
Ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-01tik 2008-12-27era, 18:30
Areto-dantza ikastaroa egingo dute Ordiziako jubilatuen egoitzak urriaren 1etik abenduaren 27ra. Antolatzailea: Ordiziako Jubilatuen egoitza eta Udaleko Gizarte Ongizatea
Erakusketa
'Bizitza ekologikoa gure eskura' argazki erakusketa
ORDIZIA, Ordiziako D'elikatuz gunean - 2008-10-11tik 2008-10-25era, 10:00etatik 20:00etara
'Bizitza ekologikoa gure eskura' argazki erakusketa zabalik egongo da urriaren 11tik 25era Ordiziako Delikatuz gunean. Antolatzailea: Goierriko Baratza, Ekonekazaritza, Biolur, Bioqiros
Ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-14tik 2008-12-16era, 15:30
Adimen-Gimnasia ikastaroa egingo dute Ordiziako jubilatuen egoitza urriaren 14tik abenduaren 16ra. Antolatzailea: Ordiziako Jubilatuen egoitza eta Udaleko Gizarte Ongizatea
Ikastaroa
Altzari zaharberritze,egur taila eta egur pintaketa ikastaroak
GABIRIA, Gabirian,Amalur tailerrean - 2008-10-14tik 2009-06-09era, asteartetan,16,30etatik 19,30etara (2 edo 3 ordu aukeran)
Ikastaro horietan ez da inolako mailarik eskatuko.Norbera duen mailatik abiatuko da .Talde txikia izango da eta tailerrak oso pertsonalizatuak izango dira Antolatzailea: Amalur egur artisautza tailerra
Erakusketa
ZUMARRAGA, Zelai Arizti erakusketa aretoan - 2008-10-17tik 2008-10-26era, Astelehenetik ostiralera 18:30-21:00 eta larunbata eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 18:30-21:00
Francisco Plaza Sanchok plumilaz egindako lanak ikusgai izango dira Zelai Ariztiko erakusketa aretoan hilak 17tik 26era ondoko ordutegian: Astelehenetik ostiralera 18:30-21:00 eta larunbata eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 18:30-21:00. Antolatzailea: Zumarragako Udala
Erakusketa
Elkarteko kideen lanen erakusketa
LEGAZPI, Kultur Etxean - 2008-10-17tik 2008-10-31era, -
Txirbil egur talla elkarteko kideen lanen erakusketa egingo da Kultur Etxean. Antolatzailea: Txirbil egur talla elkartea
Antzerkia
Antio: misterioa taula gainean
ZUMARRAGA, Antioko baseliza - 2008-10-25, 19:30
Antio: misterioa taula gainean antzezlana Antioko baselizan irudikatuko dute hilak 25ean Zumarragako Udalak antolatuta. Juan Agirre da antzezlanaren zuzendaria eta herriko zenbait antzerki taldek parte hartuko dute. Antzerkia arratsaldeko zazpiak eta erdian izango da eta doaneko autobus zerbitzua izango da Zumarragako parrokiatik Antiora igotzeko arratsaldeko zazpietatik aurrera. Antolatzailea: Zumarragako Udala
Musika
Dominika Etxart, Niko Etxart, Mikel Markez, Pello Ramirez eta Joseba Loinazen kontzertua
URRETXU, Labeaga aretoan - 2008-10-25, 22:30
Dominika Etxart, Niko Etxart eta Mikel Markez abeslariak, Pello Ramirez biolontxelo eta soinujole eta Joseba Loinaz piano-jolearen kontzertua izango da Labeaga aretoan, hilak 25ean, 22:30ean, sarrerak bost eurotan salduko dituzte. Antolatzailea: Urretxu eta Zumarragako Udalak
Irteera
Baratzea goldatu gabe lantzen duen baserri batera bisita
ZALDIBIA, Zaldibiako baserri batera - 2008-10-25, 10:00etatik 14:00era
Baratzea goldatu gabe lantzen duen Zaldibiako baserri batera bisita egingo dute urriaren 25ean, 10:00etatik 14:00etara. Izena emateko: Goierriko Baratza (943 08 74 98) Antolatzailea: Goierriko Baratza, Ekonekazaritza, Biolur, Bioqiros
Irteera
URRETXU, Urretxutik abiatuta - 2008-10-25, -
Irteera mineralogikoa egingo da zaragozako remolinos herrira. gatz meategia ezagutuko dute bertan eta mineral ezberdinak jasotzeko aukera izango da. Informazio gehiago nahi duenak Urretxuko Aizpuruenea kultur etxera joan beharko du edo telefonoz hots egin. 943038088 Antolatzailea: Urretxuko mineral eta Fosilen museoa
Antzerkia
LEGORRETA, Herri zineman - 2008-10-25, 20:00
Legorretako Kultur Astearen barruan, “Dar-Dar Produkzioak” antzerki taldeak, “Eta Zer?” antzezlana eskainiko du, urriaren 25ean, 20:00etan, Herri Zineman.
