
Lehiaketa
ORDIZIA, Ordizian - 2008-02-15tik 2008-04-20era, --
Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak 14. literatura lehiaketa antolatu du. Apirilaren 20ra arte aurkez daitezke lanak Barrena kultur etxean. Antolatzailea: Kimetz emakumeen elkartea
Lehiaketa
GOIERRI, Goierrin - 2008-04-01tik 2008-04-30era, --
Txiste eta pasadizo lehiaketa antolatu dute elkarlanean Goierri eta Urola Garaiko AEK-k. Txisteak apirilaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira Ordiziako Goiztiri AEKn. Antolatzailea: Goierri eta Urola Garaiko AEK
Txapelketa
Ordiziako Esku-pilotako II. Txapelketa herrikoia
ORDIZIA, Ordizia Beti-Alai pilotalekuan - 2008-04-01tik 2008-05-03era, --
Ordiziako Esku-pilotako II. Txapelketa herrikoia. Izena-emateko epea maitzaren 3an bukatuko da. Majori kiroldegian, Altamira zelaian, Gaztetxean, Urdinen, Amonanen eta Koiote tabernan eman daiteke izena. Bikoteak 10 euro ordaindu behar du. Antolatzailea: --
Mahai-ingurua
LAZKAO, Gerriko txokoan - 2008-04-09, 18:30
'Liluratura' literatur tailerrak, Jose Luis Otamendi idazlearen 'Erlojuen mekanika' liburua aztertuko du. Egilea, apirilaren 9an etorriko da Lazkaoko Gerriko Txokora.
Ikus-entzunezkoa
Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak
BEASAIN, Udaletxeko batzar aretoan - 2008-04-09, 19:00
Amets Arzallusek eta Txomin Txuekak Boliviara egindako bidaiaren kronika da Illimani. Hitzen eta argazkien bidez erakutsiko dute Beasaingo udaletxeko batzar aretoan, asteazken iluntzeko 19:00etan.
Aurkezpena
Goieki Euskadi+Innova sarean sartzeko aurkezpena
ORDIZIA, Goiekiren bulegoetan - 2008-04-09, 11:00
Goieki Euskadi+Innova sarean sartu dela iragartzeko aurkezpen ekitaldia egingo dute apirilaren 9an, 11:00etan, Goiekiko bulegoetan. Antolatzailea: Goieki
Musika
LEGAZPI, Kultur etxean - 2008-04-09, 20:30
Giuseppe Verdiren Fasltaff operaren lehenengo zatiaren emanaldia, 20:30ean, kultur etxean Antolatzailea: -
Ipuin kontaketa
"Elefante bitxia" ipuin-kontaketa
BEASAIN, Liburutegian - 2008-04-09, 17:30
Liburutegian 'Elefante bitxia' izenburupean ipuin-kontaketa saioa izango da. Antolatzailea: _
Hitzaldia
LAZKAO, Gerriko txokoan - 2008-04-09, 18:30
Lazkaoko Liluratura literatur tailerraren baitan, Jose Luis Otamendi idazlea etorriko da Gerriko Txokora, asteazken arratsaldeko 18:30ean. Irakurleekin, 'Erlojuen mekanika' lanaz hitz egingo du egileak.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | ||||
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.