
Ikastaroa
"Sukaldaritza osasuntsua" ikastaroa
ORDIZIA, Goierri Lanbide Eskolan - 2008-05-08tik 2008-06-11era, ordutegi desberdinak
Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.
1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.
Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.
- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)
- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).
- Prezioa: 10 Euro/perts.
www.delikatuzbizi.com Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)
Ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Gaztelekuan - 2008-05-15tik 2008-06-12era, 19:00etatik 21:00etara
Ordiziako Udaleko Euskara zerbitzuak eta Hitzaro euskara elkarteak Makillaje ikastaroa antolatu dute 16 urtetik gorakoentzat. 30 euro balio du matrikulak, eta maiatzaren 9an bukatzen da izena emateko epea. Hitzarora (943 16 23 66) edota Euskara Zerbitzura (943 80 56 22) deituta eman daiteke izena. Antolatzailea: Udaleko Euskara zerbitzua eta Hitzaro euskara elkartea
Erakusketa
LEGAZPI, Kultur etxean - 2008-05-23tik 2008-06-06era, 17:30-20:30
Arkatza marrazki eskola eta Pintura eskolako ikasleen lanak ikusgai kultur etxean maiatzaren 23tik ekainaren 6a bitartean. Antolatzailea: Arkatza marrazki eskola eta Pintura eskola
Festak
LEGAZPI, Euskalherria plazan - 2008-05-29, 19:00etan
Oilar jokoa egingo dute Euskalerria plazan hilak 29an, 19:00etan. Antolatzailea: -
Hitzaldia
ZALDIBIA, Kultur Etxe zaharrean - 2008-05-29, 19:30
Zaldibiako Gailurrerantz mendi elkarteak antolatuta, Antton Iturritzaren "Pirinioetatik Everestera, 1939-1980" hitzaldia izango da hilaren 29an, iluntzeko 19:30ean. Antolatzailea: Gailurrerantz mendi elkarteak
Ikus-entzunezkoa
Euskal Mendizaletasunaren Historia
ZALDIBIA, Kultur Etxe zaharrean - 2008-05-29, 19:30
Gailurrerantz mendi elkarteak antolatuta, Antxon Iturriza mendizalearen ikus-entzunezkoa izango da ostegun arratsaldeko 19:30ean, Kultur Etxe zaharrean. Euskal Mendizaletasunaren Historia saileko bigarren zati honetan, "Piriniotatik Everestera, 1939-1980" lana erakutsiko du.
Irteera
GOIERRI, Zumaiara irteera - 2008-05-29, 08:30ean abiatuta
Esperientziaren eskolaren amaiera dela eta, esperientziaren eskola eta Gueske elkarteak irteera bat antolatu dute maiatzaren 29rako. Plaza mugatuak dira, baina momentuz izena emateko aukera dago. 32 euro balio du irteerak. Izena emateko: 943 16 15 37 Antolatzailea: Esperientziaren eskola eta Gueske elkartea
Hitzaldia
Doluari eta alzheimer gaitzari buruzko hitzaldia
ORDIZIA, Ordiziako jubilatuen egoitzan - 2008-05-29, 16:00etatik 17:30era
Doluari eta alzheimer gaitzari buruzko hitzaldia emango du Lahar elkargoak, maiatzaren 29an, 16:00etatik 17:30era, jubilatuen egoitzan. Antolatzailea: Afagi elkartea
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.