Ikastaroa
ORDIZIA, Plaza Nagusian - 2008-10-25, 17:00etatik 19:00etara
Sukaldaritza ikastaroa izango da urriaren 25ean, 17:00etatik 19:00etara, Ordiziako Plaza Nagusian. Goierri Kolore ekimenaren baitako ekintza da, baina 'Euskaraz Bai' astean txertatua. Antolatzailea: Goierri Kolore ekimena
Kalejira
Burrunbazale txaranga eta buruhandien kalejira
ORDIZIA, Plaza Nagusitik hasita herrigunean zehar - 2008-10-25, 19:00
Burrunbazale txaranga eta buruhandien kalejira izango da urriaren 25ean, 19:00etan, Plaza Nagusitik abiatuta. 'Euskaraz Bai' astearen barruko ekimena da. Antolatzailea: 'Euskaraz Bai astea'-ren antolatzaile batzordea
Antzerkia
BEASAIN, Usurbe Antzokian - 2008-10-25, 17:00
Urriaren 25ean haur antzerkiari egin diote tokia. 'Lorategian' izeneko emanaldia eskainiko dute Usurbe Antzokian, arratsaldeko bostetan eta seietan. 1 eta 3 urte bitarteko haurrentzat izango da. Sarrera eskuratzeko 4 euro ordaindu beharko dira.
Musika
BEASAIN, Loinazko San Martin plazan - 2008-10-25, 19:00-19:30
Urriaren 25ean txistularien eguna ospatuko dute Beasainen. Hori dela eta, arratsaldeko zazpiak aldera Goierriko txistularien kalejira izango da Beasaingo kaleetan zehar. Zazpiak eta erdietan, berriz, txistu kontzertua eskainiko dute Loinazko San Martin plazan.
Zinema
ATAUN, Herri antzokian - 2008-10-25, 22:00
Ataungo herri antzokian, 'Mamma Mia' filma eskainiko dute, larunbat gaueko 22:00etan.
Zinema
ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-10-25, 19:30 eta 22:15
'Tropic Thunder' filma emango dute urriaren 25ean, 19:30 eta 22:15ean, Ordiziako Herri Antzokian. Antolatzailea: Ordiziako Herri Antzokia
Dantza
ORMAIZTEGI, plazan - 2008-10-25tik 2008-10-25era, 18
Antolatzailea: udala
Musika
Asmubeko abesbatzaren emanaldia
BEASAIN, Beasaingo San Martin Loinaz plaza - 2008-10-25, 19:00
Urriaren 25ean,larunbata, Asmubeko abesbatzak txistulariekin batera abestuko du. Arratsaldeko zazpietan izango da San Martin enparantzan. Antolatzailea: Asmube elkartea
Musika
BEASAIN, Beasaingo gaztetxea - 2008-10-25, 22:00
Liburutegirako espazio bat moldatu dute gaztetxean, eta horren aldeko jaialdia antolatu dute. Izan ere, apalak jarrita daude baina hutsik. Hori dela eta, etxean hautsa hartzen ari diren liburu, dvd edo diskak eramateko gonbitea egin dute. Hartara gaztetxeko liburutegitik edonork hartu ahal izango du eta bertan edo etxean irakurri. Gaur kontzertura liburuarekin joaten direnek 3 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek 4. Jaialdian parte hartuko duten taldeak Miranda de Ebroko Terror Harris, Zarauzko Metralleta eta Burux Lee eta Hego Amerikako eta Bartzelonako partaideak dituen Los Dolares izango dira. Gaueko hamarretatik aurrera, hardcore kontzertua izango da, beraz, gaztetxean. Antolatzailea: Beasaingo gaztetxea
Hitzaldia
URRETXU, Labeaga aretoan - 2008-10-25, 20:00
25. Ostadar mendi astea irekiz "Euskal mendizaletasunaren historiaren 2. zatia: pirinioetatik Everestera 1939-1980" hitzaldia eskainiko du Antxon iturrizak. Antolatzailea: Ostadar mendi taldea
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.