Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-05-30

Ikastaroa

"Sukaldaritza osasuntsua" ikastaroa

ORDIZIA, Goierri Lanbide Eskolan - 2008-05-08tik 2008-06-11era, ordutegi desberdinak

Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.

1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.

Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.

- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)

- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).

- Prezioa: 10 Euro/perts.

www.delikatuzbizi.com
Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)

Ikastaroa

Makillaje ikastaroa

ORDIZIA, Ordiziako Gaztelekuan - 2008-05-15tik 2008-06-12era, 19:00etatik 21:00etara

Ordiziako Udaleko Euskara zerbitzuak eta Hitzaro euskara elkarteak Makillaje ikastaroa antolatu dute 16 urtetik gorakoentzat. 30 euro balio du matrikulak, eta maiatzaren 9an bukatzen da izena emateko epea. Hitzarora (943 16 23 66) edota Euskara Zerbitzura (943 80 56 22) deituta eman daiteke izena. Antolatzailea: Udaleko Euskara zerbitzua eta Hitzaro euskara elkartea

Erakusketa

Ikasleen lanen erakusketa

LEGAZPI, Kultur etxean - 2008-05-23tik 2008-06-06era, 17:30-20:30

Arkatza marrazki eskola eta Pintura eskolako ikasleen lanak ikusgai kultur etxean maiatzaren 23tik ekainaren 6a bitartean. Antolatzailea: Arkatza marrazki eskola eta Pintura eskola

Musika

Oskorri-Legazpi Musika Banda

LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2008-05-30, 22:00etan

Oskorrik Legazpi Musika Bandarekin batera kontzertua eskainiko du Latxartegi aretoan, hilak 30ean, 22:00etan.


Antolatzailea: -

Erakusketa

Urretxu-Zumarragako ikastolako ikasleak

GOIERRI, Zelai Arizti erakusketa aretoa - 2008-05-30tik 2008-06-08era, -

Urretxu-Zumarragako ikastolako ikasleek egindako eskulanak. Antolatzailea: Zumarraga-Urretxuko ikastola

Zinema

Naturaleza Muerta

ZUMARRAGA, Zelai Arizti aretoa - 2008-05-30, 22:15

Zine klub zikloaren barruan "Naturaleza Muerta" filma. Antolatzailea: Zine-Klub Butak21

Aurkezpena

Cercanías liburuaren aurkezpena

ZUMARRAGA, Zelai Arizti kultur etxea - 2008-05-30, 20:00

Josi Labajosek idatzitako "Cercanías" liburuaren aurkezpena. Pello Biain eta Andoni Salamero errezitatzaileekin eta Josi Labajosen, ahotsean, eta Alberto Nabascuesesn, pianoan, musikarekin. Hitzaren eta musikaren bidezko bidaia, soul-aren, jazz-aren, blues-aren, pop-aren eta abarren klasikoetan barrena. Antolatzailea: Josi Labajos

Musika

Ventos de Saudade taldearen kontzertua

ORDIZIA, Ordiziako Barrena kultur etxean - 2008-05-30, 22:15

Portugalgo faso musika lantzen duen Ventos de Saudade Soraluzeko taldeak kontzertua emango du maiatzaren 30ean, Barrena kultur etxean, 22:15ean, Poltsikoko ikuskizunen barruan. Kimetz literatura lehiaketaren sariak ere banatuko dituzte ekitaldi horretan. Antolatzailea: Udaleko Kultura batzordea

Zinema

'Elegy' filma

ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-05-30, 22:15

'Elegy' filma botako dute Ordiziako Herri Antzokian, maiatzaren 30ean, 22:15ean. Antolatzailea: Ordiziako Herri Antzokia

Mahai-ingurua

Argazki erakusketa

ZUMARRAGA, Zelai Arizti kultur etxeko sarrera-gelan - 2008-05-30tik 2008-06-08era, -

Iñaki Mariñelarena eta Eduardo Eliasek egindako argazkiak ikusgai Zelai Arizti kultur etxean. Antolatzailea: Zumarragako Udala

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa