Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko abenduak 2, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-06-08

Ikastaroa

"Sukaldaritza osasuntsua" ikastaroa

ORDIZIA, Goierri Lanbide Eskolan - 2008-05-08tik 2008-06-11era, ordutegi desberdinak

Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.

1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.

Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.

- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)

- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).

- Prezioa: 10 Euro/perts.

www.delikatuzbizi.com
Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)

Ikastaroa

Makillaje ikastaroa

ORDIZIA, Ordiziako Gaztelekuan - 2008-05-15tik 2008-06-12era, 19:00etatik 21:00etara

Ordiziako Udaleko Euskara zerbitzuak eta Hitzaro euskara elkarteak Makillaje ikastaroa antolatu dute 16 urtetik gorakoentzat. 30 euro balio du matrikulak, eta maiatzaren 9an bukatzen da izena emateko epea. Hitzarora (943 16 23 66) edota Euskara Zerbitzura (943 80 56 22) deituta eman daiteke izena. Antolatzailea: Udaleko Euskara zerbitzua eta Hitzaro euskara elkartea

Erakusketa

Urretxu-Zumarragako ikastolako ikasleak

GOIERRI, Zelai Arizti erakusketa aretoa - 2008-05-30tik 2008-06-08era, -

Urretxu-Zumarragako ikastolako ikasleek egindako eskulanak. Antolatzailea: Zumarraga-Urretxuko ikastola

Mahai-ingurua

Argazki erakusketa

ZUMARRAGA, Zelai Arizti kultur etxeko sarrera-gelan - 2008-05-30tik 2008-06-08era, -

Iñaki Mariñelarena eta Eduardo Eliasek egindako argazkiak ikusgai Zelai Arizti kultur etxean. Antolatzailea: Zumarragako Udala

Jaialdia

Sugoi motordun III. Bilkura

ORDIZIA, Ordizian, Beasainen eta Zegaman - 2008-06-06tik 2008-06-08era, Hiru egunetan, ordu ezberdinetan

Ekainaren 6tik 8ra, Goierriko Sugoi motordun klubak antolatuta III. Motordun Bilkura ospatuko da Ordizian.

Ostirala, hilak 6. 17:00etan, izen ematea zabalduko dute. Ostiralean bertan zabalduko dira kanpatzeko gunea, taberna eta azoka Beti-Alai pilotalekuan.

Larunbata, hilak 7. 16:00etatik izango da abian. Motor-jokoak, herri kirolak eta zezen mekanikoa izango dira. 19:00etan, 2, 3 eta 4 urte bitarteko haurrentzat mozorro lehiaketa izango da. 20:00etatik 21:00etara. Ordizia eta Beasain arteko itzulia egingo dute motordunek. 21:00etan, 500 pertsonentzako afari irekia egingo da Plaza Nagusian. 23:00etan, doako kontzertua hasiko da Plaza Nagusian. Gene Cats taldea eta Jaime Urrutia ariko dira kantari. 02:30ean, mutil eta nesken ikuskizun erotikoa.

Igandea, hilak 8. 09:00etan dianarekin ekingo diote. Gosariak 09:00etatik 10:00etara izango dira. 10:30ean, motordunen karabana Goierrin zehar. Zegaman geratuko da bertako Udalak eskainitako hamaiketakoa hartzeko. Itzulera 13:00ak aldera izango da, eta 14:00etan bazkaria.
Antolatzailea: Sugoi motordunen kluba

Erakusketa

Homofobiaren aurpegiak

BEASAIN, Beasaingo Usurbe Aretoan - 2008-06-06tik 2008-06-15era


ERAKUSKETA:

