
Erakusketa
ORDIZIA, Sugaar taberna - 2008-04-16tik 2008-05-16era
MALI: Afrikako herrialde honi buruzko erakusketa, Joseba Marinen argazkiekin. Apirilak 16tik aurrera Ordiziako Sugaar tabernan.
Ikastaroa
"Sukaldaritza osasuntsua" ikastaroa
ORDIZIA, Goierri Lanbide Eskolan - 2008-05-08tik 2008-06-11era, ordutegi desberdinak
Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.
1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.
Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.
- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)
- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).
- Prezioa: 10 Euro/perts.
www.delikatuzbizi.com Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)
Ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Gaztelekuan - 2008-05-15tik 2008-06-12era, 19:00etatik 21:00etara
Ordiziako Udaleko Euskara zerbitzuak eta Hitzaro euskara elkarteak Makillaje ikastaroa antolatu dute 16 urtetik gorakoentzat. 30 euro balio du matrikulak, eta maiatzaren 9an bukatzen da izena emateko epea. Hitzarora (943 16 23 66) edota Euskara Zerbitzura (943 80 56 22) deituta eman daiteke izena. Antolatzailea: Udaleko Euskara zerbitzua eta Hitzaro euskara elkartea
Erakusketa
Argazki erakusketa: Monumentuak
ZUMARRAGA, Zelai Arizti kultur etxeko sarrera gelan - 2008-05-15tik 2008-05-25era, -
2007.urtean UNESCOren Monumentuen Nazioarteko Argazki Lehiaketan saritutako lanak. Jone Inza eta Irene Tellez izan ziren sarituak. Antolatzailea: Urretxu-Zumarraga ikastola
Ikus-entzunezkoa
"Aizkorrin barrena mendi martxa"
LEGAZPI, Kultur etxean - 2008-05-16, 20:00etan
"Aizkorrin barrena mendi martxa" ikus-entzunezkoa emango dute hilak 16ean, 400 urtez aske batzordeak antolatutako Aizkorrin barrena mendi martxa aurkezteko. Aitor Casadoren ikus-entzunezkoaren bitartez egingo dute, 20:00etan. Antolatzailea: Legazpi, 400 urtez aske
Zinema
LEGAZPI, Udaletxeko batzar aretoan - 2008-05-16, 18:30ean
Gehituk antolatuta "Rainbow´s end" filma emango dute udaletxeko aretoa nagusian hilak 16ean, arratsaldeko seiak eta erdian. Antolatzailea: Gehitu
Antzerkia
ZUMARRAGA, Zelai Arizti aretoa - 2008-05-16, 19:00
La Salle Legazpiko DBH 1. eta 4. mailako ikasleen eskutik, "El rey león" antzezlana. Antolatzailea: La Salle Legazpi ikastetxea
Erakusketa
ZUMARRAGA, Zelai Arizti erakusketa aretoan - 2008-05-16tik 2008-05-25era, -
Arte Ederren eskolako ikasleek egindako akrilikoak. Antolatzailea: Arte Ederren eskola
Jokoak
Haur jolasak eta ekitaldi nagusia
ORDIZIA, Ordiziako Plaza Nagusian - 2008-05-16, 17:30etatik aurrera
Haur jolasak egongo dira maiatzaren 16an Ordiziako Plaza Nagusian EHBEk antolatuta. 19:00etatik aurrera ekitaldi nagusia egingo dute, eta argazki herrikoia ere aterako dute. Antolatzailea: EHBE
Zinema
ATAUN, San Gregorioko elkargunean - 2008-05-16, 21:45
Artadi kultur elkarteak antolatuta, 'Moolaade' filma emango dute ostiral gaueko 21:45ean, San Gregorioko elkargunean.
Irteera
Oiangu Parkeko Altamira errekara irteera
ORDIZIA, Ordiziako Altamira auzoan - 2008-05-17, 10:00
Ibai-Aldeko irteera egingo dute Oiangu parkeko Altamira errekara, maiatzaren 17an, 10:00etan, Oiangu Publikoa eta Bizirik Natur Elkarteak deituta. Altamirako Txola tabernaren aurrean da hitzordua. Antolatzailea: Oiangu Publikoa eta Bizirik Natur Elkartea
Irteera
Mendi martxa 'Ordizia ezagutuz'
ORDIZIA, Herriko plazatik abiatuta - 2008-05-17, 10:00etan
'Ordizia ezagutuz' mendi martxa antolatu du EHBEk maiatzaren 17rako. 10:00etan abiatuko dira plazatik. Antolatzailea: EHBE
Musika
Zaporock 3 musika punk jaialdia
ORDIZIA, Ordiziako Gaztetxean - 2008-05-17, 16:00etatik aurrera
Zaporock 3 musika punk jaialdia egingo da maiatzaren 17an, 16:00etatik aurrera, Ordiziako Gaztetxean. Deskriados (Ordizia), Arpaviejas (Bartzelona), Paso de ti (Azpeitia), Gargantas desgarradas (Tolosa), II. Asalto (Madril), Agoraphobia (Tolosa), Klavo Oxidado (Soraluze) eta Malos tiempos (Donosti) taldeek joko dute. Antolatzailea: Zaporock 3 eta Ordiziako Gaztetxea
Dantza
"Euskadiko Haurren Neskatxena txapelketa"
LEGAZPI, Euskalerria enparantzan - 2008-05-18, 11:00etatik aurrera
Sustraiak dantza taldeak antolatuta "Euskadiko Haurren Neskatxena txapelketa" ospatuko dute Euskalerria plazan hilak 18an, goizeko hamaiketatik aurrera. Antolatzailea: Sustraia dantza taldeak
Dantza
ZUMARRAGA, Zumarragako kaleetan eta Eitzagako frontoian - 2008-05-18, Egun osoan
11:30-13:00 Dantza saioak Zumarragako kaleetan zehar. 13:30 eta 17:00 Dantza ekitaldiak Eitzagako pilotalekuan. Korosti, Lurra, Sustraiak, Oin-Arin, Goruntz, Itsasi eta Irrintzi dantza taldeen partaidetzarekin. Antolatzailea: Irrintzi dantza taldea
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.