Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko uztailak 25, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-05-31

Ikastaroa

"Sukaldaritza osasuntsua" ikastaroa

ORDIZIA, Goierri Lanbide Eskolan - 2008-05-08tik 2008-06-11era, ordutegi desberdinak

Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.

1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.

Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.

- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)

- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).

- Prezioa: 10 Euro/perts.

www.delikatuzbizi.com
Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)

Ikastaroa

Makillaje ikastaroa

ORDIZIA, Ordiziako Gaztelekuan - 2008-05-15tik 2008-06-12era, 19:00etatik 21:00etara

Ordiziako Udaleko Euskara zerbitzuak eta Hitzaro euskara elkarteak Makillaje ikastaroa antolatu dute 16 urtetik gorakoentzat. 30 euro balio du matrikulak, eta maiatzaren 9an bukatzen da izena emateko epea. Hitzarora (943 16 23 66) edota Euskara Zerbitzura (943 80 56 22) deituta eman daiteke izena. Antolatzailea: Udaleko Euskara zerbitzua eta Hitzaro euskara elkartea

Erakusketa

Ikasleen lanen erakusketa

LEGAZPI, Kultur etxean - 2008-05-23tik 2008-06-06era, 17:30-20:30

Arkatza marrazki eskola eta Pintura eskolako ikasleen lanak ikusgai kultur etxean maiatzaren 23tik ekainaren 6a bitartean. Antolatzailea: Arkatza marrazki eskola eta Pintura eskola

Erakusketa

Urretxu-Zumarragako ikastolako ikasleak

GOIERRI, Zelai Arizti erakusketa aretoa - 2008-05-30tik 2008-06-08era, -

Urretxu-Zumarragako ikastolako ikasleek egindako eskulanak. Antolatzailea: Zumarraga-Urretxuko ikastola

Mahai-ingurua

Argazki erakusketa

ZUMARRAGA, Zelai Arizti kultur etxeko sarrera-gelan - 2008-05-30tik 2008-06-08era, -

Iñaki Mariñelarena eta Eduardo Eliasek egindako argazkiak ikusgai Zelai Arizti kultur etxean. Antolatzailea: Zumarragako Udala

Aurkezpena

"Legazpiko Klasika urtez urte"

LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2008-05-31, 12:00etan

"Legazpiko Klasika urtez urte" liburuaren aurkezpena egingo dute hilak 31an, Latxartegi aretoan, 12:00etatik aurrera. Liburua Sebastian Santestebanek idatzi du, aurkezpena Klasikaren 75. urteurrenaren inguruan antolatutako ekitaldia da eta amateur mailako froga urte hauetan guztietan irabazi izan duten txirrindulariak bertan izango dira. Txirrindulariei omenaldia egingo diete eta ondoren bazkaria egingo dute. Antolatzailea: Telleriarteko txirrindulari elkartea

Musika

Abesbatza-Kantuen X.Sari Nagusia

ZUMARRAGA, Antioko Elizan - 2008-05-31tik 2008-06-01era, Larunbatean 17:00/Igandean 12:00

Parte-hartzaileak: Pasaia Abesbatza (Pasaia), Coral Sant Jordi (Bartzelona), La Kantoria (Leioa), Americantus (La Garriga, Bartzelona), Coro Maestro Casanovas (Torrevieja, Alicante), Coro Angel Barja (Leon). Larunbatean bostetan lehiaketa fasea hasiko da. Igandean abesbatza guztiek aukera askeko bi lan interpretatuko dituzte eguerdiko hamabietan hasita. Ondoren diploma, oroigarri eta sari banaketa izango da. Autobusa egongo da, saioak hasi baino ordu erdi lehenago parrokiatik irtenda. Sarrera eta autobus zerbitzua doan izango dira. Antolatzailea: Antigua Abesbatza lehiaketa kultur elkartea

Jaialdia

Haurrentzako festa

ORDIZIA, Ordiziako Plaza Nagusian - 2008-05-31, 17:00etatik aurrera

Gipuzkoako Aspanovas elkarteak haurrentzako festa antolatu du maiatzaren 31rako. Ordiziako Plaza Nagusian izango da, 17:00etatik aurrera. Marrazketa, buruhandiak, merienda eta opariak izango dira. Antolatzailea: Gipuzkoako Aspanovas elkartea

Musika

Abesbatza kantuen X. Sari Nagusia Zumarragan

ZUMARRAGA, Antioko Elizan - 2008-05-31tik 2008-06-01era, Larunbatean 17:00etan, igandean 12:00etan

Bertan, Antigua Abesbatza Elkarteari atxikita dauden lehiaketetan lehen saria lortutako abesbatzek hartuko dute parte: Pasaia abesbatza, Coral Sant Jordi, La Kantoria, Americantus, Coro Maestro Casanovas, Coro Angel Barja. Autobusa eta sarrera doan izango dira. Antolatzailea: Antigua Abesbatza lehiaketa kultur elkartea

Zinema

'Elegy' filma

ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-05-31, 19:30 eta 22:15

'Elegy' filma botako dute Ordiziako Herri Antzokian, maiatzaren 31an, 19:30ean eta 22:15ean. Antolatzailea: Ordiziako Herri Antzokia

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa