Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko abenduak 2, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Agenda

Erlezain Eguna

GAIA: Ospakizuna - NOIZ: 2008-04-06 - NON: ZEGAMA, Zegaman - ORDUA: 10:00etatik aurrera


Igandean, apirilaren 5ean, zegamarrek Erlezain Eguna ospatuko dute. Hona egitaraua:
10:00. Txistulariekin kalejira goizean zehar.
10:30. Jaiari hasiera emango diote. Euskal Herriko gozogile onenen produktuen erakusketa egongo da mahaietan jarrita.
11:00. Gipuzkoako X. Ezti-Lehiaketaren hasiera.
12:15. Durrunbaren hasiera Aseginolaza Anaien kaletik.
12:30. Durrunbaren bukaera eta ezti lehiaketaren bukaera. Ondoren ‘erlakumearen bilketa’.
13:00. Urteko erlezainak omenduko dituzte jarraian: Jose Zurutuza lezoarra, Santi Matxain lazkaotarra, Jabier Ugarte oņatiarra eta Juan Iņurrategi legazpiarra. Gero ezti irabazleari saria banatuko diote.
13:15. Gozoki zein eztien doaneko dastatze popularra.
14:15. Bazkari herrikoia herri Ostatuan.
17:30. Tobera musika eskolako trikitilariak kalean zehar.
18:30. Zegamako Udal pilotalekuan, bertso jaialdia egingo dute, Kasino Elkarteak antolatu eta Zegamako Udal Kultura Batzordeak babestuta. Bertsolariak Andoni Egaņa, Aitor Mendiluze, Beņat Gaztelumendi, Jon Martin, Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi, Unai Agirre eta Iker Zubeldia izango dira. Gai jartzen berriz Jon Zaldua arituko da.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa