
IDIAZABAL
2008-11-06 | 13:11:13
Etxegarate eta Etxegarai gazta marken erabilera galarazi dute
Izen horiek erabiltzea kontsumitzaileak nahastu ditzakeela erabaki du patenteen bulegoak
Amuni enpresak ezin izango ditu Etxegarate eta Etxegarai izenarekin etiketatu gaztak. Espainiako patenteen bulegoaren arabera, marka horiek kontsumitzaileak nahastea eragin dezake. Idiazabal herria Idiazabal Jatorri Izendapenak edo sor-markak babesten duen eremuan dagoela gogoratu du, eta adierazi du Etxegarate Idiazabalen dagoenez, produktua hangoa dela pentsa dezaketela kontsumitzaileek.
URRETXU
2008-11-05 | 15:18:19
Lasak Asperekin akordioa lortu du datorren urterako
Pilotari urretxuarrak enpresa eibartarrean jokatuko du datozen hiru urteetan.
Hiru urte eta gero apirilean amaituko du Frontisekin duen kontratua Aritz Lasa pilotari urretxuarrak eta ordutik aurrera hiru urtez Aspen aritzeko akordioa lortu du. "Pozik" agertu da urretxuarra "zein maila eman dezakedan ikusteko" gogoz. Hala ere, oraindik 5 hilabeteko kontratua duela dio, eta amaitu arte "gauzak ahalik eta ondoen" egiten jarraituko duela.
SEGURA
2008-11-05 | 12:48:30
Idiazabal-Zegama bitartean bidegorria eraikitzeko hurrengo urratsa Seguran egingo du Foru Aldundiak
Madurako zatia eta Idiazabal-Segura lotuko ditu 300 metroko bidegorri berriak
Goierriko bidegorri sarea luzatzeko beste obra bat gauzatuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak 2009an. Seguran eraikiko dute txirrindularientzat bide zati berria, gaur egun eginda eta erabilgarri dauden beste bi zati lotzeko. Segurako Maduran (egina) eta Idiazabal-Segura bitartekoa (egina) lotuko ditu 300 metroko bidegorri berriak. Horrez gain, 2009an Segura-Mutiloa (2,5 km) bidegorria egiteko asmoa ere badu Diputazioak.
BEASAIN
2008-11-04 | 16:54:51
Lazkaoko eta Gabiriako bi baserritarrek irabazi dute XX. errezil sagar, barazki eta fruitu lehiaketa
Altune baserriko Maria Jesus Mujika eta Agerre baserriko Maria Etxezarreta izan dira garaile
XX. errezil sagar eta fruitu-barazkien lehiaketa egin dute gaur Beasainen. Errezil sagarrei dagokionean Lazkaoko Altune baserriko Maria Jesus Mujikak lortu du lehen postua eta Arriaran auzoko Ondarre baserriko Maria Luisa Urrestarazu izan da bigarren. Fruitu eta barazki lehiaketan, berriz, Gabiriako Agerre baserriko Maria Etxezarreta izan da garaile. Lazkaoko Mujikak berak lortu du bigarren saria.
LEGORRETA
2008-11-04 | 16:44:05
Etorkinentzako harrera etxea jarriko du Foru Aldundiak Legorretan
Gain-Eder etxea erosi du Aldundiak, eta 10 gazte hartuko dituzte bertan
Gipuzkoako Foru Aldundiak etorkin gazteentzako harrera etxea jarriko du Legorretan. Datorren astetik aurrera iritsiko dira aurreneko gazteak Gain-Eder etxean egokituko duten zentrora. Haseran, bi gazte ekarriko dituzte, baina denera, hamar lagun hartuko ditu zentro berriak. Legorretako alderdi politikoek eta hainbat elkartek, eurak "etorkinen integrazioaren alde" badaude ere, Aldundiaren proiektuarekiko desadostasuna erakutsi dute.
ORDIZIA
2008-11-04 | 16:34:35
Bi urtez behin antolatzen du sariketa hori Udaleko Kultura sailak, eta «sortzaileak eta sormena sustatzea» du helburu
Bueltan da berriz Goiart arte plastikoen sariketa. Orain sei urte, 2002an, antolatu zuen aurrenekoz sariketa hori Ordiziako Udaleko Kultura sailak, eta harrezkero, asko eta asko izan dira Barrena kultur etxetik pasa diren artista eta artelanak. Goiart 2008-Ordizia Saria da sariketaren izen ofiziala, eta bertara aurkeztu ahal izateko oinarriak kaleratu dituzte dagoeneko. Abenduko lehen hamabostaldian aurkeztu behar dituzte lanak artistek, eta lan horiekin guztiekin erakusketa jarriko dute Eguberrietako hamabost egunetan.
LEGAZPI
2008-11-04 | 12:15:24
Josu Zabaletak Euskadi literatura saria jasoko du, itzulpegintza alorrean
Bufalinoren 'Gaueko gezurrak' eleberria euskaratu izana sarituko diote legazpiarrari
Euskadi Literatura Sarietan Josu Zabaletak (Legazpi, 1948) jasoko du sarietako bat, itzulpegintzari dagokiona. Eusko Jaurlaritzaren sariketan "Gaueko gezurrak" (Alberdania-Elkar, 2007) eleberria euskaratzeak merezi izan dio Zabaleta idazle legazpiarrari Euskadi Saria. Berarekin batera Jokin Muńoz izendatu dute beste sari baterako, euskarazko eleberriaren alorrekoa. Azaroaren bukaeran jasoko dituzte aurtengo Euskadi Sariak idazleek, Gasteizen. Zabaletak, saritua izango dela jakindakoan, lankideei eskerrak eman dizkie, "itzulpengintza lan bakartia ez" dela nabarmenduz.
SEGURA
2008-11-03 | 18:02:52
Literatur tertuliak egingo dituzte Seguran irakurzaletasuna bultzatzeko
Sei lagunek eman dute izena eta abenduan egingo dute lehen tertulia; interesa duenak izena eman dezake oraindik
Seguran Piztu!, euskaldunon kontzientzia piztu arazteko kanpainaren barruan, Literatur Tertuliak egingo dituzte. Helburuak, herritarren irakurzaletasuna sustatzea eta bide batez, euskarazko liburuak kontsumitzea dira. Aitor Calvillo Segurako EBPNaren kudeatzaileak esan duenez, sei lagunek eman dute izena eta taldea jada osatuta dago. Abenduan egingo dute lehendabiziko tertulia. Dena den, ekimen horretan parte hartzeko interesa duenak oraindik ere eman dezake izena, Calvillori 649 01 12 62 telefono zenbakira deituta.
Ikus-entzunezkoa
ikusentzunezkoa
ZUMARRAGA, Zelai Aristi aretoa - 2008-11-21
Musika
A Capella Portugesa taldearen kontzertua. Barroko Aire XXIII. zikloa
ORDIZIA, Ordiziako Andre Mari eliz parrokian - 2008-11-22
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.