Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Albisteak

Goierri Irratia edukiz beteko dute abendutik aurrera

Goierri

2008-11-20 | 14:04:59

Goierri Irratia edukiz beteko dute abendutik aurrera

Abenduaren 1etik aurrera magazine bat egingo dute goizetan; Goierri Telebistaren webgunea ere berritu dute

Abenduaren lehenetik aurrera 'Egun on Goierri' izeneko irratsaioa egiten hasiko da Goierri Irratia, 10:00etatik 12:00etara, eta iluntzeetan, 20:00etatik aurrera, errepikapena aireratuko dute. 107.0 fm frekuentziaN aditu daiteke Goierri Irratia, eta azken hilabeteetan bezalaxe, irratsaiorik ez dagoen tartean musikarekin beteko dute. Goierri Telebistaren parte da irratia, eta ez da aurkeztu duten nobedade bakarra, webgunea bera ere berritu baitute.

Erantzun 1

N-1 errepidean atzoko istripuan kaltetutako zubia kendu dute

BEASAIN

2008-11-19 | 16:37:42

N-1 errepidean atzoko istripuan kaltetutako zubia kendu dute

Kamioiak atzoko Beasaingo istripuan jo eta zintzilik utzi zuen zubia eraman egin behar izan dute

N-1 errepidean atzo Beasainen gertatu zen istripuaren ondorioz errepidearen gainean Indarrera joateko oinezkoentzat zegoen pasabidea kendu behar izan dute. Kamioi bat Gasteizko norantzan zihoan atzo arratsaldeko 20:00ak aldera eta bidetik irten zen, pasabidearen eskubiko zutoina joz. Kolpearen ondorioz zintzilik geratu zen zubia eta garabi batekin eutsi behar izan zioten. Azkenik, bertatik kendu behar izan dute Indarrera joateko dagoen oinezkoentzako pasabidea, zutoinak eta eskailerak bertan gelditu badira ere.

5 erantzun

Lau txirrindulari goierritarrek profesional mailan jarraituko dute datorren denboraldian

Goierri

2008-11-19 | 12:45:26

Lau txirrindulari goierritarrek profesional mailan jarraituko dute datorren denboraldian

Continental mailako Contentpolis-Ampo taldean jardungo dira, eta Gorka Izagirrek profesionaletara jauzi egingo du

Aste honetan GOIERRIKO HITZAk aurreratu zuen akordioa gauzatu da. Goierriko enpresa batek, Idiazabalgo Ampo kooperatibak, babestuko du lau txirrindulari goierritarren jarduna datorren denboraldian. Murtziako (Espainia) Contentpolis-Ampo taldean ariko dira Dioni Galparsoro, Aitor Perez Arrieta, Mikel Gaztaņaga eta Gorka Izagirre. Izagirre ormaiztegiarrak afizionatu izatetik profesional mailara jauzi egingo du, gainera.

Ez du erantzunik

Beasainen N-1 gaineko oinezkoen zubia jo du kamioi batek, kolokan utziz

BEASAIN

2008-11-18 | 20:56:27

Beasainen N-1 gaineko oinezkoen zubia jo du kamioi batek, kolokan utziz

N-1 errepidean istripua izan eta zubiaren zutoinaren kontra joan da trailerra; erortzeko arriskuan geratu da zubia

Beasaingo Indar enpresara joateko N-1 errepidearen gainean dagoen zubia jo du gaur arratsaldean kamioi batek. Errepidetik irten eta bide gaineko oinezkoen pasabidearen egiturari eusten dion zutabearen kontra joan da trailer bat. Kolpe bortitzaren ondorioz eskuineko euskarria mugitu eta altzairuzko zubia kolokan geratu da, "erortzeko arriskuan" lehen behaketaren arabera. Garabi handi bat erabili behar izan dute zubia kableekin lotu eta goian eusteko.

Ez du erantzunik

BEASAIN

2008-11-18 | 19:32:28

CAFek eta Beasainen lantegia duen Ingeteam taldeak diru laguntza jasoko dute, 'krisiari aurre egiteko'

Eusko Jaurlaritzak eta EAEko hiru foru aldundiek hamar enpresari lagunduko diete

Goierriko bi enpresak diru laguntzak jasoko dituzte hurrengo bost urteetan Eusko Jaurlaritzatik eta Gipuzkoako Foru Aldunditik, hiru urtean lanpostu berri gehiago sor ditzaten. Gaur jakinarazi du EAEko lehendakari Juan Jose Ibarretxek "krisiari aurre egiteko" programa, eta hiru herrialdeetako hamar enpresari emango dizkiete diru laguntzak, 31 milioi euro guztira. Tartean daude Beasaingo CAF tren egilea, eta Beasainen bertan Indar lantegia duen Ingeteam taldea. CAFek errodajeen ekoizpenera eta ikerketara bideratzeko jasoko du dirua.

Ez du erantzunik

LEGORRETA

2008-11-18 | 18:08:27

Kamioi bat gurutzatuta geratu da N-1en Legorreta parean, Donostiaranzko norantza erabat itxiz

Gasolindegiaren parean trabeska geratu da kamioia errepidean; Beasain arteraino daude auto ilarak

Gaur arratsean, 18:00ak aurretxoan, kamioi batek istripua izan du Legorretako udal barrutian, N-1 autobidean. Ez da inor zauritu, baina Donostiaranzko bi erreiak itxita geratu dira. Kamioiak guraizearena egin du, bi tunelen artean dagoen gasolindegiaren parean, eta errepidean gurutzatuta geratu da, norantza horretako bi karrilak erabat oztopatuz. Trafikoan erretentzio handiak eragin ditu ezbeharrak, eta Beasain arteraino daude auto ilarak. Ilaran bertan beste txapa kolpe batzuk ere izan dira.

Ez du erantzunik

ORDIZIA

2008-11-17 | 19:16:09

Hizkuntza Eskola Ofiziala irekiko dute datorren urtean Ordizian

Helduei begirako ingeles eta frantsesezko eskolak emango dituzte, eta Barrena jauregiaren terrazapean jarriko dute.

Aurreikuspenak aurreikuspen, 2009-2010 ikasturterako Hizkuntza Eskola Ofiziala zabalduko dute Ordizian, Barrena jauregian terrazapean. Hasiera batean, helduei zuzendutako ingeles eta frantsesezko eskolak emango dituzte bertan, baina eskaeraren arabera eskaintza hori zabal daitekeela jakinarazi du Ordiziako Udalak.

Ez du erantzunik

Goierri

2008-11-17 | 14:49:38

Bi pertsona atxilotu eta 17 kilo speed atzeman dizkie poliziak

Ostiralean atxilotu zituen Estatu Espainiarreko Polizia Nazionalak; bat Legazpin jaioa da eta biak Zumarragan bizi dira.

Estatu Espainiarreko Polizia Nazionalak bi pertsona atxilotu zituen ostiral gauean droga trafikoa leporatuta. Legazpin jaiotako I.S.S. eta Donostian jaiotako J.M.S.C. Biak Zumarragan bizi dira eta 27 urte dituzte. 17 kilo speed, 794 gramo marihuana eta 163 gramo haxix atzeman zizkien poliziak eta hilabete askotan zehar pertsona hauek jarraitzen ibili omen direla ere zabaldu dute hainbat komunikabidek.

2 erantzun

Agenda

Lehiaketa

Gabonetako XX. idazlan lehiaketa
URRETXU, Urretxu-Zumarragan - 2008-11-01

Mahai-ingurua

Txirrindularitza aztergai
ATAUN, Aizkoate elkartean - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa