Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko maiatzak 16, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Albisteak

ZUMARRAGA

2008-05-16 | 13:31:02

Geriatrikoko ELAko langileek mozioa aurkeztu nahi dute

Greba mugagabea hasi zutenetik lau hilabete bete dira gaur

Geriatrikoko ELAko langileek lau hilabete bete dituzte greba mugagabean, urtarrilaren 16an hasi zuten, eta egoeraren berri emateko prentsaurrekoa eman dute. Bertan adierazitakoaren arabera, udal mailan, Zumarragako Udaleko Udalbatzari mozioa aurkeztu diote. Honen bidez Udalari Foru Aldundiko Gizarte Politikarako arduradunei, negoziazio mahaian esertzeko deia egin diezaieten eskatzen diote, "behin eta berriro udal honetako arduradunek eskatu dutena bermatzeko instituzio bien artean, hau da, langileek gaur egun dituzten lan baldintzekin lanean jarrai ahal izatea». , «behin eta berriro udal honetako arduradunek eskatu dutena bermatzeko instituzio bien artean, hau da, langileek gaur egun dituzten lan baldintzekin lanean jarrai ahal izatea». Langileek, PSE-EE, EAJ, EA, PP eta EB alderdiek honen aurrean duten jarrera agertzea eskatu dute.

Ez du erantzunik

AHTren lanak egiten hasi direla salatu du Elkarlanak

Goierri

2008-05-15 | 19:02:04

AHTren lanak egiten hasi direla salatu du Elkarlanak

AHT Gelditu! Elkarlaneko 30 kidek Mariaratzen egiten ari diren lanak gerarazi dituzte gaur ordubetez

AHT Gelditu! Elkarlanak «gogor» salatu du Euskal Y-aren lanak egiten hasi direla Beasain eta Ordizia artean dagoen Mariaratz bailaran. Elkarlanaren esanetan, maiatzaren 6an obrarako sarbide eta pistak zabaltzen hasi zen hondeamakina bat, eta lanen hasiera horrek «jada kalte nabarmenak» eragin dituela salatu du. «Hori gutxi balitz, une batetik bestera obrak aregoatzeko makinatzarrak sar ditzakete». Elkarlaneko 30 kide inguru Mariaratz ingurura sartu dira gaur, eta lanak ordubetez gerarazi dituztela jakinarazi dute. Ertzaintzak banan-banan identifikatu ditu.

Ez du erantzunik

Baserritarrak giro onean ari dira San Isidro eguna ospatzen

Goierri

2008-05-15 | 16:53:20

Baserritarrak giro onean ari dira San Isidro eguna ospatzen

Goizean azoka egin dute Ataungo Aia auzoan; arratsaldean Seguran ardo partitzea izango da

San Isidro egunez, urteroko festa ospatzen ari dira gaur Goierriko baserritarrak. Herririk gehienetan, bazkari eta afariak antolatu dituzte. Baina gaurkoan, bada bestelako ekitaldirik ere. Ataunen esaterako, herriko produktuen erakusketa egin dute, Aia auzoan. Barazki, ziza eta gaztak ikusi eta probatzeko aukera izan dute herritarrek, baita saskigilea lanean ikusteko tartea ere. Arratsaldean, Seguran izango dira ekitaldi nagusiak. Pilota eta bola partidak edota ardo partitzea egingo dituzte, afaltzera joan aurretik.

Ez du erantzunik

Kontzentrazioak egin dituzte ETAren atentatua gaitzesteko

Goierri

2008-05-15 | 12:53:06

Kontzentrazioak egin dituzte ETAren atentatua gaitzesteko

Goierriko zenbait plazatan bildu dira herritarrak eguerdian

Hamabost minutuko bilkurak egin dituzte gaur eguerdian Goierriko hainbat herritan, ETAk atzo Legution (Araba) burutu zuen atentatua gaitzesteko. Herri hazienetako plazetan egin dituzte kontzentrazioak. Jende gehien Zumarragako udaletxearen aurrean elkartu da, 70 bat lagun. Beasainen, Ordizian eta Idiazabalen ere bildu dira herritarrak.

