
Ikastaroa
"Sukaldaritza osasuntsua" ikastaroa
ORDIZIA, Goierri Lanbide Eskolan - 2008-05-08tik 2008-06-11era, ordutegi desberdinak
Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.
1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.
Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.
- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)
- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).
- Prezioa: 10 Euro/perts.
www.delikatuzbizi.com Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)
Ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Gaztelekuan - 2008-05-15tik 2008-06-12era, 19:00etatik 21:00etara
Ordiziako Udaleko Euskara zerbitzuak eta Hitzaro euskara elkarteak Makillaje ikastaroa antolatu dute 16 urtetik gorakoentzat. 30 euro balio du matrikulak, eta maiatzaren 9an bukatzen da izena emateko epea. Hitzarora (943 16 23 66) edota Euskara Zerbitzura (943 80 56 22) deituta eman daiteke izena. Antolatzailea: Udaleko Euskara zerbitzua eta Hitzaro euskara elkartea
Erakusketa
LEGAZPI, Kultur etxean - 2008-05-23tik 2008-06-06era, 17:30-20:30
Arkatza marrazki eskola eta Pintura eskolako ikasleen lanak ikusgai kultur etxean maiatzaren 23tik ekainaren 6a bitartean. Antolatzailea: Arkatza marrazki eskola eta Pintura eskola
Erakusketa
Urretxu-Zumarragako ikastolako ikasleak
GOIERRI, Zelai Arizti erakusketa aretoa - 2008-05-30tik 2008-06-08era, -
Urretxu-Zumarragako ikastolako ikasleek egindako eskulanak. Antolatzailea: Zumarraga-Urretxuko ikastola
Mahai-ingurua
ZUMARRAGA, Zelai Arizti kultur etxeko sarrera-gelan - 2008-05-30tik 2008-06-08era, -
Iñaki Mariñelarena eta Eduardo Eliasek egindako argazkiak ikusgai Zelai Arizti kultur etxean. Antolatzailea: Zumarragako Udala
Hitzaldia
'Jantzi tradizionalak nola atondu' hitzaldi-tailerra
ORDIZIA, Ordiziako Barrena kultur etxean - 2008-06-03, 19:00
'Jantzi tradizionalak nola atondu' hitzaldi-tailerra emango du Ane Albisuk ekainaren 3an, Ordiziako Barrena kultur etxean, 19:00etan. Hizketaldia egitasmoaren ekaineko hitzaldia izango da. Antolatzailea: Hitzaro Euskara Elkartea eta Udaleko Euskara Zerbitzua
Jaialdia
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2008-06-03, 18:00
Haztegi ikastolako ikasleek ikasturte amaierako jaialdiak egingo dituzte ekainaren 3tik 5a bitartean. Jaialdiak Latxartegi aretoan izango dira 18:00etan. Antolatzailea: Haztegi ikastola
Hitzaldia
Gernu inkontinentziari buruzko hitzaldia
URRETXU, Aterpe jubilatuen etxean - 2008-06-03, 17:00
Gernu inkontinentziari buruzko hitzaldia, publiko guztiari zabalik. Antolatzailea: Aterpe jubilatuen etxea
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 |
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.