
Erakusketa
ORDIZIA, Sugaar taberna - 2008-04-16tik 2008-05-16era
MALI: Afrikako herrialde honi buruzko erakusketa, Joseba Marinen argazkiekin. Apirilak 16tik aurrera Ordiziako Sugaar tabernan.
Ikastaroa
"Sukaldaritza osasuntsua" ikastaroa
ORDIZIA, Goierri Lanbide Eskolan - 2008-05-08tik 2008-06-11era, ordutegi desberdinak
Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.
1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.
Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.
- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)
- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).
- Prezioa: 10 Euro/perts.
www.delikatuzbizi.com Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)
Ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Gaztelekuan - 2008-05-15tik 2008-06-12era, 19:00etatik 21:00etara
Ordiziako Udaleko Euskara zerbitzuak eta Hitzaro euskara elkarteak Makillaje ikastaroa antolatu dute 16 urtetik gorakoentzat. 30 euro balio du matrikulak, eta maiatzaren 9an bukatzen da izena emateko epea. Hitzarora (943 16 23 66) edota Euskara Zerbitzura (943 80 56 22) deituta eman daiteke izena. Antolatzailea: Udaleko Euskara zerbitzua eta Hitzaro euskara elkartea
Erakusketa
Argazki erakusketa: Monumentuak
ZUMARRAGA, Zelai Arizti kultur etxeko sarrera gelan - 2008-05-15tik 2008-05-25era, -
2007.urtean UNESCOren Monumentuen Nazioarteko Argazki Lehiaketan saritutako lanak. Jone Inza eta Irene Tellez izan ziren sarituak. Antolatzailea: Urretxu-Zumarraga ikastola
Hitzaldia
Juan Mari Olano eta Ainhoa Irastorza auzipetuek Askatasunaren aurkako auziaz hitzaldia
ORDIZIA, Ordiziako Barrena kultur etxean - 2008-05-15, 19:00
Juan Mari Olano eta Ainhoa Irastorza auzipetuek Askatasunaren aurkako auziaz hitzaldia emango dute maiatzaren 15ean, 19:00etan hasita, Barrena kultur etxean. Antolatzailea: Ordiziako Amnistiaren Aldeko Mugimendua
Hitzaldia
ORDIZIA, Ordiziako Barrena kultur etxean - 2008-05-15, 19:00
'Urdaneta y los pioneros vascos en Filipinas: su contribucion a la formacion de la nacion filipina' hitzaldia emango du Marciano de Borja Ramosek, maiatzaren 15ean, 19:00etan, Barrena kultur etxean. Antolatzailea: Urdaneta 500 batzordea
Ospakizuna
ATAUN, Aia auzoan - 2008-05-15, 11:00etan hasita
Ostegun honetan, San Isidro eguna ospatuko dute Ataungo Aia auzoan. Goizeko 11:00etan, barazki, ziza eta gazta erakusketa ireki eta lehiaketak egingo dituzte. 14:00etan, bazkaria izango da Urbitarte sagardotegian.
Ospakizuna
GAINTZA - 2008-05-15, 20:30etik aurrera
Ostegun honetan, San Isidro eguna ospatuko dute Gaintzan. 20:30ean, Herri meza egingo dute. Ondoren, Herri afaria Kale Txiki jatetxean. Afalondoan, Jexuxen Jazpanak alaituko du gau giroa.
Ospakizuna
LAZKAO, Lazkaomendin - 2008-05-15, 20:00etatik aurrera
Ostegun honetan, San Isidro eguna ospatuko dute Lazkaomendin. 20:00etan, meza izango da San Joan Ermitan. Ondoren, afaria egingo dute Lartxai elkartean.
Ospakizuna
GABIRIA, Gabirian - 2008-05-15, 12:00etatik aurrera
Ostegun honetan, San Isidro eguna ospatuko dute Gabirian. 12:00etan, meza izango da. 13:30ean, Baserritarren arteko bazkaria, ostatuan.
Ospakizuna
ZALDIBIA, Zubi-Buru elkartean - 2008-05-15, 14:00etan
Ostegun honetan, San Isidro eguna ospatuko dute Zaldibian. Eguerdiko 14:00etan, bazkaria egingo dute Zubi-Buru elkartean.
Hitzaldia
Marciano de Rojas Filipinak Espainian duen enbaxadorearen hitzaldia
ORDIZIA, Ordiziako Barrena kultur etxean - 2008-05-15, 19:00
Marciano de Rojas Filipinak Espainian duen enbaxadoreak hitzaldia emango du maiatzaren 15ean, 19:00etan, Barrena kultur etxean. 'Urdaneta y los pioneros vascos en Filipinas: su contribución a la formación de la nación filipina'. Antolatzailea: Urdaneta 500 batzordea
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.