
ORDIZIA, Urdaneta Herri Ikastetxea - 2008-12-03tik 2008-12-03era, egun osoa
Hemen duzue, gurasoei bidalitako oharra. Aipatuko nuke gaur jarritako musika Mikel Laboaren omenez izango dela.
Beno informazio honekin zuek jakingo duzue nola erabili,
Ondo Izan
Urdaneta Herri Ikastetxean, Euskararen Hizkuntza Normalkuntza Programaren barruan, EUSKARAREN EGUNA ospatuko dugu datorren asteazkenean, abenduaren 3an.
EUSKARA gure hizkuntza dela eta, beharrezkoa da berau zaintzea, maitatzea, erabiltzea.... eta ikastea.
Hau dela eta egun honen inguruan antolatu diren ekintzen berri eman nahi dizuegu:
Ø ASTEAZKENA: Hilak 3, egun osoko egitarau berezia eskolan.
ü GOIZEAN:
o HHn : Zenbait kanta eta ipun.
o Euskal jolasak : “sokatira” eta “oskol biltzea”
o Gaiaren inguruko elkarrizketak eta hausnarketa
o Marrazkiak.....
o LH1ean IRRATSAIOA:
· Abestiak
· Euskal Jolasen inguruko elkarrizketa
· ...
o Tailerrak : pilotak egitea. Txapatan aritzea... egunean zehar
o TELESAIO BEREZIA:
· Abestiak
· “Garai bateko Jolasak” gaiarekin eskolako amona batekin arituko dira
ü ARRATSALDEAN:
o Jolasen hormirudiak taldeka egin
o Ikasle nagusiek gaztetxoei jolasak erakustea
Ø OSTIRALA: Hilak 5,
ü Arratsaldeko 6retan, Plaza Nagusian, GAZTAINA JANA, Hitzarok antolatuta.
ü Arratsaldeko 7etan, KANTU JIRA Larrun Arri elkarteak lagunduta Plaza Nagusian.
ü GO! AZEN musikalaren emanaldia herri antzokian arratsaldeko 7etan
ESPERO DUGU ZUEK ERE EGUNA OSPATUKO DUZUELA. BAINA EZ DUGU AHAZTU BEHAR “EUSKARAREN EGUNA” URTEKO 365 EGUNETAN ERE.
Antolatzailea: Urdaneta eskola
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.