Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko urriak 12, Igandea

Harpidetu zaitez!

Albisteak

EAEko Auzitegi Nagusian helegitea jarriko du Oiangu Bizirik elkarteak Oianguko epaiaren aurka

ORDIZIA

2008-09-23 | 16:45:54

EAEko Auzitegi Nagusian helegitea jarriko du Oiangu Bizirik elkarteak Oianguko epaiaren aurka

Administrazio Auzietarako Epaitegiak emandako azken epaiaren aurkako helegitea jarriko du, "herritarren eskubideak ukatu" direla argudiatuz

Donostiako Administrazio Auzietarako Epaitegiak Ordiziako Udalak Ikena enpresari Oianguko lurrak ustiatzeko emandako kontzesioa epai bidez «zuzentzat jo» eta gero, Oiangu Parkea Bizirik Natur Elkarteak Bilbon dagoen EAEko Justizia Auzitegi Nagusian epai horren aurka helegitea jarriko duela iragarri du. Administrazio Gaietarako Epaitegiaren arabera, Oiangu Bizirik elkartea «ez dago legitimatuta» epaitegieta jo eta helegiteak jartzeko, kontzetsioa emateko prozesuan elkarteak ez zuela parte hartu argudiatuz. Irailaren hasieran kaleratu zuen epai hori Donostian dagoen auzitegiak.

6 erantzun

Goierri

2008-09-23 | 12:53:13

Urretxuko gazte batek adierazi du atxilotu zutenean ertzainek ''jipoitu'' egin zutela

Astelehen goizaldean izan zen gertaera Ordizian; bihar epaituko dute

Astelehen goizeko 04:30 aldera Urretxuko gazte bat Ertzaintzak Ordizian geldiarazi, jipoitu eta atxilotu egin zuela adierazi dute Goierriko herri mugimenduko bi taldek. Azaldu dutenez autoarekin errepidean zihoala kalez jantzitako ertzainek geldiarazi eta aparkaleku batean gerarazi zuten, ertzain-auto bat zegoen tokian. "Kolpeak, irainak eta mehatxuak" jaso zituela salatu dute. Anbulatoriora eraman zuten, eta atxilotu eta bi ordura aske geratu zen. Bihar Tolosako auzitegian epaiketa azkarra egingo diote, "aginteari atentatua" egin izanaren akusaziopean.

7 erantzun

Urretxuko jaia, azken orduetan

URRETXU

2008-09-22 | 18:48:24

Urretxuko jaia, azken orduetan

Gaur gauean bukatuko dira Santanastasia jaiak

Atzoko Euskal Jaian ohiturazko karroza desfilea egin zuten Urretxun. Hamaika karrozak egin zuten ibilbidea, eta hiesaren gaia lantzen zuen taldeak, Bota Pińue koadrilarenak, irabazi zuen saria. Gaur, astelehena, lagun-taldeen eguna ospatzen ari dira. Bazkaria eta herri-kirolak egin dituzte gazte taldeek, lagun artean. Gauean kantu afariarekin bukatu dituzte urretxuarrek jaiak, ohikoa den bezala.

Ez du erantzunik

Jende asko bildu du Zerainen azoka ekologikoak

ZERAIN

2008-09-22 | 17:38:31

Jende asko bildu du Zerainen azoka ekologikoak

Aurten protagonismoa sagardoak izan du

Eguraldia lagun zela, jende ugari bildu zuen Zerainen egiten den Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren XIV. Azokak eta horrenbestez, pozik dira antolatzaileak. Aurten azokako protagonista sagardoa izan zen eta Zerainen bildutakoek goizean hasita sagarrak idiekin nola garraiatzen zituzten ikusi ahal izan zuten. Sagardo-sagarren eta zenbait tresnen erakusketaz gozatzearekin batera bi sagardo ekologiko desberdin ere dastatu ahal izan zituen jendeak. Barrikagile batek bestalde sagardoa gordetzeko barrikak nola egiten diren erakutsi zien.

