
ORDIZIA
2008-09-20 | 20:30:02
Ordiziak galdu egin du etxean Santurtziren kontra
Joko hobea egin arren, ezin izan zuten markagailua berdindu
Ordiziak ezin izan du punturik urratu, gaur arratsaldean Altamiran jokatu duen partidan. 6. minturako aurrea hartu dute santurtziarrek, eta Ordiziak ezin izan dio errenta horri buelta eman. Partida hobea jokatu dute urdinek; hala ere, ez dute bigarren zatian izandako gol aukerak aprobetxatzen jakin. Hurrengo partida etxetik kanpo jokatuko dute, Amurrioren kontra.
Goierri
2008-09-19 | 20:42:43
"Estatuaren jazarpena salatzeko" manifestazio jendetsua egin dute Ordizian
Ehunka lagunek erantzun diote ezker abertzaleak egindako deiari
Goierriko ezker abertzaleko hainbat ordezkarik egindako deiari erantzunez, ehunka lagun bildu dira Ordiziako kaleetan. Aste honetan Espainiako Auzitegi Gorenak AAMren eta EAE-ANVren kontra hartutako erabakiak salatu nahi izan dituzte protesta honekin. "Euskal Herriak askatasuna behar du" lema zeraman pankartaren atzean, Ordiziako plazatik abiatu eta herria zeharkatu zuten ehundik gora lagunek. Ezker Abertzaleko ordezkariek azaldu zutenez, «estatuaren jazarpena salatzen eta elkartasuna eskaintzen» segiko dute aurrerantzean ere.
Goierri
2008-09-19 | 10:07:39
AAMren kontrako epaiketa salatzeko mobilizazioak deitu dituzte gaurko
Iluntzeko 20:00etan manifestazioa egingo dute Ordiziako kaleetan
Egunotan AAMren eta EAE-ANVren kontra epaitegietan hartutako erabakiak salatzeko, mobilizazioak deitu dituzte gaur iluntzerako. Goierriko ezker abertzaleko hainbat ordezkarik agerraldia egin zuten atzo; euren hitzetan, "hilabete hauetan ikusitako zirkoa, epai politiko bati apaindu juridikoa emateko saiakera besterik ez da izan". Hau dela eta, "Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoerari amaiera emateko asmoz", eskualde mailako manifestazioa egingo dute gaur iluntzeko 20:00etan, Ordiziako plaza nagusitik abiatuta. Goierritarrei manifestazioan eta aurrerantzean deituko dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete.
LAZKAO
2008-09-19 | 09:57:23
Lazkaoko Areria kulturguneak ostegunean irekiko ditu ateak
Inaugurazio ofizialaz gain, bisitaldiak eta jaialdi bat ere antolatu dituzte
Bi urteko eraikuntza lanen ondoren, ateak irekitzeko prest dago Lazkaoko Areria kulturgunea. 358 lagunentzako tokia duen antzokia eta dantza zein musika ikasteko aretoak izango ditu eraikin berriak. Datorren ostegunean egingo dute inaugurazio ekitaldi ofiziala. Arratsaldean berriz, herritarrek eraikina barrutik ikusteko aukera izango dute. Ostiralean, herriko kultur talde ezberdinek osatutako jaialdia eskainiko dute.
ORDIZIA
2008-09-18 | 13:25:23
Urrian hasiko dituzte Ordiziako San Joan auzoko urbanizazio lanak
Datozen urteetan 572 etxebizitza inguru egingo dituzte auzo horretan, horietatik 415 babes ofizialekoak
Urriaren bigarren hamabostaldian hasiko dituzte Ordiziako San Joan auzoko urbanizazio proiektuaren lehen bi faseak. Bi fase horiek esleitu ditu dagoeneko Udalak. Urbanizazioaren %70 egingo dute bi fase horietan. Lur-sailak prestatzeko behar diren lur-mugimenduak eta eustormak egingo dituzte, baita saneamendu, ur-hornidura, argindarra, gasa eta telekomunikazio azpiegiturak ere. Gainerako urbanizazioa, %30a, beste zazpi fasetan egingo dute. Urbanizazio proiektu osoaren aurrekontua 10 milioi euro ingurukoa da.
Goierri
2008-09-17 | 19:37:48
Jesus Iturbe enpresariak Korta Saria jaso du
Industrian egindako ibilbidea saritu dio Eusko Jaurlaritzak
Jesus Iturbe enpresariak Korta Saria jaso zuen atzo Gasteizen. Eusko Jaurlaritzak ematen duen sariketan industrian nabarmendu diren enpresarien lana goratzea du helburu. Iturbek Egumendi enpresa sortu zuen 1973an, Felix Urzelairekin batera.
ZUMARRAGA
2008-09-17 | 15:28:05
PSE-EEk EArekin osatu du udal gobernu berria Zumarragan
EB-Berdeak taldearekin osatutako aurreko gobernua apurtutzat eman zuen atzo EBko Ropero zinegotziak osoko bilkuraren aurretik
Udal gobernu berria osatu dute Zumarragan PSE-EEk eta EAk. Aurrerantzean gobernu batzar berria edukiko du udalak, kide hauek osatua: Fernando Fariñas (PSE-EE), Ricardo Lozano (PSE-EE), Arantxa Gonzalez (PSE-EE), Eduardo Navarro (PSE-EE) eta Ikerne Badiola (EA).
Goierri
2008-09-17 | 11:08:13
Olanori 10 urte kartzela zigorra jarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak eta 8 urtekoa Irastortzari
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako auzian epaitu eta zortzi urteko kartzela jarri dioten Ainhoa Irastortza ordiziarra baldintzapean aske uzteko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalburu Javier Zaragozak. Lehen ere lau urtean preso egona da Irastortza auzi beragatik. Joan Mari Olano gaintzarra, berriz, berehalako espetxeratzeko agindu du Zaragoza fiskalburuak, "ihes egiteko arriskua" dagoela argudiatuta.
Txapelketa
I. Mendi lasterketa
URRETXU, Zumarraga-Urretxun - 2008-10-12
Irteera
Extremadurara (Espainia) bidaia
ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-10-18
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.