Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko abenduak 2, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-10-03

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA

Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01tik 2008-10-05era, 15.00-20.00

Itsasmendikoi Fraisorok lorezain, lorezaintzako teknikari eta lorezaintzako heziketa zikloetako ikasleentzat, lorezaitnzako oinarrizko prestakuntza duten pertsonei dago zuzenduta.
Ikastaro honen helburua lorategi edo parke baten sormenezko diseinu apropasa egiteko beharrezko ezagutzak lortzea eta diseinu hori aurkezteko proiektu bat egiteko teknika desberdinak ikastea da, alor ekonomikoak eta arudiarekin osatuz.
INFORMAZIO GEHIAGO : 943692162 TELEFONORA DEITUZ
Antolatzailea: ITSASMENDIKOI FRAISORO

Ikastaroa

Areto-dantza ikastaroa

ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-01tik 2008-12-27era, 18:30

Areto-dantza ikastaroa egingo dute Ordiziako jubilatuen egoitzak urriaren 1etik abenduaren 27ra. Antolatzailea: Ordiziako Jubilatuen egoitza eta Udaleko Gizarte Ongizatea

Erakusketa

Askatasunaren inguruko erakusketa

LEGAZPI, Legazpiko Kultur Etxean - 2008-10-01tik 2008-10-10era, 17:30etatik 20:30etara

”Legazpi 400 urtez aske” Askatasunaren inguruko erakusketa. Kutur Etxean, astelehenetik ostiralera. Antolatzailea: -

Musika

Saioa eta Abarlotz kantarien kontzertua

ORDIZIA, Ordiziako D'elikatuz gunean - 2008-10-03, 22:00

Saioa eta Abarlotz kantariek kontzertua joko dute urriaren 3an, 22:00etan, Ordiziako D'elikatuz gunean. Hitzaro Euskara Elkarteak antolatutako Ordizia Kantuz ekimenaren baitako kontzertua da. Antolatzailea: Hitzaro Euskara Elkartea

Antzerkia

Antzerkia

ORMAIZTEGI, Ormaiztegin - 2008-10-03, 22:00

Urriaren 3an, ostiralean, 'Larru Haizetara, sexu kuadernoak' izeneko antzeslana ikusteko aukera izango da Ez dok Hiru-ren eskutik. Antzeslana22:00etan hasiko da eta sarrerak 5 euro balio ditu

Ikus-entzunezkoa

Diapositiba emanaldia

BEASAIN, Udaletxeko Batzar Aretoa - 2008-10-03, 18:30

Udaleko beka jaso duten gazte laguntzaileen diapostiba emanaldia izango da, Udaletxek Batzar Aretoan, arratsaldeko seiak eta erdietan. Antolatzailea: Beasaingo Udala

Ikuskizuna

Txontxongiloak

BEASAIN, Usurbe Antzokia - 2008-10-03, 09:30 eta 11:00

'Euskaraz bai' eta 'Boluntario astea'-ren barnean txontxongilo emanaldia antolatu dute. Enkarni Gernuak eskainiko du ikuskizuna, ikastetxetako haurrentzat. Usurbe Antzokian izango da, eta lehenengo emanaldia goizeko bederatzietan egingo dute eta bigarrena, berriz, hamaiketan. Antolatzailea: Gizarte Ongizate Saila

Kultur Astea

Koskola txarangaren irteera kaleak girotuz

BEASAIN, Bideluze plaza - 2008-10-03, 18:30

'Euskaraz bai' astearen barnean hainbat ekitaldi antolatu dituzte eta tartean Koskola txarangaren irteera izango da, kaleak girotzeko. Bideluze plaza inguruan izango da, arratsaldeko seiak eta erdietan. Antolatzailea: Euskaraz Bai

Bertsolaritza

Bertso saioa

BEASAIN, Usurbe Antzokian - 2008-10-03, 22:30

Urriaren 3an bertso saioa izango da, Usurbe Antzokian. Gaueko hamarrak eta erdietan izango da eta ondorengo bertsolariek hartuko dute parte: Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Igor Elortza, Ainhoa Mujika eta Unai Iturriaga. Sarrera 6 eurokoa izango da. Antolatzailea: Arrano Kultur Elkartea

Azoka

Gazta eta Ardoen I. Feria

ORDIZIA, Ordiziako Plaza Nagusian - 2008-10-03tik 2008-10-04era, 11:30-14:30 eta 18:00-21:30

Gazta eta Ardoen I. Feria egingo dute Ordiziako Plaza Nagusian urriaren 3an eta 4an. Urriaren 3an 18:00etatik 21:00etara izango da, eta 4an 11:30etik 14:30era eta 18:00etatik 21:30era. Hainbat herrialdetako gazta eta ardoak dastatzeko aukera izango da. Antolatzailea: Ordiziako Udala

Zinema

'Che, el argentino' filma

ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-10-03, 22:15

'Che, el argentino' filma botako dute urriaren 3an, 22:15ean, Ordiziako Herri Antzokian. Antolatzailea: Ordiziako Herri Antzokia

Antzerkia

Hor al zaude?

ZUMARRAGA, Zelai Arizti aretoa - 2008-10-03, 22:30

'Hor al zaude?' antzezlana ekarriko du Kanpingags taldeak Zelai Arizti aretora hilak 3an, 22:30ean. Joseba Apaolaza aktore urretxuarra da lan honetako zuzendaria, zuzendu duen lehenengo antzezlana delarik. Antolatzailea: Urretxu eta Zumarragako Udalak

Irteera

Mendiko bizikleta irteera

LEGAZPI, Oņatin - 2008-10-03, 9:00

Oņati-Gomistegi-Duru-Aloņa-Duru-Cantera-Oņati-Berezao-Udana-Legazpi. 60 km izango dira. Antolatzailea: Korosti

Irteera

Bizikleta irteera

LEGAZPI, Legazpin - 2008-10-03, 10:00

Legazpi-Oņati-Kanpazar-Apatamonasterio-Legazpi ibilbidea. 80 km izango dira. Antolatzailea: Korosti

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa