
Ikastaroa
"Sukaldaritza osasuntsua" ikastaroa
ORDIZIA, Goierri Lanbide Eskolan - 2008-05-08tik 2008-06-11era, ordutegi desberdinak
Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.
1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.
Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.
- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)
- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).
- Prezioa: 10 Euro/perts.
www.delikatuzbizi.com Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)
Ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Gaztelekuan - 2008-05-15tik 2008-06-12era, 19:00etatik 21:00etara
Ordiziako Udaleko Euskara zerbitzuak eta Hitzaro euskara elkarteak Makillaje ikastaroa antolatu dute 16 urtetik gorakoentzat. 30 euro balio du matrikulak, eta maiatzaren 9an bukatzen da izena emateko epea. Hitzarora (943 16 23 66) edota Euskara Zerbitzura (943 80 56 22) deituta eman daiteke izena. Antolatzailea: Udaleko Euskara zerbitzua eta Hitzaro euskara elkartea
Erakusketa
LEGAZPI, Kultur etxean - 2008-05-23tik 2008-06-06era, 17:30-20:30
Arkatza marrazki eskola eta Pintura eskolako ikasleen lanak ikusgai kultur etxean maiatzaren 23tik ekainaren 6a bitartean. Antolatzailea: Arkatza marrazki eskola eta Pintura eskola
Erakusketa
Urretxu-Zumarragako ikastolako ikasleak
GOIERRI, Zelai Arizti erakusketa aretoa - 2008-05-30tik 2008-06-08era, -
Urretxu-Zumarragako ikastolako ikasleek egindako eskulanak. Antolatzailea: Zumarraga-Urretxuko ikastola
Mahai-ingurua
ZUMARRAGA, Zelai Arizti kultur etxeko sarrera-gelan - 2008-05-30tik 2008-06-08era, -
Iñaki Mariñelarena eta Eduardo Eliasek egindako argazkiak ikusgai Zelai Arizti kultur etxean. Antolatzailea: Zumarragako Udala
Antzerkia
ZUMARRAGA, Zelai Arizti aretoan - 2008-06-06, 22:30
Sarrerak maiatzaren 31tik salgai leihatilan. Txalo taldearen eskutik emanaldia euskaraz izango da. Antolatzailea: Urretxu eta Zumarragako Udalak
Musika
Karma Quintet ahots-jazz taldearen kontzertua
ORDIZIA, Ordiziako Barrena kultur etxean - 2008-06-06, 22:15
Karma Quintet ahots-jazz taldeak kontzertua emango du ekainaren 6an Barrena kultur etxean, 22:15ean. Poltsikoko ikuskizunen bigarren saioa da. Antolatzailea: Udaleko Kultura batzordea
Ipuin kontaketa
LEGAZPI, Udal Liburutegian - 2008-06-06, 18:00etan
"1.728 animalia kontu" ipuin kontaketa egingo dute Udal Liburutegian, hilak 6an, bost urtetik gorako haurrentzat, arratsaldeko seietan. Kutxak sustatu eta finantziaturiko ekintza da. Antolatzailea: -
Jaialdia
ORDIZIA, Ordizian, Beasainen eta Zegaman - 2008-06-06tik 2008-06-08era, Hiru egunetan, ordu ezberdinetan
Ekainaren 6tik 8ra, Goierriko Sugoi motordun klubak antolatuta III. Motordun Bilkura ospatuko da Ordizian.
Ostirala, hilak 6. 17:00etan, izen ematea zabalduko dute. Ostiralean bertan zabalduko dira kanpatzeko gunea, taberna eta azoka Beti-Alai pilotalekuan.
Larunbata, hilak 7. 16:00etatik izango da abian. Motor-jokoak, herri kirolak eta zezen mekanikoa izango dira. 19:00etan, 2, 3 eta 4 urte bitarteko haurrentzat mozorro lehiaketa izango da. 20:00etatik 21:00etara. Ordizia eta Beasain arteko itzulia egingo dute motordunek. 21:00etan, 500 pertsonentzako afari irekia egingo da Plaza Nagusian. 23:00etan, doako kontzertua hasiko da Plaza Nagusian. Gene Cats taldea eta Jaime Urrutia ariko dira kantari. 02:30ean, mutil eta nesken ikuskizun erotikoa.
Igandea, hilak 8. 09:00etan dianarekin ekingo diote. Gosariak 09:00etatik 10:00etara izango dira. 10:30ean, motordunen karabana Goierrin zehar. Zegaman geratuko da bertako Udalak eskainitako hamaiketakoa hartzeko. Itzulera 13:00ak aldera izango da, eta 14:00etan bazkaria. Antolatzailea: Sugoi motordunen kluba
Mahai-ingurua
GazteleKU 1978-2008 Gaztetxearen 30 urteko historia
URRETXU, Gaztelekuan - 2008-06-06, 19:00
30 urte hauetan gaztetxearen inguruko istorioak. Bertan daudenen zein grabatutako iritziak izango dira. Antolatzailea: Zumarraga-Urretxuko Gazte Asanblada
Zinema
ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-06-06, 22:15
'88 minutos' filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian, ekainaren 6an, 22:15ean. Antolatzailea: Ordiziako Herri Antzokia
Erakusketa
BEASAIN, Beasaingo Usurbe Aretoan - 2008-06-06tik 2008-06-15era
ERAKUSKETA:
EHGAMek hogeitamar urte baino gehiago daramatza heterosexismoa borrokatzen. Denboraldi horretan gauza batzu aldatu dira, dudarik gabe. Hala ere, homofobia, lesbofobia eta transfobia adierazpenak oraindik ere ematen dira, eta mehatxu bat izaten jarraitzen dute. Arazo honetan sakontzeko, EHGAMek erakusketa hau antolatu du, fobia hauei buruzko zenbait aspektu erakusteko. Ehun bat kasu aukeratu ditugu, bere garaian bere erreperkusio mediatiko haundiagoa edo txikiagoa izan zutenak. Dokumentatuko kasu hauek zenbait egoera, jarrera eta adierazpen homofobo, lesbofobo eta transfoboak isladatzen dituzte. Eakusketa honetara hurbiltzen direnak ezingo dira axolagabe geratu, eta gutxienez kezka sortuko zaie hainbeste homosexualitate, lesbianismo eta transexualitatearen aurkako deklarazioen aurrean.
Erakusketaren Webgunea:
http://lascarasdelahomofobia.blogspot.com/ Antolatzailea: EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimendua
Ikuskizuna
Txotxongiloak eta kale animazioa
ZUMARRAGA, Areizaga Kalebarren plazan - 2008-06-06, 17:00
17:00etan hasita txotxongiloak: Zuktu Jaunaren Alfabetoa, Irrintzi taldearen eskutik. 18:00etatik aurrera kale animazioa Les Enfants taldearekin. Antolatzailea: Bi-Tartean merkatarien elkartea
Zinema
"Algo pasa en Las Vegas" filma
BEASAIN, Usube Antzokian - 2008-06-06, 22:15
"Algo pasa en Las Vegas" filma. Antolatzailea: _
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 |
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.