
Erakusketa
BEASAIN, Beasaingo Usurbe Aretoan - 2008-06-06tik 2008-06-15era
ERAKUSKETA:
EHGAMek hogeitamar urte baino gehiago daramatza heterosexismoa borrokatzen. Denboraldi horretan gauza batzu aldatu dira, dudarik gabe. Hala ere, homofobia, lesbofobia eta transfobia adierazpenak oraindik ere ematen dira, eta mehatxu bat izaten jarraitzen dute. Arazo honetan sakontzeko, EHGAMek erakusketa hau antolatu du, fobia hauei buruzko zenbait aspektu erakusteko. Ehun bat kasu aukeratu ditugu, bere garaian bere erreperkusio mediatiko haundiagoa edo txikiagoa izan zutenak. Dokumentatuko kasu hauek zenbait egoera, jarrera eta adierazpen homofobo, lesbofobo eta transfoboak isladatzen dituzte. Eakusketa honetara hurbiltzen direnak ezingo dira axolagabe geratu, eta gutxienez kezka sortuko zaie hainbeste homosexualitate, lesbianismo eta transexualitatearen aurkako deklarazioen aurrean.
Erakusketaren Webgunea:
http://lascarasdelahomofobia.blogspot.com/ Antolatzailea: EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimendua
Erakusketa
Argazkia: legazpi Hiria estatu mailako lehiaketara aurkeztutako lanak
LEGAZPI, Kultur etxea - 2008-06-13tik 2008-06-27era, 17:30-20:30
Legazpi Hiria estatu mailako argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa egingo dute kultur etxean, hilak 13tik 27ra bitartean, astelehenetik ostiralera 17:30tik 20:30ra. Antolatzailea: -
Festak
LEGAZPI, Hegialde auzoan - 2008-06-13tik 2008-06-15era, -
Hegialde auzoko jaiak ospatuko dituzte hilak 13tik 15era. Antolatzailea: -
Erakusketa
Hodeiak eta meteoroak erakusketa
ZUMARRAGA, Zelai Arizti kultur etxean - 2008-06-13tik 2008-06-22era, -
Erakusketaren inaugurazioa ekainaren 13an, arratsaldeko 7:30ean. Antolatzailea: Euskal Meteorologia Zentroa eta Zumarragako Udala
Erakusketa
2008ko Festetako egitarau-azalak
ZUMARRAGA, Zelai Arizti kultur etxeko sarrera gelan - 2008-06-13tik 2008-06-22era, -
Inaugurazioa eta sari banaketa ekainaren 13an arratsaldeko 7etan. Antolatzailea: Zumarragako Udala
Zinema
BEASAIN, Usurbe Antzokian - 2008-06-15, 17:00, 19:30 eta 22:15
"Black Jack" filma Antolatzailea: :
Ikuskizuna
Haurrentzako ekitaldiak: Txotxongiloak
URRETXU, Gaztelekuan - 2008-06-15, 17:00
Txotxongiloak hasteko El Tenderete taldearen eskutik eta ondoren txokolate jana eta merienda. Antolatzailea: Zumarraga eta Urretxuko gazte asanblada
Jaialdia
ORDIZIA, Ordiziako Plaza Nagusian, Goen Plazan eta Beti-Alai pilotalekuan - 2008-06-15, 10:00etan hasita
Ikasturte amaierako festa egingo du ekainaren 15ean Ordiziako Urdaneta-Oianguren institutuak, 10:00etan hasita. Goizean puzgarriak, tailerrak... egongo dira sei urte arteko haurrentzat, 11:00etan Grand Prix jokoa hasiko da, eta 14:15ean bazkaria egingo dute Beti-Alai pilotalekuan. Ondoren, bingo eta dantza saioa izango da. Antolatzailea: Ordiziako Urdaneta-Oianguren ikastetxea
Kirola
Jubenil mailako taldekako erlojuaren aurkako Gipuzkoako Txapelketa
ORDIZIA, Ordiziako Beti-Alai pilotalekutik abiatuta - 2008-06-15, 10:30
Jubenil mailako taldekako erlojuaren aurkako Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da ekainaren 15ean, 10:30etik aurrera, Ordiziako Zuhaizti ingurutik abiatuta. Jose Mari Marotiasen omenezko VII. proba ere izango da hori. Antolatzailea: Ordiziako Txirrindulari Elkartea
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 |
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.