Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko abuztuak 21, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-05-23

Ikastaroa

"Sukaldaritza osasuntsua" ikastaroa

ORDIZIA, Goierri Lanbide Eskolan - 2008-05-08tik 2008-06-11era, ordutegi desberdinak

Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.

1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.

Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.

- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)

- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).

- Prezioa: 10 Euro/perts.

www.delikatuzbizi.com
Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)

Ikastaroa

Makillaje ikastaroa

ORDIZIA, Ordiziako Gaztelekuan - 2008-05-15tik 2008-06-12era, 19:00etatik 21:00etara

Ordiziako Udaleko Euskara zerbitzuak eta Hitzaro euskara elkarteak Makillaje ikastaroa antolatu dute 16 urtetik gorakoentzat. 30 euro balio du matrikulak, eta maiatzaren 9an bukatzen da izena emateko epea. Hitzarora (943 16 23 66) edota Euskara Zerbitzura (943 80 56 22) deituta eman daiteke izena. Antolatzailea: Udaleko Euskara zerbitzua eta Hitzaro euskara elkartea

Erakusketa

Argazki erakusketa: Monumentuak

ZUMARRAGA, Zelai Arizti kultur etxeko sarrera gelan - 2008-05-15tik 2008-05-25era, -

2007.urtean UNESCOren Monumentuen Nazioarteko Argazki Lehiaketan saritutako lanak. Jone Inza eta Irene Tellez izan ziren sarituak. Antolatzailea: Urretxu-Zumarraga ikastola

Erakusketa

"Ene Txokoa" akrilikoak

ZUMARRAGA, Zelai Arizti erakusketa aretoan - 2008-05-16tik 2008-05-25era, -

Arte Ederren eskolako ikasleek egindako akrilikoak. Antolatzailea: Arte Ederren eskola

Erakusketa

Senegaleko emakumeak

LEGAZPI, Gizarte Zentroan - 2008-05-19tik 2008-05-23era, -

"Senegaleko emakumeak" argazki erakusketa ikusgai izango da Gizarte Zentroan maiatzaren 19tik 23ra. Antolatzailea: -

Erakusketa

Argazki erakusketa: Gainzuriren 25.urteurrena

URRETXU, Juan de Lizarazu erakusketa aretoa - 2008-05-19tik 2008-05-25era, -

Gainzuriren 25. urteurrenarne inguruko argazki erasketa. Antolatzailea: Gainzuri ikastetxea

Erakusketa

Ikasleen lanen erakusketa

LEGAZPI, Kultur etxean - 2008-05-23tik 2008-06-06era, 17:30-20:30

Arkatza marrazki eskola eta Pintura eskolako ikasleen lanak ikusgai kultur etxean maiatzaren 23tik ekainaren 6a bitartean. Antolatzailea: Arkatza marrazki eskola eta Pintura eskola

Zinema

En el valle de Elah

ZUMARRAGA, Zelai Arizti aretoa - 2008-05-23, 22:15

En el valle de Elah filma zine klub zikloaren barruan. Antolatzailea: Zine-Klub Butak21

Jaialdia

Elkartasun jaialdia

LAZKAO, Ikastolako San Prudentzio eraikinean - 2008-05-23, 18:00

Elkartasun Astearen barruan, Lazkaoko San Benito ikastolako ikasleek, Elkartasun Jaialdia egingo dute, ostiral arratsaldeko 18:00etan, San Prudentzio eraikineko patioan.

Musika

Donato Goienetxe eta Xabi Arakama

ZALDIBIA, Antzokian - 2008-05-23, 22:30

Donato Goienetxek eta Xabi Arakamak, trikitixa eta perkusio kontzertua emango dute Zaldibiako antzokian, ostiral gaueko 22:30ean.

Zinema

'Iron man' filma

ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-05-23, 22:15

'Iron man' filma botako dute Ordiziako Herri Antzokian, maiatzaren 23an, 22:15ean. Antolatzailea: Ordiziako Herri Antzokia

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa