Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko abenduak 2, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-10-30

Ikastaroa

Areto-dantza ikastaroa

ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-01tik 2008-12-27era, 18:30

Areto-dantza ikastaroa egingo dute Ordiziako jubilatuen egoitzak urriaren 1etik abenduaren 27ra. Antolatzailea: Ordiziako Jubilatuen egoitza eta Udaleko Gizarte Ongizatea

Ikastaroa

Adimen-Gimnasia ikastaroa

ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-14tik 2008-12-16era, 15:30

Adimen-Gimnasia ikastaroa egingo dute Ordiziako jubilatuen egoitza urriaren 14tik abenduaren 16ra. Antolatzailea: Ordiziako Jubilatuen egoitza eta Udaleko Gizarte Ongizatea

Ikastaroa

Altzari zaharberritze,egur taila eta egur pintaketa ikastaroak

GABIRIA, Gabirian,Amalur tailerrean - 2008-10-14tik 2009-06-09era, asteartetan,16,30etatik 19,30etara (2 edo 3 ordu aukeran)

Ikastaro horietan ez da inolako mailarik eskatuko.Norbera duen mailatik abiatuko da .Talde txikia izango da eta tailerrak oso pertsonalizatuak izango dira Antolatzailea: Amalur egur artisautza tailerra

Erakusketa

Elkarteko kideen lanen erakusketa

LEGAZPI, Kultur Etxean - 2008-10-17tik 2008-10-31era, -

Txirbil egur talla elkarteko kideen lanen erakusketa egingo da Kultur Etxean. Antolatzailea: Txirbil egur talla elkartea

Antzerkia

Jubilatuen II. Antzerki Astea

ZUMARRAGA, Zelai Arizti aretoan eta Labeaga aretoan - 2008-10-27tik 2008-10-31era, 18:00etan

Zumarraga eta Urretxuko jubilatuen etxeek Udalen laguntzarekin Jubilatuen II. Antzerki Astea antolatu dute. -Hilak 27an 'Nos vamos de vacaciones', Oñatiko Ikusi-Makusi taldea, zuzendaria Asun Arzuaga, 18:00etan Labeaga aretoan.
-HIlak 28an 'Pepe el guasas' Goizalde jubilatuen abesbatza, Gotzon Muruk zuzenduta, 18:00etan Zumarragako El Salvador gizarte etxean.
-Hilak 29an 'Los bailes de Txomin enea', oroimenak Donostiako ONCEren taldea, Zelai Arizti aretoan, Josema Lángarak zuzenduta, 18:00etan.
-Hilak 30ean 'El cuadro de la baronesa', Zumarraga-Urretxuko Irri-Makila taldea, Pablo Santillanek zuzenduta, Zelai Arizti aretoan, 18:00etan.
-Hilak 31an 'Mañana será jueves', Legazpiko Beti Gazte taldea, Concepción Antolinek zuzenduta, Labeaga aretoan, 18:00etan.
Antolatzailea: Urretxu eta Zumarragako jubilatuen etxeek

Erakusketa

'Urdaneta. Joan-etorriko bidaia' erakusketa

ORDIZIA, Ordiziako D'elikatuz gunean - 2008-10-28tik 2008-11-09era, 10:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 19:00etara

'Urdaneta. Joan-etorriko bidaia' erakusketa ikusteko aukera egongo da urriaren 28tik azaroaren 9ra Ordiziako Delikatuz zentroan. Antolatzailea: Urdaneta 500 batzordea

Erakusketa

Mineral eta Fosilen erakusketa: 'Amalur'

GOIERRI, Juan de Lizarazu aretoan - 2008-10-29tik 2008-11-09era, Astelehenetik larunbatera 17:30-20:30 eta igandea eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 17:30-20:30

'Amalur' Mineral eta Fosilen erakusketa irekiko dute hilak 29an Juan de Lizarazu aretoan eta azaroaren 9ra arte ikusgai izango dira bertan hainbat mineral eta fosil ondoko ordutegian: astelehenetik larunbatera 17:30-20:30 eta igandea eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 17:30-20:30. Antolatzailea: Urretxuko Udala eta Mineral eta Fosilen Museoa

Hitzaldia

400 urtez aske dinamikaren barneko hitzaldia

LEGAZPI, Brinkolako saloian - 2008-10-30, 19:00etan

"Norteko trenbidearen eraikuntza, ebaluaketa eta ondorioak" hitzaldia emango du Pello Jose Aranburuk. Antolatzailea: -

Ipuin kontaketa

Ipuin kontaketa

ZUMARRAGA, Zumarragako liburutegian - 2008-10-30, 17:30

Ipuin kontaketa izango da liburutegian lau urtetik gorako haurrentzat, Zumarragako liburutegian, hilak 30ean. Antolatzailea: Zumarragako Udala

Hitzaldia

Hitzaldia:'Emakumearen parte hartzea eta ahalduntzea gizartean'

BEASAIN, Udaletxeko Batzar Aretoan - 2008-10-30, 19:00

Urriaren 30ean, osteguna, hitzaldia izango da udaletxeko Batzar Aretoan, arratsaldeko zazpietan. Hitzaldian emakumeak gizartean duen parte hartzearen eta ahalduntzearen inguruan egingo dute solas. Antolatzailea: Asmube elkartea

Zinema

'Che, el argentino' filma

ATAUN, Herri antzokian - 2008-10-30tik 2008-11-02era

Asteburu honetan, 'Che, el argentino' filma eskainiko dute Ataungo Herri Antzokian:

Urriak 30, Osteguna: 21:30
Urriak 31, Ostirala: 22:00
Azaroak 1, Larunbata: 22:00
Azaroak 2, Igandea: 19:30

Erakusketa

"Amalur" mineral eta fosil ikusgarriak

URRETXU, Juan de Lizarazu aretoan - 2008-10-30tik 2008-11-09era, Azaroaren 6ra arte 17:00etatik 20:00etara, azaroaren 1 eta 2an 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; azaroak 7an 10:00-13:00 eta 17:00-20:00; azaroak 8 eta 9 10:00-14:00 eta 17:00-21:00

Fco. Javier Aguado Goñiren "Amalur" mineral eta fosil ikusgarrien bilduma ikusgai Juan de Lizarazu aretoan hilak 9ra arte. Antolatzailea: Urretxuko Udala

Jardunaldia

"Izan zaitez paleontologoa"

URRETXU, Urretxuko kultur etxean - 2008-10-30tik 2008-11-09era, Ordutegi zabalak

Mineralogia eta Paleontologiari buruzko XXI. astearen barruan "Izan zaitez paleontologoa" izenburupeko tailerrak kultur etxean. Ikastetxeetarako ordutegi bereziak aldez aurretik hitzartuta. Hiru eta sei urte bitarteko haurrentzat. Antolatzailea: Urretxuko Mineral eta Fosilen museoa

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa