
Lehiaketa
ORDIZIA, Ordizian - 2008-02-15tik 2008-04-20era, --
Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak 14. literatura lehiaketa antolatu du. Apirilaren 20ra arte aurkez daitezke lanak Barrena kultur etxean. Antolatzailea: Kimetz emakumeen elkartea
Lehiaketa
GOIERRI, Goierrin - 2008-04-01tik 2008-04-30era, --
Txiste eta pasadizo lehiaketa antolatu dute elkarlanean Goierri eta Urola Garaiko AEK-k. Txisteak apirilaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira Ordiziako Goiztiri AEKn. Antolatzailea: Goierri eta Urola Garaiko AEK
Txapelketa
Ordiziako Esku-pilotako II. Txapelketa herrikoia
ORDIZIA, Ordizia Beti-Alai pilotalekuan - 2008-04-01tik 2008-05-03era, --
Ordiziako Esku-pilotako II. Txapelketa herrikoia. Izena-emateko epea maitzaren 3an bukatuko da. Majori kiroldegian, Altamira zelaian, Gaztetxean, Urdinen, Amonanen eta Koiote tabernan eman daiteke izena. Bikoteak 10 euro ordaindu behar du. Antolatzailea: --
Azoka
ZUMARRAGA, Euskadi plaza eta Legazpi kalean - 2008-04-05tik 2008-04-06era, 11:30-14:00/17:30-21:00
Eskulanen erakuseta eta salmenta eta eskulangintzaren erakustaldia. Musika animazioa, pertsonaia ibiltariak, haur jolasak, xakea... Antolatzailea: Zumarragako Udala
Ikuskizuna
Pirritx eta Porrotx: Eskerrik asko
URRETXU, Ederrena pilotalekuan - 2008-04-06, 17:00
Sarrerak apirilaren 5ean 17:30-20:30 eta 6an 12:30-13:30/16:00-17:00 pilotalekuko leihatilan. Antolatzailea: Urretxu eta Zumarragako Udalak
Ospakizuna
ZEGAMA, Zegaman - 2008-04-06, 10:00etatik aurrera
Igandean, apirilaren 5ean, zegamarrek Erlezain Eguna ospatuko dute. Hona egitaraua:
10:00. Txistulariekin kalejira goizean zehar.
10:30. Jaiari hasiera emango diote. Euskal Herriko gozogile onenen produktuen erakusketa egongo da mahaietan jarrita.
11:00. Gipuzkoako X. Ezti-Lehiaketaren hasiera.
12:15. Durrunbaren hasiera Aseginolaza Anaien kaletik.
12:30. Durrunbaren bukaera eta ezti lehiaketaren bukaera. Ondoren erlakumearen bilketa.
13:00. Urteko erlezainak omenduko dituzte jarraian: Jose Zurutuza lezoarra, Santi Matxain lazkaotarra, Jabier Ugarte oņatiarra eta Juan Iņurrategi legazpiarra. Gero ezti irabazleari saria banatuko diote.
13:15. Gozoki zein eztien doaneko dastatze popularra.
14:15. Bazkari herrikoia herri Ostatuan.
17:30. Tobera musika eskolako trikitilariak kalean zehar.
18:30. Zegamako Udal pilotalekuan, bertso jaialdia egingo dute, Kasino Elkarteak antolatu eta Zegamako Udal Kultura Batzordeak babestuta. Bertsolariak Andoni Egaņa, Aitor Mendiluze, Beņat Gaztelumendi, Jon Martin, Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi, Unai Agirre eta Iker Zubeldia izango dira. Gai jartzen berriz Jon Zaldua arituko da.
Bilera
EZKIO-ITSASO, Anduaga Elkartean - 2008-04-06, 12:00ak
Datorren igandean, apirilaren 6an, Anduaga elkarteko kideek batzar nagusia egingo dute eguerdiko hamabietan. Bertan iazko batzarrari dagokion akta irakurri eta onartuko dute eta 2007ko kontuen aurkezpena ere egingo dute. Ordenagailuaren erabilera eta bazkideak elkartean egiten dituen gastuen helbideratzea ere izango dituzte hizpide. Baita elkartearen berritze lanak, elkartearen antolaketa eta erabilpena ere. Azkenik zuzendaritzako kide berriak hautatuko dituzte. Ohi bezala galdera eta iradokizunentzako tartea irekiko dute batzarraren bukaeran.
Kultur Astea
SEGURA, Seguran - 2008-04-06
Iparra-Hegoa kultur astearen barruko egitaraua. Apirilak 6, igandea:
Goizean. Kriseilu txistulari taldearen goiz eresia; herriko eta herrialde bakoitzeko produktuen azoka eta sukalki edo gisatua prestatzeko lehiaketa.
Goizean zehar. Animazioa: Hazparneko joaldunak, Baigorriko gaiteroak, Segurako gazteen korua, Donibaneko iratzarria dantza ikuskizuna eta Donibane Lohizuneko Begiraleen eskutik.
13:00. Txakolin dastaketa.
14:00. Euskal Herriko herrialdeen arteko lotura sinbolizatzen duen Gereziondoko Ekitaldia. Gonbidatu berezia: Beatriz Elizalde (arrantzalea, itsas ontzi patroia).
14:30. Herri bazkaria, Kuxkuxtu txarangak kantuz alaitua.
Ondoren. Sukaldaritza Lehiaketako sari-banaketari ekingo diote. Mutxiko dantzak egingo dira plazan aurtengo kultur asteari bukaera emanez Antolatzailea: Iparra-Hegoa
Dantza
Jakintza eta Urdaneta dantza taldeen saioa
ORDIZIA, Ordiziako kaleetan - 2008-04-06, 11:00
Jakintza eta Urdaneta dantza taldekoak herrian barrena ibiliko dira, apirilaren 6an, 11:00etan abiatuta. Antolatzailea: Ordiziako Gazte Asanblada
Ikuskizuna
ORDIZIA, Ordiziako San Bartolome auzoan - 2008-04-06, 12:00eta eta 17:00etan
Fisher zirko taldeak bi saio emango ditu, apirilaren 6ean, 12:00etan eta 17:00etan, San Bartolome auzoko aparkalekuan. Antolatzailea: Fisher zirko taldea
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | ||||
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.