Ez du erantzunik

Goierri

2008-05-14 | 19:20:32

Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek elkarretaratzeak deitu dituzte udaletxeetan bihar eguerdirako

ETAk Legution jarritako bonba autoaren aurrean gaitzespena erakusteko deia egin diete herritarrei

ETAk gaur goizaldean Legution jarritako bonba autoaren aurrean, ekintza hau gaitzesteko elkarretaratzeak deitu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek erakunde guztietan. Hala, bihar eguerdiko 12:00etan bilkurak egingo dituzte Goierriko hainbat herritan, tartean, Ordizia, Beasain, Zumarraga edota Idiazabalen. Jaurlaritzatik, ETAren azken ekintzaren aurrean gaitzespena erakusteko deia egin diete herritarrei.

Ez du erantzunik

ZEGAMA

2008-05-14 | 12:11:09

Zegama-Aizkorri maratoian 63 goierritarrek parte hartuko dute

Guztira 468 korrikalarik dituzte dortsalak maiatzaren 25eko mendi maratoirako

Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 25ean jokatuko da, 42 kilometroko ohiko ibilbidean. Parte hartuko duten dortsalen zozketa otsailean burutu zuen antolakuntzak, eta zehaztu dituzte jada dortsalak. Denera 468 partaide izango dira aurtengo lasterketan, horietatik 63 goierritarrak (%13,4). Aurreko urteetan proba irabazitako atleta asko Zegamako irteeran izango dira, tartean Kilian Jornet kataluniarra eta Ricardo Mejia mexikarra. Raul Garcia espainiarra, Helmut Schiessl alemaniarra, Fulvio Dapit italiarra, Agusti Roc andorrarra... ere faboritoen artean daude.

Ez du erantzunik

BEASAIN

2008-05-14 | 10:24:38

Kanadak Iban Apaolaza presoa kanporatzeko agindu du

Quebec-en preso dago beasaindarra iazko ekainetik; helegitea jarriko du

Iban Apaolaza presoa Kanadatik kanporatzeko agindua eman du hango gobernuak. 2007ko ekainaren 20an atxilotu zutenetik Quebec-eko Montreal hiriko Riviere des Prairies espetxean dago beasaindarra, eta martxoaren 26tik 28ra bitartean egin zioten estradizioaz erabakitzeko bista. Orain, Kanadak handik kanporatzeko agindu du.

Ez du erantzunik

Koke Lasa eta Ander Goitia ezin izan dira Makalura igo lehen saioan

Goierri

2008-05-13 | 18:41:49

Koke Lasa eta Ander Goitia ezin izan dira Makalura igo lehen saioan

Pedro Garcia ostegunean saiatuko da Makalu mendiaren tontorra zapaltzen, beste bi mendizalerekin batera

«Orain ordubete inguru ailegatu gara beheko kanpalekura, Makalu gainera igotzeko lehen tentaldia egin eta gero. Aurrenekoan ez da posible izan». Koke Lasa mendizaleak Goierriko Hitzari Himalayako Makalu mendiaren (8.463 metro) beheko kanpalekutik gaur arratsaldeko lehen orduan egindako adierazpenak dira horiek. Ander Goitia eta biek egin dute Makalura igotzeko aurreneko saiakera, baina ezin izan dute gailurreraino igo. Ez ditu zehaztu ahalegin hutsal horren arrazoiak. «Bost sei egun generamatzan 7.000-8.000 metro artean, eta behera jaistea erabaki dugu». Garciak ostegunean egingo du saiakera, Nafarroako eta Kataluniako mendizale banarekin. Biharko GOIERRIKO HITZAn izango duzue informazio gehiago.

3 erantzun

Agenda

Irteera

Oiangu Parkeko Altamira errekara irteera
ORDIZIA, Ordiziako Altamira auzoan - 2008-05-17

Irteera

Mendi martxa 'Ordizia ezagutuz'
ORDIZIA, Herriko plazatik abiatuta - 2008-05-17

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa