
Ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Gaztelekuan - 2008-05-15tik 2008-06-12era, 19:00etatik 21:00etara
Ordiziako Udaleko Euskara zerbitzuak eta Hitzaro euskara elkarteak Makillaje ikastaroa antolatu dute 16 urtetik gorakoentzat. 30 euro balio du matrikulak, eta maiatzaren 9an bukatzen da izena emateko epea. Hitzarora (943 16 23 66) edota Euskara Zerbitzura (943 80 56 22) deituta eman daiteke izena. Antolatzailea: Udaleko Euskara zerbitzua eta Hitzaro euskara elkartea
Erakusketa
BEASAIN, Beasaingo Usurbe Aretoan - 2008-06-06tik 2008-06-15era
ERAKUSKETA:
EHGAMek hogeitamar urte baino gehiago daramatza heterosexismoa borrokatzen. Denboraldi horretan gauza batzu aldatu dira, dudarik gabe. Hala ere, homofobia, lesbofobia eta transfobia adierazpenak oraindik ere ematen dira, eta mehatxu bat izaten jarraitzen dute. Arazo honetan sakontzeko, EHGAMek erakusketa hau antolatu du, fobia hauei buruzko zenbait aspektu erakusteko. Ehun bat kasu aukeratu ditugu, bere garaian bere erreperkusio mediatiko haundiagoa edo txikiagoa izan zutenak. Dokumentatuko kasu hauek zenbait egoera, jarrera eta adierazpen homofobo, lesbofobo eta transfoboak isladatzen dituzte. Eakusketa honetara hurbiltzen direnak ezingo dira axolagabe geratu, eta gutxienez kezka sortuko zaie hainbeste homosexualitate, lesbianismo eta transexualitatearen aurkako deklarazioen aurrean.
Erakusketaren Webgunea:
http://lascarasdelahomofobia.blogspot.com/ Antolatzailea: EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimendua
Musika
Doinua musika eskolako ikasleen kontzertua
LEGAZPI, Latxartegi aretoa - 2008-06-12, 18:00etan
Doinua musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute hilak 12an, Latxartegin, 18:00etan. Antolatzailea: Doinua musika eskola
Zinema
LEGORRETA, Legorretako herri zineman - 2008-06-12, 21:00
Zinemaz Blai zikloaren barruan, 'Gato negro, gato blanco' filma eskainiko dute ostegun gaueko 21:00etan, herri zineman
Irteera
ORDIZIA, Bizkaiara - 2008-06-12, --
Gernika-Bermeo-Gatika txangoa egingo dute jubilatuek ekainaren 12an. Antolatzailea: Ordiziako Jubilatuen egoitza eta Udaleko Gizarte Ongizatea
Hitzaldia
ORDIZIA, Barrena kultur etxean - 2008-06-12, 19:00
Katxalin taldeak bularreko minbiziari buruzko hitzaldia emango du ekainaren 12an, 19:00ean, Ordiziako Barrena kultur etxean. Gizarte Boluntarioen Feriaren barruan antolatutako hitzaldia da. Antolatzailea: Ordiziako Udala
Musika
BEASAIN, Udaletxean - 2008-06-12, 18:00
Akordeoi orkesta, udaletxean. Antolatzailea: Musika Eskola
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 |
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.