
Gipuzkoako Artzain Eguna
GAIA: Azoka - NOIZ: 2008-09-07 - NON: LEGAZPI, Legazpin - ORDUA: 10:00etatik aurrera
Gipuzkoako Artzain Egunean Euskal Herriko artzainak eta lanbide hori bera goratuko dituzte igandean, irailak 7, Legazpin. Egun osoko festa antolatu dute. 10:00etan zabalduko dituzte salpostuak, gazta, artisautza, bertako jakiak eta artzaintzarekin lotutako hainbat tresna ikusi eta erosteko.
Egitaraua:
10:00. Azokaren irekiera.
11:15. Gaztagintzaren lehena eta oraina. Gaztetxoek gaztak dastatuko dituzte. Hazarkuma eta aharien enkantea.
12:00. Ardi haragia prestatzeko sukaldari lehiaketaren hasiera.
12:45. Ardiki banaketa.
13:00. Artzain zaharrei omenaldiak.
Goiz osoan: ardi eta aharien erakusketak; lehiaketak; sagardo dastaketak; argazki rallya...
14:30. Herri bazkaria, jubilatuen egoitzan.
17:30. Artzain Txakurren Gipuzkoako 40. Txapelketa, Urtatza Zaharren.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.