
Ikastaroa
"Sukaldaritza osasuntsua" ikastaroa
ORDIZIA, Goierri Lanbide Eskolan - 2008-05-08tik 2008-06-11era, ordutegi desberdinak
Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.
1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.
Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.
- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)
- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).
- Prezioa: 10 Euro/perts.
www.delikatuzbizi.com Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)
Ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Gaztelekuan - 2008-05-15tik 2008-06-12era, 19:00etatik 21:00etara
Ordiziako Udaleko Euskara zerbitzuak eta Hitzaro euskara elkarteak Makillaje ikastaroa antolatu dute 16 urtetik gorakoentzat. 30 euro balio du matrikulak, eta maiatzaren 9an bukatzen da izena emateko epea. Hitzarora (943 16 23 66) edota Euskara Zerbitzura (943 80 56 22) deituta eman daiteke izena. Antolatzailea: Udaleko Euskara zerbitzua eta Hitzaro euskara elkartea
Erakusketa
BEASAIN, Beasaingo Usurbe Aretoan - 2008-06-06tik 2008-06-15era
ERAKUSKETA:
EHGAMek hogeitamar urte baino gehiago daramatza heterosexismoa borrokatzen. Denboraldi horretan gauza batzu aldatu dira, dudarik gabe. Hala ere, homofobia, lesbofobia eta transfobia adierazpenak oraindik ere ematen dira, eta mehatxu bat izaten jarraitzen dute. Arazo honetan sakontzeko, EHGAMek erakusketa hau antolatu du, fobia hauei buruzko zenbait aspektu erakusteko. Ehun bat kasu aukeratu ditugu, bere garaian bere erreperkusio mediatiko haundiagoa edo txikiagoa izan zutenak. Dokumentatuko kasu hauek zenbait egoera, jarrera eta adierazpen homofobo, lesbofobo eta transfoboak isladatzen dituzte. Eakusketa honetara hurbiltzen direnak ezingo dira axolagabe geratu, eta gutxienez kezka sortuko zaie hainbeste homosexualitate, lesbianismo eta transexualitatearen aurkako deklarazioen aurrean.
Erakusketaren Webgunea:
http://lascarasdelahomofobia.blogspot.com/ Antolatzailea: EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimendua
Jaialdia
Domingo Agirre ikastetxeko ikasturte amaierako jaialdiak
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2008-06-09, 18:00etan
Domingo Agirre ikastetxeak ikasturte amaierako jaialdiak egingo ditu hilak 9tik 11ra bitartean Latxartegi aretoan, 18:00etan. Antolatzailea: Domingo Agirre ikastetxea
Zinema
ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-06-09, 19:30
'88 minutos' filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian, ekainaren 9an, 19:30ean. Antolatzailea: Ordiziako Herri Antzokia
Hitzaldia
Hitzaldia: La soledad de los años
ZUMARRAGA, El Salvador gizarte etxean - 2008-06-09, 17:30
Bakardadearen inguruko hitzaldia El Salvador zentroan. Antolatzailea: Gure Txoko jubilatuen etxea
Zinema
"Algo pasa en Las Vegas" filma
BEASAIN, Usube Antzokian - 2008-06-09, 19:30, 22:15
"Algo pasa en Las Vegas" filma. Antolatzailea: _
Erakusketa
'33 gerra egun 33 iruditan' erakusketa
ORDIZIA, Ordiziako D'elikatuz gunean - 2008-06-09, 10:00etatik 19:00etara
'33 gerra egun 33 iruditan' erakusketa jarriko du Gurutze Gorriak ekainaren 9tik 15era Ordiziako Delikatuz gunean. Boluntarioen Feriaren barruko erakusketa da. Antolatzailea: Ordiziako Udala
Mahai-ingurua
ORDIZIA, Barrena kultur etxean - 2008-06-09, 19:00
Gizalde taldeak 'Has pensado alguna vez ser voluntario?' hitzaldia emango du ekainaren 9an, 19:00etan, Ordiziako Barrena kultur etxean. Gizarte Boluntarioen Feriaren barruaren antolatutako hitzaldia da. Antolatzailea: Ordiziako Udala
Hitzaldia
ORDIZIA, Barrena kultur etxean - 2008-06-09, 19:30
Aspanovas taldeak 'El cancer y el niño, luchar para vivir?' hitzaldia emango du ekainaren 9an, 19:30ean, Ordiziako Barrena kultur etxean. Gizarte Boluntarioen Feriaren barruan antolatutako hitzaldia da. Antolatzailea: Ordiziako Udala
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 |
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.