
Ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-01tik 2008-12-27era, 18:30
Areto-dantza ikastaroa egingo dute Ordiziako jubilatuen egoitzak urriaren 1etik abenduaren 27ra. Antolatzailea: Ordiziako Jubilatuen egoitza eta Udaleko Gizarte Ongizatea
Erakusketa
'Bizitza ekologikoa gure eskura' argazki erakusketa
ORDIZIA, Ordiziako D'elikatuz gunean - 2008-10-11tik 2008-10-25era, 10:00etatik 20:00etara
'Bizitza ekologikoa gure eskura' argazki erakusketa zabalik egongo da urriaren 11tik 25era Ordiziako Delikatuz gunean. Antolatzailea: Goierriko Baratza, Ekonekazaritza, Biolur, Bioqiros
Ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-14tik 2008-12-16era, 15:30
Adimen-Gimnasia ikastaroa egingo dute Ordiziako jubilatuen egoitza urriaren 14tik abenduaren 16ra. Antolatzailea: Ordiziako Jubilatuen egoitza eta Udaleko Gizarte Ongizatea
Ikastaroa
Altzari zaharberritze,egur taila eta egur pintaketa ikastaroak
GABIRIA, Gabirian,Amalur tailerrean - 2008-10-14tik 2009-06-09era, asteartetan,16,30etatik 19,30etara (2 edo 3 ordu aukeran)
Ikastaro horietan ez da inolako mailarik eskatuko.Norbera duen mailatik abiatuko da .Talde txikia izango da eta tailerrak oso pertsonalizatuak izango dira Antolatzailea: Amalur egur artisautza tailerra
Erakusketa
ZUMARRAGA, Zelai Arizti erakusketa aretoan - 2008-10-17tik 2008-10-26era, Astelehenetik ostiralera 18:30-21:00 eta larunbata eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 18:30-21:00
Francisco Plaza Sanchok plumilaz egindako lanak ikusgai izango dira Zelai Ariztiko erakusketa aretoan hilak 17tik 26era ondoko ordutegian: Astelehenetik ostiralera 18:30-21:00 eta larunbata eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 18:30-21:00. Antolatzailea: Zumarragako Udala
Erakusketa
Elkarteko kideen lanen erakusketa
LEGAZPI, Kultur Etxean - 2008-10-17tik 2008-10-31era, -
Txirbil egur talla elkarteko kideen lanen erakusketa egingo da Kultur Etxean. Antolatzailea: Txirbil egur talla elkartea
Irteera
Extremadurara (Espainia) bidaia
ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-10-18tik 2008-10-24era, --
Extremadurara (Espainia) bidaia egingo dute urriaren 18tik 24ra. Antolatzailea: Ordiziako Jubilatuen egoitza eta Udaleko Gizarte Ongizatea
Zinema
'Che, el argentino' filmaren emanaldia
BEASAIN, Usurbe Antzokian - 2008-10-18tik 2008-10-20era, 17:00,19:30, 10:15
Urriaren 18tik 20ra bitartean 'Che, el argentino' filma eskainiko dute Usurbe Antzokian. Larunbatean, urriak 19, arratsaldeko hamarrak eta laurdenetan izango da emanaldia. Igandean, berriz, arratsaldeko bostetan, zazpiak eta erdietan eta hamarrak eta laurdenetan izango da ikusgai. Astelehenean, aldiz, arratsaldeko zazpiak eta erdietan eta gaueko hamarrak eta laurdenetan eskainiko dute.
Irteera
Jubilatuentzako ibilaldi neurtua Errenterian
ORDIZIA, Errenterian - 2008-10-19, --
Jubilatuentzako ibilaldi neurtua egingo da Errenterian, urriaren 19an. Antolatzailea: Ordiziako Jubilatuen egoitza eta Udaleko Gizarte Ongizatea
Irteera
Mendi irteera Nafarroa Oinezera
BEASAIN, Beasain - 2008-10-19, 08:00
Aizkorri Mendizale Elkarteak Nafarroa Oinezera irteera antolatu du urriaren 19an. Ohitura duten legez, goizeko zortzietan abiatuko dira Beasaindik. Antolatzailea: Aizkorri Mendizale Elkartea
Irteera
BEASAIN, Asmuberen egoitza - 2008-10-19, 10:00
Asmubek bere irteerekin jarraitzen du eta urriaren 19an ere hitzordua jarri dute. Beti bezala, goizeko hamarretan abiatuko dira. Antolatzailea: Asmube
Lehiaketa
XVII. Aire Zabaleko pintura lehiaketa
BEASAIN, Usurbe Antzokiko Erakusketa Aretoa - 2008-10-19, 09:00 eta 13:30
Urriaren 19an aire zabaleko pintura lehiaketa ospatuko da. Parte hartzaileek goizeko bederatzietan Usurbe Antzokiko Erakusketa aretora hurbildu beharko dute mihiseak zigilatzeko. Eguerdiko orduabatak eta erdietan, berriz, goizean zehar burututako lanak aurkeztu beharko dituzte toki berean. Arratsaldeko seiak eta erdietan sari banaketa izango da eta zazpietan, berriz, kuadro horiek osatzen duten erakusketa zabalduko dute. Antolatzailea: Arrano Kultur Elkartea
Argazkigintza
Beasaingo XVII. Argazki rally-a
BEASAIN, Urbieta Arte Plastikoetako Zentroan - 2008-10-19, 09:00 eta 14:00 eta 18:00
Beasaingo XVII. argazki rally-a antolatu du Argizpi argazkizale elkarteak. Goizeko bederatzietan izen-emateko epea irekiko dute eta material banaketa ere egingo dute, Urbieta Arte Plastikoetako zentroan.
Eguerdiko ordubiak aldera izena emateko eta lanak aurkezteko epe berria irekiko dute. Arratsaldeko seietan, berriz, lanen aurkezpena egingo dute. Antolatzailea: Argizpi Argazkizale Elkartea
Azoka
Extremadurako azokaren hasiera
BEASAIN, Loinazko San Martin plaza - 2008-10-19, 10:00
Urriaren 19an, goizeko hamarrak aldera, Extremadurako azokari hasiera emango diote. Loinazko San Martin plazan kokatuko dute azoka. Antolatzailea: La Bellota taldea
Erakusketa
Extremadurako eskulan eta artisautza erakusketaren hasiera
BEASAIN, Loinazko San Martin plazan - 2008-10-19, 10:00
Urriaren 19an bertan, goizeko hamarretan, zabalduko dute Extremadurako eskulan eta artisautza erakusketa. Loinazko San Martin plazan zabalduko dute. Antolatzailea: La Bellota taldea
Erakusketa
BEASAIN, Bernedo - 2008-10-19, 11:00
Urriaren 19an ere ikusgai izango da antzinako motorren erakusketa. Goizeko hamaiketatik aurrera bisitatu ahalko da. Antolatzailea: Goierriko motor kluba
Ikuskizuna
Extremadurako musika eta dantza emanaldia
BEASAIN, Loinazko San Martin plazan - 2008-10-19, 12:00
Extremadurako musika eta dantzaz gozatzeko aukera izango da urriaren 19an, eguerdiko hamabietan. Loinazko San Martin plazan eskainiko dute ikuskizuna.
Arratsaldeko seietan berriz eskainiko dute euren emanaldia. Antolatzailea: La Bellota taldea
Antzerkia
BEASAIN, Usurbe Antzokiko balkoian - 2008-10-19, 18:00
Afariescena taldeko kideek antzerki emanaldi motza eskainiko dute urriaren 19an, arratsaldeko seiak aldera. Usurbe antzokiko balkoian egingo dute. Antolatzailea: Kultura Saila
Musika
XXIII. udazkeneko musika zikloa
URRETXU, Urretxuko San Martin de Tour elizan - 2008-10-19, 19:00etan
Irungo Ametsa abesbatzaren emanaldia. Abesbatza hau 1957an sortu zuten eta 40 kidek osatzen dute. Antolatzailea: Goiargi abesbatza eta Urretxuko Udala
Erakusketa
URRETXU, Areizaga plazan - 2008-10-19, 11:00etatik hasita
Asteburu osoan zehar izango dira ekimenak baina 19an goizean perretxiku erakusketa egingo da, material didaktikoa, Aranzadi Zientzia elkarteko kideen azalpenak eta perretxiku dastaketa barne. Antolatzailea: Lekaio kultur elkartea
Irteera
ORDIZIA, - - 2008-10-19, 07:30
Exkax-Bianditz-Artikutza mendi irteera egingo du Ordiziako Mendizaleak taldeak urriaren 19an, 07:30ean abiatuta. Antolatzailea: Ordiziako Mendizaleak
Musika
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2008-10-19, 13:00
Legazpiko Musika Bandak ordubete inguru iraungo duen kontzertua eskainiko du. Antolatzailea: -
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.