Ez du erantzunik

Elkarretaratzeak egin dituzte udaletxe aurreetan, ETAren atentatuak gaitzesteko

Goierri

2008-09-22 | 11:52:57

Elkarretaratzeak egin dituzte udaletxe aurreetan, ETAren atentatuak gaitzesteko

Eudel elkarteak asteburuko hiru atentatuak salatzeko deitu ditu bilkurak

Eudelek (EAEko udalen elkartea) elkarretaratzeak deitu ditu gaurko, ETAk gaur eta atzo egin dituen hiru atentatuak salatzeko. 12:00etan burutu dira kontzentrazioak Goierriko hainbat udaletxeren atarietan, Hego Euskal Herrian bezala. Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta zenbait udalek bilkura isiletan parte hartzeko deiarekin bat egin dute. Goierrin ere eguerdiko hamabietan hasi dira elkarretaratzeak. 15 minutuz isilean egon dira herritarrak.

Ez du erantzunik

Ordiziak galdu egin du etxean Santurtziren kontra

ORDIZIA

2008-09-20 | 20:30:02

Ordiziak galdu egin du etxean Santurtziren kontra

Joko hobea egin arren, ezin izan zuten markagailua berdindu

Ordiziak ezin izan du punturik urratu, gaur arratsaldean Altamiran jokatu duen partidan. 6. minturako aurrea hartu dute santurtziarrek, eta Ordiziak ezin izan dio errenta horri buelta eman. Partida hobea jokatu dute urdinek; hala ere, ez dute bigarren zatian izandako gol aukerak aprobetxatzen jakin. Hurrengo partida etxetik kanpo jokatuko dute, Amurrioren kontra.

Ez du erantzunik

"Estatuaren jazarpena salatzeko" manifestazio jendetsua egin dute Ordizian

Goierri

2008-09-19 | 20:42:43

"Estatuaren jazarpena salatzeko" manifestazio jendetsua egin dute Ordizian

Ehunka lagunek erantzun diote ezker abertzaleak egindako deiari

Goierriko ezker abertzaleko hainbat ordezkarik egindako deiari erantzunez, ehunka lagun bildu dira Ordiziako kaleetan. Aste honetan Espainiako Auzitegi Gorenak AAMren eta EAE-ANVren kontra hartutako erabakiak salatu nahi izan dituzte protesta honekin. "Euskal Herriak askatasuna behar du" lema zeraman pankartaren atzean, Ordiziako plazatik abiatu eta herria zeharkatu zuten ehundik gora lagunek. Ezker Abertzaleko ordezkariek azaldu zutenez, «estatuaren jazarpena salatzen eta elkartasuna eskaintzen» segiko dute aurrerantzean ere.

6 erantzun

Goierri

2008-09-19 | 10:07:39

AAMren kontrako epaiketa salatzeko mobilizazioak deitu dituzte gaurko

Iluntzeko 20:00etan manifestazioa egingo dute Ordiziako kaleetan

Egunotan AAMren eta EAE-ANVren kontra epaitegietan hartutako erabakiak salatzeko, mobilizazioak deitu dituzte gaur iluntzerako. Goierriko ezker abertzaleko hainbat ordezkarik agerraldia egin zuten atzo; euren hitzetan, "hilabete hauetan ikusitako zirkoa, epai politiko bati apaindu juridikoa emateko saiakera besterik ez da izan". Hau dela eta, "Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoerari amaiera emateko asmoz", eskualde mailako manifestazioa egingo dute gaur iluntzeko 20:00etan, Ordiziako plaza nagusitik abiatuta. Goierritarrei manifestazioan eta aurrerantzean deituko dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete.

2 erantzun

Agenda

Musika

Musika Bandaren kontzertua
ZUMARRAGA, Zelai Arizti aretoan - 2008-10-12

Erakusketa

Plumilaz egindako lanak
ZUMARRAGA, Zelai Arizti erakusketa aretoan - 2008-10-17

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa