Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko abenduak 2, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-06-01

Ikastaroa

"Sukaldaritza osasuntsua" ikastaroa

ORDIZIA, Goierri Lanbide Eskolan - 2008-05-08tik 2008-06-11era, ordutegi desberdinak

Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.

1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.

Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.

- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)

- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).

- Prezioa: 10 Euro/perts.

www.delikatuzbizi.com
Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)

Ikastaroa

Makillaje ikastaroa

ORDIZIA, Ordiziako Gaztelekuan - 2008-05-15tik 2008-06-12era, 19:00etatik 21:00etara

Ordiziako Udaleko Euskara zerbitzuak eta Hitzaro euskara elkarteak Makillaje ikastaroa antolatu dute 16 urtetik gorakoentzat. 30 euro balio du matrikulak, eta maiatzaren 9an bukatzen da izena emateko epea. Hitzarora (943 16 23 66) edota Euskara Zerbitzura (943 80 56 22) deituta eman daiteke izena. Antolatzailea: Udaleko Euskara zerbitzua eta Hitzaro euskara elkartea

Erakusketa

Ikasleen lanen erakusketa

LEGAZPI, Kultur etxean - 2008-05-23tik 2008-06-06era, 17:30-20:30

Arkatza marrazki eskola eta Pintura eskolako ikasleen lanak ikusgai kultur etxean maiatzaren 23tik ekainaren 6a bitartean. Antolatzailea: Arkatza marrazki eskola eta Pintura eskola

Erakusketa

Urretxu-Zumarragako ikastolako ikasleak

GOIERRI, Zelai Arizti erakusketa aretoa - 2008-05-30tik 2008-06-08era, -

Urretxu-Zumarragako ikastolako ikasleek egindako eskulanak. Antolatzailea: Zumarraga-Urretxuko ikastola

Mahai-ingurua

Argazki erakusketa

ZUMARRAGA, Zelai Arizti kultur etxeko sarrera-gelan - 2008-05-30tik 2008-06-08era, -

Iñaki Mariñelarena eta Eduardo Eliasek egindako argazkiak ikusgai Zelai Arizti kultur etxean. Antolatzailea: Zumarragako Udala

Musika

Abesbatza-Kantuen X.Sari Nagusia

ZUMARRAGA, Antioko Elizan - 2008-05-31tik 2008-06-01era, Larunbatean 17:00/Igandean 12:00

Parte-hartzaileak: Pasaia Abesbatza (Pasaia), Coral Sant Jordi (Bartzelona), La Kantoria (Leioa), Americantus (La Garriga, Bartzelona), Coro Maestro Casanovas (Torrevieja, Alicante), Coro Angel Barja (Leon). Larunbatean bostetan lehiaketa fasea hasiko da. Igandean abesbatza guztiek aukera askeko bi lan interpretatuko dituzte eguerdiko hamabietan hasita. Ondoren diploma, oroigarri eta sari banaketa izango da. Autobusa egongo da, saioak hasi baino ordu erdi lehenago parrokiatik irtenda. Sarrera eta autobus zerbitzua doan izango dira. Antolatzailea: Antigua Abesbatza lehiaketa kultur elkartea

Musika

Abesbatza kantuen X. Sari Nagusia Zumarragan

ZUMARRAGA, Antioko Elizan - 2008-05-31tik 2008-06-01era, Larunbatean 17:00etan, igandean 12:00etan

Bertan, Antigua Abesbatza Elkarteari atxikita dauden lehiaketetan lehen saria lortutako abesbatzek hartuko dute parte: Pasaia abesbatza, Coral Sant Jordi, La Kantoria, Americantus, Coro Maestro Casanovas, Coro Angel Barja. Autobusa eta sarrera doan izango dira. Antolatzailea: Antigua Abesbatza lehiaketa kultur elkartea

Jaialdia

Extremadura Eguna

ZUMARRAGA, Euskadi plazan - 2008-06-01, 10:00-14:00 eta 18:00etan.

Goizean Extremadurako goxokien eta produktuen erakusketa eta salmenta eta artisautza erakustaldia. Honez gain Flor de tomillo eta Sones de Extremadura taldeen emanaldiak izango dira eguerdiko hamabietan eta arratsaldeko seietan. Antolatzailea: Legazpiko La Bellota zentroa

Jaialdia

Ikastolaren Eguna 2008

ORDIZIA, Villa Eugenian, Barrenan, Plaza Nagusian, Barandiaran plazan, Beti Alai pilotalekuan - 2008-06-01, 10:00etan hasita

Ikastolaren Eguna 2008 ospatuko du Jakintza Ikastolak ekainaren 1ean. Hainbat ekitaldi izango dira ziklo guztietako ikasle, guraso eta irakasleentzat. Villa Eugenian, Plaza Nagusian, Barandiaran plazan... izango dira ekitaldiak, 10:00etan hasita. 13:30ean bazkaria egingo dute Beti-Alai pilotalekuan. Antolatzailea: Jakintza Ikastola

Musika

Beti Argi musika bandaren Korpus Eguneko kontzertua

ORDIZIA, Ordiziako Plaza Nagusian - 2008-06-01, 13:00

Beti Argi musika bandak Korpus Eguneko kontzertua emango du ekainaren 1ean, 13:00etan, Ordiziako Plaza Nagusian. Antolatzailea: Beti Argi banda

Zinema

'El niño de marte' filma

ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-06-01, 16:45

'El niño de Marte' filma botako dute Ordiziako Herri Antzokian, ekainaren 1ean, 16:45ean. Antolatzailea: Ordiziako Herri Antzokia

Zinema

'Elegy' filma

ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-06-01, 19:30 eta 22:15

'Elegy' filma botako dute Ordiziako Herri Antzokian, ekainaren 1ean, 19:30ean eta 22:15ean. Antolatzailea: Ordiziako Herri Antzokia

Musika

Udaberriko kontzertuak: Sin Red

ZUMARRAGA, Areizaga-Kalebarren plazan - 2008-06-01, 19:30

Sin Red taldearen emanaldia Udaberriko Kontzertuak zikloaren barruan. Antolatzailea: Urretxu eta Zumarragako Udalak

Jardunaldia

Urola Garaiko Boluntarioen Eguna

ZUMARRAGA, Zelai Arizti pilotalekuan - 2008-06-01, 11:00-14:00

Urola Garaiko Boluntarioen Eguna: Eskualdeko hainbat stand egongo dira ikusgai Zelai Arizti pilotalekuan eta 14:30ean bazkaria egingo dute bolondresek.

Antolatzailea: Bidea Eginez

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa