
Erakusketa
BEASAIN, Beasaingo Usurbe Aretoan - 2008-06-06tik 2008-06-15era
ERAKUSKETA:
EHGAMek hogeitamar urte baino gehiago daramatza heterosexismoa borrokatzen. Denboraldi horretan gauza batzu aldatu dira, dudarik gabe. Hala ere, homofobia, lesbofobia eta transfobia adierazpenak oraindik ere ematen dira, eta mehatxu bat izaten jarraitzen dute. Arazo honetan sakontzeko, EHGAMek erakusketa hau antolatu du, fobia hauei buruzko zenbait aspektu erakusteko. Ehun bat kasu aukeratu ditugu, bere garaian bere erreperkusio mediatiko haundiagoa edo txikiagoa izan zutenak. Dokumentatuko kasu hauek zenbait egoera, jarrera eta adierazpen homofobo, lesbofobo eta transfoboak isladatzen dituzte. Eakusketa honetara hurbiltzen direnak ezingo dira axolagabe geratu, eta gutxienez kezka sortuko zaie hainbeste homosexualitate, lesbianismo eta transexualitatearen aurkako deklarazioen aurrean.
Erakusketaren Webgunea:
http://lascarasdelahomofobia.blogspot.com/ Antolatzailea: EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimendua
Erakusketa
Argazkia: legazpi Hiria estatu mailako lehiaketara aurkeztutako lanak
LEGAZPI, Kultur etxea - 2008-06-13tik 2008-06-27era, 17:30-20:30
Legazpi Hiria estatu mailako argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa egingo dute kultur etxean, hilak 13tik 27ra bitartean, astelehenetik ostiralera 17:30tik 20:30ra. Antolatzailea: -
Festak
LEGAZPI, Hegialde auzoan - 2008-06-13tik 2008-06-15era, -
Hegialde auzoko jaiak ospatuko dituzte hilak 13tik 15era. Antolatzailea: -
Erakusketa
Hodeiak eta meteoroak erakusketa
ZUMARRAGA, Zelai Arizti kultur etxean - 2008-06-13tik 2008-06-22era, -
Erakusketaren inaugurazioa ekainaren 13an, arratsaldeko 7:30ean. Antolatzailea: Euskal Meteorologia Zentroa eta Zumarragako Udala
Erakusketa
2008ko Festetako egitarau-azalak
ZUMARRAGA, Zelai Arizti kultur etxeko sarrera gelan - 2008-06-13tik 2008-06-22era, -
Inaugurazioa eta sari banaketa ekainaren 13an arratsaldeko 7etan. Antolatzailea: Zumarragako Udala
Aurkezpena
'Izugarriak' liburuaren aurkezpena
ATAUN, Udaletxean - 2008-06-14, 11:30
Joxe Arratibelek 'Izugarriak' liburua aurkeztuko du, larunbat goizeko 11:30ean, udaletxean.
Jaialdia
Umore Ona abesbatzaren emanaldia
ORDIZIA, Ordiziako Plaza Nagusian - 2008-06-14, 12:30
Umore Ona abesbatzak emanaldia egingo du ekainaren 14an, 12:30ean, Ordiziako Plaza Nagusian. Antolatzailea: Ordiziako Jubilatuen egoitza eta Udaleko Gizarte Ongizatea
Azoka
ORDIZIA, Ordiziako Plaza Nagusian - 2008-06-14, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00tara
Gizarte Boluntarioen I. Feria egingo da Ordiziako Plaza Nagusian ekainaren 14an, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00tara. Parte hartuko dute boluntario taldeen salmahaiak, tailerrak, erakusketak... izango dira. 12:30ean, Umore Ona abesbatzaren kontzertua izango da Plazan. Antolatzailea: Ordiziako Udala
Zinema
BEASAIN, Usurbe Antzokian - 2008-06-14, 19:30 eta 22:15
"Black Jack" filma Antolatzailea: :
Jaialdia
ORMAIZTEGI, Ormaiztegin - 2008-06-14, 16:00etatik aurrera
"Irlandar herriarekin ditugun antzekotasunak" azaleratzeko Irlandar Eguna antolatu dute Ormaiztegin, ekainaren 14rako, larunbata. 16:00etan Irlandari buruz hitzaldia emango du Askapenak, eta jarraian film-dokumentala. 18:00etan garagardo gunea irekiko dute: edari irlandarrak, informazio panelak, eta musikarekin. Bertan afaldu nahi dutenentzat parrillak jarriko dituzte, norberak eramandako janaria prestatzeko. 22:30ean musika talde irlandar baten kontzertua egongo da. Ormaiztegiko plazan izango dira ekitaldi guztiak. Antolatzailea: Ormaiztegiko Gazte Asanblada eta Udala
Musika
URRETXU, Gaztelekun - 2008-06-14, 22:00etan hasita
14:30ean Bazkaria eta gauean Kontzertu Gaua: Lobo Electrico, Hurto, Capsula, Elfo Negro eta Nebur. Antolatzailea: Zumarraga eta Urretxuko Gazte Asanblada
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 |
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.