, Idiazabalen - 2008-04-05

Xapobixi aisialdi elkarteak Idiazabalgo Udalarekin elkarlanean herriko guraso eta seme-alabentzako jolas kooperatiboen tailerra antolatu du apirilaren 5erako. 4 orduko iraupena izango dute jokoek eta erdian atsedena egingo dute. Atsedenaldian merienda izango da. Donostiatik datozen Kometa Elkarteko kideek parte hartzaileei hainbat jolas kooperatibo desberdin erakutsiko dizkiete. Giro paregabean familiak elkarrekin jolas egiteko aukera izango dute. Antolatzailea: Xapobixi aisialdi elkartea

Kultur Astea

Iparra-Hegoa kultur astea

SEGURA, Seguran - 2008-04-05

Iparra-Hegoa kultur astearen barruko egitaraua. Larunbata, apirilak 5:

Goizean. Mendi irteera. Euskal Herriko herrialdeetako mendizaleak segurarrekin batera.
Goizean. Haurren jokoak eta tailerrak. Margolari Nobelen Lehiaketa.
16:00. Euskal Herriko IV. Mus Txapelketaren finala, Elorri elkartean.
16:30. Haurrentzako eta helduentzako arrantzaleen jolasen eta jokoen jaia, Kulkiren eskutik.
17:00. Margo-lanen sari banaketa, kultur etxean.
18:00. Arraun norgehiagoka jokoa, Ondarroako Arraun Elkartekoak lagun direla.
19:00. Taloak eta sardina erreak, Arabar Errioxako eta Nafarroako ardoen dastaketa, Kuxkuxtuk alaituta. Txortains taldea ere ibiliko da giroa jartzen.
23:00. Lapurdiko Iņazki taldearekin dantzaldia.
Antolatzailea: Iparra-Hegoa

Manifestazioa

Oianguko obren aurkako manifestazioa

ORDIZIA, Ordiziako Zuhaiztitik Oiangura - 2008-04-05, 19:00

Oianguko obren aurkako manifestazioa deitu du Ordiziako Gazte Asanbladak. 19:00etan abiatuko da. Antolatzailea: Ordiziako Gazte Asanblada

Ikuskizuna

Fisher zirko taldearen saioa

ORDIZIA, Ordiziako San Bartolome auzoan - 2008-04-05, 19:00

Fisher zirko taldearen saioa izango da, apirilaren 5ean, 19:00etan, San Bartolome auzoako aparkalekuan. Antolatzailea: Fisher zirko taldea

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa