
Ikastaroa
"Sukaldaritza osasuntsua" ikastaroa
ORDIZIA, Goierri Lanbide Eskolan - 2008-05-08tik 2008-06-11era, ordutegi desberdinak
Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.
1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.
Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.
- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)
- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).
- Prezioa: 10 Euro/perts.
www.delikatuzbizi.com Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)
Ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Gaztelekuan - 2008-05-15tik 2008-06-12era, 19:00etatik 21:00etara
Ordiziako Udaleko Euskara zerbitzuak eta Hitzaro euskara elkarteak Makillaje ikastaroa antolatu dute 16 urtetik gorakoentzat. 30 euro balio du matrikulak, eta maiatzaren 9an bukatzen da izena emateko epea. Hitzarora (943 16 23 66) edota Euskara Zerbitzura (943 80 56 22) deituta eman daiteke izena. Antolatzailea: Udaleko Euskara zerbitzua eta Hitzaro euskara elkartea
Erakusketa
Urretxu-Zumarragako ikastolako ikasleak
GOIERRI, Zelai Arizti erakusketa aretoa - 2008-05-30tik 2008-06-08era, -
Urretxu-Zumarragako ikastolako ikasleek egindako eskulanak. Antolatzailea: Zumarraga-Urretxuko ikastola
Mahai-ingurua
ZUMARRAGA, Zelai Arizti kultur etxeko sarrera-gelan - 2008-05-30tik 2008-06-08era, -
Iñaki Mariñelarena eta Eduardo Eliasek egindako argazkiak ikusgai Zelai Arizti kultur etxean. Antolatzailea: Zumarragako Udala
Jaialdia
ORDIZIA, Ordizian, Beasainen eta Zegaman - 2008-06-06tik 2008-06-08era, Hiru egunetan, ordu ezberdinetan
Ekainaren 6tik 8ra, Goierriko Sugoi motordun klubak antolatuta III. Motordun Bilkura ospatuko da Ordizian.
Ostirala, hilak 6. 17:00etan, izen ematea zabalduko dute. Ostiralean bertan zabalduko dira kanpatzeko gunea, taberna eta azoka Beti-Alai pilotalekuan.
Larunbata, hilak 7. 16:00etatik izango da abian. Motor-jokoak, herri kirolak eta zezen mekanikoa izango dira. 19:00etan, 2, 3 eta 4 urte bitarteko haurrentzat mozorro lehiaketa izango da. 20:00etatik 21:00etara. Ordizia eta Beasain arteko itzulia egingo dute motordunek. 21:00etan, 500 pertsonentzako afari irekia egingo da Plaza Nagusian. 23:00etan, doako kontzertua hasiko da Plaza Nagusian. Gene Cats taldea eta Jaime Urrutia ariko dira kantari. 02:30ean, mutil eta nesken ikuskizun erotikoa.
Igandea, hilak 8. 09:00etan dianarekin ekingo diote. Gosariak 09:00etatik 10:00etara izango dira. 10:30ean, motordunen karabana Goierrin zehar. Zegaman geratuko da bertako Udalak eskainitako hamaiketakoa hartzeko. Itzulera 13:00ak aldera izango da, eta 14:00etan bazkaria. Antolatzailea: Sugoi motordunen kluba
Erakusketa
BEASAIN, Beasaingo Usurbe Aretoan - 2008-06-06tik 2008-06-15era
ERAKUSKETA:
EHGAMek hogeitamar urte baino gehiago daramatza heterosexismoa borrokatzen. Denboraldi horretan gauza batzu aldatu dira, dudarik gabe. Hala ere, homofobia, lesbofobia eta transfobia adierazpenak oraindik ere ematen dira, eta mehatxu bat izaten jarraitzen dute. Arazo honetan sakontzeko, EHGAMek erakusketa hau antolatu du, fobia hauei buruzko zenbait aspektu erakusteko. Ehun bat kasu aukeratu ditugu, bere garaian bere erreperkusio mediatiko haundiagoa edo txikiagoa izan zutenak. Dokumentatuko kasu hauek zenbait egoera, jarrera eta adierazpen homofobo, lesbofobo eta transfoboak isladatzen dituzte. Eakusketa honetara hurbiltzen direnak ezingo dira axolagabe geratu, eta gutxienez kezka sortuko zaie hainbeste homosexualitate, lesbianismo eta transexualitatearen aurkako deklarazioen aurrean.
Erakusketaren Webgunea:
http://lascarasdelahomofobia.blogspot.com/ Antolatzailea: EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimendua
Irteera
ITSASONDO, Itsasondoko plazan - 2008-06-07, Goizeko 5:00etan
Itsasondotik Oriora mendi irteera egingo dute ekainaren 7an. Goizeko bostetan aterako dira Itsasondoko plazatik.
Irteera
Ezcaraytik Valvanerara mendi irteera
ORDIZIA, Ordiziako Zuhaiztian hitzordua - 2008-06-07, 06:00etan
Ezcaraytik Valvanerara mendi irteera antolatu du Ordiziako Mendizaleak taldeak ekainaren 7rako. 06:00etan abiatuko dira Ordiziako Zuhaiztitik. Antolatzailea: Ordiziako Mendizaleak
Ikus-entzunezkoa
Bideo emanaldia eta hitzaldia: Anarkista, atracador, falsificador, pero sobre todo... albañil"
URRETXU, Gaztelekuan - 2008-06-07, 18:00
Lucio Urtubia, bideoaren protagonista bertan izango da. Antolatzailea: Zumarraga eta Urretxuko Gazte Asanblada
Musika
Guatekea atzoko eta gaurko gazteentzat.
URRETXU, Gaztelekuan - 2008-06-07, 23:00
Musikaz gain zurrakapotea izango da guztiontzat. Gaztelekuaren 30. urteurreneko ekitaldien barruan. Antolatzailea: Zumarraga eta Urretxuko Gazte Asanblada
Zinema
ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-06-07, 19:30
'Hairspray' filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian, ekainaren 7an, 19:30ean. Antolatzailea: Ordiziako Herri Antzokia
Zinema
ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-06-07, 22:15
'88 minutos' filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian, ekainaren 7an, 22:15ean. Antolatzailea: Ordiziako Herri Antzokia
Ipuin kontaketa
"1728 animali kontu" ipuin kontaketa
URRETXU, Urretxuko kultur etxean - 2008-06-07, 17:00
Gorringo taldearen eskutik ipuin kontaketa. Antolatzailea: Bi-Tartean merkatari elkartea
Tailerra
Jokoak eta tailerrak gaztetxoentzat
ZUMARRAGA, Euskadi Plaza - 2008-06-07, 18:00
Jokoak eta tailerrak gaztetxoentzat Xipi herriko aisialldirako taldearen eskutik. Antolatzailea: Bi-Tartean merkatari elkartea
Azoka
BEASAIN, Plaza azpian - 2008-06-07tik 2008-06-08era, 18:00-00:00
Garagardo Azokan 30 garagardo mota dastatzeko aukera izango da. Antolatzailea: Beasaingo Kirolaren Lagunak
Zinema
"Algo pasa en Las Vegas" filma
BEASAIN, Usube Antzokian - 2008-06-07, 22:15
"Algo pasa en Las Vegas" filma. Antolatzailea: _
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 |
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.