
Lehiaketa
GOIERRI, Goierrin - 2008-04-01tik 2008-04-30era, --
Txiste eta pasadizo lehiaketa antolatu dute elkarlanean Goierri eta Urola Garaiko AEK-k. Txisteak apirilaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira Ordiziako Goiztiri AEKn. Antolatzailea: Goierri eta Urola Garaiko AEK
Txapelketa
Ordiziako Esku-pilotako II. Txapelketa herrikoia
ORDIZIA, Ordizia Beti-Alai pilotalekuan - 2008-04-01tik 2008-05-03era, --
Ordiziako Esku-pilotako II. Txapelketa herrikoia. Izena-emateko epea maitzaren 3an bukatuko da. Majori kiroldegian, Altamira zelaian, Gaztetxean, Urdinen, Amonanen eta Koiote tabernan eman daiteke izena. Bikoteak 10 euro ordaindu behar du. Antolatzailea: --
Lehiaketa
ORDIZIA, Ordiziako Euskara Zerbitzua - 2008-04-14tik 2008-05-05era, ---
Logotipo eta lelo lehiaketa antolatu du Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak, EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan. Maiatzaren 5ean bukatzen da lanak aurkezteko epea. 16 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte. Informazio gehiago nahi duenak 943 80 56 22 telefono zenbakira dei dezake. Antolatzailea: Ordiziako Euskara Zerbitzua
Erakusketa
Harizpi taldeko kideen eskulanak
URRETXU, Juan de Lizarazu aretoan - 2008-04-16tik 2008-04-27era, -
Harizpi taldeko kideen eskulan erakusketa apirilaren 16an inauguratuko da. Antolatzailea: Harizpi eskulan taldea
Erakusketa
ORDIZIA, Sugaar taberna - 2008-04-16tik 2008-05-16era
MALI: Afrikako herrialde honi buruzko erakusketa, Joseba Marinen argazkiekin. Apirilak 16tik aurrera Ordiziako Sugaar tabernan.
Erakusketa
ORDIZIA, Altamirako Altarte elkartean - 2008-04-22tik 2008-05-12era, 19:30etik 21:00etara
Luis Mari Nuņezen margolanak ikusgai daude Ordiziako Altamira auzoan dagoen Altarte elkartean, Astelehenetik ostiralera 19:30etik 21:00era, eta larunbatetan eta jaiegunetan 12:00etatik 13:30era. Antolatzailea: Altarte elkartea
Musika
ZUMARRAGA, Zelai Arizti parkean - 2008-04-26, 22:00
Tirri tarra eta Goiargi abesbatza elkarrekin Argi Beltz ikuskizuna eskaintzeko. Antolatzailea: Zumarragako Udala
Bertsolaritza
GABIRIA, Osinalde elkartean - 2008-04-26, 20:30ean
Sei bertsolari gazterekin ospatuko da 37. Osinalde bertso saria, apirilaren 26an (larunbata), Gabiriako Osinalde elkartean. Aztiri, Argi Berri eta Axari sarietatik sailkatutako bina bertsolarik parte hartuko dute. Apirilaren 26an (larunbata) 20:30ean hasiko dira afaltzen elkartean, eta ondoren, 22:15 inguruan hasiko da bertso-saioa. Antolatzailea: Osinalde elkartea
Lehiaketa
GABIRIA, Osinalde Elkartean - 2008-04-26, 20:30
Gabiriako kultur asteari larunbatean, apirilaren 26an emango diote bukaera Osinalde Bertsolari Gazteen Sariketarekin. 20:30ean afaltzeko elkartuko dira bertsolari eta bertsozaleak. 22:30ak aldera hasiko da bertso saioa. Julio Soto, Unai Gaztelumendi, Alaia Martin, Oier Aizpurua, Uxue Alberdi eta Maialen Velardek parte hartuko dute lehiaketan. Antolatzailea: Osinalde Elkartea
Musika
Bort eta Evil Code taldeen kontzertua
URRETXU, Gaztelekuan - 2008-04-26, 23:00
Kontzertuez gain arratsaldeko bostetan Xake Txapelketa izango da.
Antolatzailea: Urretxu-Zumarragako Gaztelekua
Irteera
Ordiziatik Debara mendi irteera
ORDIZIA, Ordizian - 2008-04-26, 05:00etan
Ordizia-Santa Ageda-Urraki-Azpeitia-Endoia-Itziar-Deba mendi irteera dago apirilaren 26an, Ordiziako Mendizaleak taldeak deituta. 05:00etan abiatuko dira Ordiziatik. Antolatzailea: Ordiziako Mendizaleak
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | ||||
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.