EHGAMek hogeitamar urte baino gehiago daramatza heterosexismoa borrokatzen. Denboraldi horretan gauza batzu aldatu dira, dudarik gabe. Hala ere, homofobia, lesbofobia eta transfobia adierazpenak oraindik ere ematen dira, eta mehatxu bat izaten jarraitzen dute. Arazo honetan sakontzeko, EHGAMek erakusketa hau antolatu du, fobia hauei buruzko zenbait aspektu erakusteko. Ehun bat kasu aukeratu ditugu, bere garaian bere erreperkusio mediatiko haundiagoa edo txikiagoa izan zutenak. Dokumentatuko kasu hauek zenbait egoera, jarrera eta adierazpen homofobo, lesbofobo eta transfoboak isladatzen dituzte. Eakusketa honetara hurbiltzen direnak ezingo dira axolagabe geratu, eta gutxienez kezka sortuko zaie hainbeste homosexualitate, lesbianismo eta transexualitatearen aurkako deklarazioen aurrean.

Erakusketaren Webgunea:
http://lascarasdelahomofobia.blogspot.com/
Antolatzailea: EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimendua

Azoka

Garagardo Azoka

BEASAIN, Plaza azpian - 2008-06-07tik 2008-06-08era, 18:00-00:00

Garagardo Azokan 30 garagardo mota dastatzeko aukera izango da. Antolatzailea: Beasaingo Kirolaren Lagunak

Musika

Udaberriko kontzertuak: Lantz taldea

ZUMARRAGA, Kalebarren-Areizaga plazan - 2008-06-08, 19:30

Udaberriko Kontzertuak zikloaren barruan Lantz taldearen emanaldia. Antolatzailea: Urretxu eta Zumarragako Udalak

Dantza

Dantzari Txiki Eguna

ORDIZIA, Ordiziako Jose Migel Barandiaran plazan - 2008-06-08, 11:00etatik aurrera

Dantzari Txiki Eguna egingo dute Ordiziako Jose Migel Barandiaran plazan, ekainaren 8an, 11:00etatik aurrera. Antolatzailea: Ordiziako dantza taldeak

Zinema

'Hairspray' filma

ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-06-08, 16:45

'Hairspray' filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian, ekainaren 8an, 16:45ean. Antolatzailea: Ordiziako Herri Antzokia

Zinema

'88 minutos' filma

ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-06-08, 19:30 eta 22:15

'88 minutos' filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian, ekainaren 8an, 19:30ean eta 22:15ean. Antolatzailea: Ordiziako Herri Antzokia

Dantza

Dantzari Txiki Eguna

ORDIZIA, Ordiziako herrigunean eta Jose Migel Barandiaran plazan - 2008-06-08, 11:00etatik aurrera

Dantzari Txiki Eguna ospatuko da igandean Ordizian, Jakintza eta Urdaneta dantza taldeek antolatuta. Amaiur (Iruñea), Oin-Arin (Lazkao), Iztueta (Zaldibia), Irrintzi Alai (Legorreta), Aurtzaka (Beasain), Otsoak (Ataun), Jakintza (Ordizia) eta Urdaneta (Ordizia) dantza taldeek hartuko dute parte. Antolatzailea: Ordiziako Jakintza eta Urdaneta dantza taldeak

Musika

Musika Banden VI. Alardea

ZUMARRAGA, Zelai Arizti parkea - 2008-06-08, 12:30

Herrietan kalejira egingo dute 11:45etik aurrera eta 12:30ean kontzertua emango dute Zelai Arizti parkean. Parte hartzaileak: Andoaingo Udal Musika Banda, Jakako San Orosia Musika Banda, Alfaroko Alfareña Musika Taldea eta Zumarragako Musika Banda. Antolatzailea: Zumarragako Udala

Musika

Lantz taldea

ZUMARRAGA, Kalebarren Areizaga plazan - 2008-06-08, 19:30

Udaberriko kontzertuak egirarauaren barruan Lantz taldearen emanaldia. Antolatzailea: Urretxu eta Zumarragako Udalak

Zinema

"Algo pasa en Las Vegas" filma

BEASAIN, Usube Antzokian - 2008-06-08, 17:00, 19:30, 22:15

"Algo pasa en Las Vegas" filma. Antolatzailea: _

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa