Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko uztailak 25, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Albisteak

Downtown taldeak 2-1 irabazi dio Perla Forzari koadrilen arteko futbol txapelketan Ordizian

ORDIZIA

2008-07-12 | 19:23:44

Downtown taldeak 2-1 irabazi dio Perla Forzari koadrilen arteko futbol txapelketan Ordizian

Ikusmin handia piztu du Altamirako zelaian jokatu den finalak

Downtown taldeak errebantxa hartu dio Perla Forzari. 29. edizioko finala irabazita, eurak dira Ordiziako koadrilen arteko futbol txapelketako txapeldun berriak, 2-1eko emaitzaz Perla Forza garaitu eta gero.

Erantzun 1

ZUMARRAGA

2008-07-11 | 14:22:06

Mikel Serrano Zumarragako Alkate izendatu dute

Bere alderdikide eta PPko botoekin lortu du alkatetza

Gaur eguerdian Udalbatza berezian Mikel Serrano Aperribay Zumarragako alkate izendatu dute. Horretarako bertan izan diren zinegotziek botoa eman dute eta Serranok bere taldeko kide, PSEko hamaika botu eta beste bat lortu du. EA, EAJ, eta EBko ordezkari, Ikerne Badiola, Juanjo Sagarna eta Rakel Roperok boto zuria eman dute, eta EAJko Jose Carlos Ibarzabal eta Rakel Blanco zinegotziak ez dira bertan lanean zeudelako. Alkate bezala eman duen bere lehen hitzaldian, Arbulu eta zumarragarrei eskerrak eman eta gaurkoa "bidai berri baten hasiera dela" adierazi du "guziok bat eginik, eskutik, Zumarraga den proiektua helburu edukita".

Ez du erantzunik

OLABERRIA

2008-07-10 | 11:19:36

Olaberrian zaldien raid probak jokatuko dira igandean

Bi ibilbide prestatu dituzte erresistentzia probarako, 40 eta 80 kilometrokoak

Olaberriko III. Raid zaldi proba egingo dute igande honetan. Goizeko bederatzietatik aurrera, 30 bat zaldun lehiatuko dira herrigunetik Etxegarateraino antolatu dituzten bi ibilbideetan. Erresistentzia proba izango da; horrenbestez, zaldiaren egoera fisikoa ere kontuan hartuko dute ibilbidean zehar eta bukaeran egingo dituzten kontrolen bidez.

Ez du erantzunik

ORDIZIA

2008-07-09 | 15:47:29

Alaitz Iturriotz eta Ibon Urrestarazu preso ordiziarrak aske geldituko dira gaur

Une batetik bestera utziko dute espetxea, bi presoek eta 3 urteko haien alabak

Baldintzapeko askatasunean aterako dira biak, gaur gaueko hamabiak baino lehen. Bi presoek eta 3 urteko haien alabak Valentziako espetxea utziko dute, eta Ordiziara iritsitakoan, ongietorria egingo diete senide eta lagunek.

20 erantzun

Goierriko hainbat zinegotzik eta Elkarlanak Akten Altxamendua salatu dute

Goierri

2008-07-07 | 15:18:05

Goierriko hainbat zinegotzik eta Elkarlanak Akten Altxamendua salatu dute

Asteazkenean egitekoa den Akten Altxamenduaren aurrean azpiegituraren aurkako euren jarrera berretsi dute

Goierriko hainbat zinegotzik eta Goierriko AHT gelditu! Elkarlanak AHTren gaian Eusko Jaurlaritzaren jarrera kritikatu dute. Haien esanetan, «[AHTren] obrak nola edo hala martxan jartzeko presak badirudi oinarrizkoak diren hainbat kontu baztertzera eraman dituztela». Erantsi dutenez, «Beasainen eta Legorretan, afektatuak izango ote diren ez dakiten lurjabeak daude, ez eta baserria botako dieten edo AHTren trazaketatik metro gutxi batzuetara bizitzen utziko dieten ere». Beasaingo udaletxeko pleno aretoan agerraldia egin dute gaur goizean Goierriko hainbat zinegotzik eta Goierriko AHT Gelditu Elkarlanak! bat egin dute prentsaurrekoan esandakoarekin ondorengoek: Itsasondo eta Legorretako Udaleko ordezkariek, Ordiziako Aralar-eko zinegotziak, Ordizia, Beasain, Lazkao, Olaberria eta Ataungo EAE-ANVko zinegotziek, Zeraingo zinegotzi independenteak, Lazkaoko Ezker Batuako zinegotziak eta Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak. Asteazkenan Donostian, Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzan egingo den Akten Altxamendua salatu dute, AHTren kontrako euren jarrera berretsiz.

Ez du erantzunik

ZUMARRAGA

2008-07-07 | 14:05:03

Alkate berria hautatzeko Udalbatza ostiralean izango da

Bien bitartean Serrano izango da jarduneko alkate

Larunbatean Anton Arbuluk Zumarragako alkatetzari uko egin eta gero, Mikel Serranok hartu zuen jarduneko alkate izateko ardura. Honek legeak ezarritakoaren arabera, hamar egunetako epea du alkate berria aukeratzeko Udalbatza berezia deitzeko eta ostiral honetarako deitu du. Bilkura 12:00etarako deituta dago. Legearen arabera, zerrendaburu guztiak izan daitezke alkate eta bozketa bidez erabakiko da.

3 erantzun

ZUMARRAGA

2008-07-04 | 12:18:34

Anton Arbuluk Zumarragako alkate kargua utziko du bihar

Zumarragan udalbatzar berezia egingo dute kargua aldatzeko

Bihar (larunbata) goizeko bederatzietan Anton Arbuluk Zumarragako alkate kargua utziko du, Udalbatzar berezian. Uko egitea idatziz egin behar da eta Udalbatzak ezagutza akordioa hartu behar du bakarrik. Ondoren, legeak ezarritako epeen arabera, gaur egungo lehen alkateorde Mikel Serrano izango da jardunezko alkate hurrengo hamar egunetan. Epe hori igaro ondoren udalbatzar berezia deitu beharko du alkate berria hautatzeko. Arbulu azken bi legealditan izan da Zumarragako alkate, eta lehenago ere bete zuen kargua.

5 erantzun

Adin txikiko etorkinak bizi diren Lazkaoko hotel batean sua piztu da

LAZKAO

2008-07-03 | 11:07:30

Adin txikiko etorkinak bizi diren Lazkaoko hotel batean sua piztu da

Gela batean sortu da sutea, eta ez da eraikinera zabaldu. Gaztetxo bat erietxera eraman dute, orkatila bihurritu duelako

Lazkaoko Zubierreka industrialdean dagoen Lazkao Hotelean sutea izan da gaur goizean. Adin txikiko etorkinak ostatu hartuta dauden gela batean piztu da sua, arduradunek adierazi dutenez ohe bati su emanda. Suhiltzaileek 09:50ean jaso dute abisua, eta ordu erdiren buruan kontrolatu dute sutea. Hiru unitate bertaratu dira. Garrak ez dira eraikinaren gainontzeko geletara zabaldu. Lehenengo solairutik salto egin duen gaztetxo bat erietxera eraman behar izan du anbulantziak, orkatila bat bihurrituta. Kea arnasteagatik beste egoiliar batzuek ere arazo arinak izan dituzte, baina ez dute ospitalera joan beharrik izan. Lazkaoko hotelean adin txikiko 9 etorkin bizi dira, Foru Aldundiaren zaintzapean.

12 erantzun

Agenda

Festak

Santa Ana jaietako egitaraua
ORDIZIA, Ordizianko Gaztetxean eta Txosna gunean - 2008-07-18

Festak

---
ORDIZIA, Ordizia - 2008-07-25

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa