
Ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-01tik 2008-12-27era, 18:30
Areto-dantza ikastaroa egingo dute Ordiziako jubilatuen egoitzak urriaren 1etik abenduaren 27ra. Antolatzailea: Ordiziako Jubilatuen egoitza eta Udaleko Gizarte Ongizatea
Erakusketa
'Bizitza ekologikoa gure eskura' argazki erakusketa
ORDIZIA, Ordiziako D'elikatuz gunean - 2008-10-11tik 2008-10-25era, 10:00etatik 20:00etara
'Bizitza ekologikoa gure eskura' argazki erakusketa zabalik egongo da urriaren 11tik 25era Ordiziako Delikatuz gunean. Antolatzailea: Goierriko Baratza, Ekonekazaritza, Biolur, Bioqiros
Ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-14tik 2008-12-16era, 15:30
Adimen-Gimnasia ikastaroa egingo dute Ordiziako jubilatuen egoitza urriaren 14tik abenduaren 16ra. Antolatzailea: Ordiziako Jubilatuen egoitza eta Udaleko Gizarte Ongizatea
Ikastaroa
Altzari zaharberritze,egur taila eta egur pintaketa ikastaroak
GABIRIA, Gabirian,Amalur tailerrean - 2008-10-14tik 2009-06-09era, asteartetan,16,30etatik 19,30etara (2 edo 3 ordu aukeran)
Ikastaro horietan ez da inolako mailarik eskatuko.Norbera duen mailatik abiatuko da .Talde txikia izango da eta tailerrak oso pertsonalizatuak izango dira Antolatzailea: Amalur egur artisautza tailerra
Erakusketa
ZUMARRAGA, Zelai Arizti erakusketa aretoan - 2008-10-17tik 2008-10-26era, Astelehenetik ostiralera 18:30-21:00 eta larunbata eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 18:30-21:00
Francisco Plaza Sanchok plumilaz egindako lanak ikusgai izango dira Zelai Ariztiko erakusketa aretoan hilak 17tik 26era ondoko ordutegian: Astelehenetik ostiralera 18:30-21:00 eta larunbata eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 18:30-21:00. Antolatzailea: Zumarragako Udala
Erakusketa
Elkarteko kideen lanen erakusketa
LEGAZPI, Kultur Etxean - 2008-10-17tik 2008-10-31era, -
Txirbil egur talla elkarteko kideen lanen erakusketa egingo da Kultur Etxean. Antolatzailea: Txirbil egur talla elkartea
Irteera
Extremadurara (Espainia) bidaia
ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-10-18tik 2008-10-24era, --
Extremadurara (Espainia) bidaia egingo dute urriaren 18tik 24ra. Antolatzailea: Ordiziako Jubilatuen egoitza eta Udaleko Gizarte Ongizatea
Zinema
Haurrentzako zinea: euskarazko filmaren emanaldia.
BEASAIN, Usurbe Antzokian - 2008-10-21, 09:30
Urriaren 21ean ikastetxetako haurrek euskarazko filmaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute. Goizeko bederatziak eta erdietan izango da Usurbe Antzokian. Antolatzailea: Kultura Saila
Topaketak
Topaketak'Bizi istorioen kontaketa'
BEASAIN, Udaletxeko Batzar Aretoan - 2008-10-21, 19:00
Norberaren bizikidetzako istorioak kontatzeko eta elkarbanatzeko aukera izangoda urriaren 21ean burutuko den topaketan. 'Bizi istorioen kontaketa' du izena eta arratsaldeko zazpietan egingo dute Udaletxeko Batzar Aretoan. Antolatzailea: Goieki
Elkarretaratzea
Ikastetxeen eta herritarren giza-katea
ORDIZIA, Herrian zehar - 2008-10-21, 10:00etan eta 19:00etan
'Euskaraz bai' astearen barruan, urriaren 21ean, ikastxeetako ikasleek giza-katea egingo dute 10:00etan, eta herritarrek 19:00etan. Antolatzailea: 'Euskaraz Bai astea'-ren antolatzaile batzordea
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.