
ZEGAMA
2008-05-14 | 12:11:09
Zegama-Aizkorri maratoian 63 goierritarrek parte hartuko dute
Guztira 468 korrikalarik dituzte dortsalak maiatzaren 25eko mendi maratoirako
Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 25ean jokatuko da, 42 kilometroko ohiko ibilbidean. Parte hartuko duten dortsalen zozketa otsailean burutu zuen antolakuntzak, eta zehaztu dituzte jada dortsalak. Denera 468 partaide izango dira aurtengo lasterketan, horietatik 63 goierritarrak (%13,4). Aurreko urteetan proba irabazitako atleta asko Zegamako irteeran izango dira, tartean Kilian Jornet kataluniarra eta Ricardo Mejia mexikarra. Raul Garcia espainiarra, Helmut Schiessl alemaniarra, Fulvio Dapit italiarra, Agusti Roc andorrarra... ere faboritoen artean daude.
BEASAIN
2008-05-14 | 10:24:38
Kanadak Iban Apaolaza presoa kanporatzeko agindu du
Quebec-en preso dago beasaindarra iazko ekainetik; helegitea jarriko du
Iban Apaolaza presoa Kanadatik kanporatzeko agindua eman du hango gobernuak. 2007ko ekainaren 20an atxilotu zutenetik Quebec-eko Montreal hiriko Riviere des Prairies espetxean dago beasaindarra, eta martxoaren 26tik 28ra bitartean egin zioten estradizioaz erabakitzeko bista. Orain, Kanadak handik kanporatzeko agindu du.
Goierri
2008-05-13 | 18:41:49
Koke Lasa eta Ander Goitia ezin izan dira Makalura igo lehen saioan
Pedro Garcia ostegunean saiatuko da Makalu mendiaren tontorra zapaltzen, beste bi mendizalerekin batera
«Orain ordubete inguru ailegatu gara beheko kanpalekura, Makalu gainera igotzeko lehen tentaldia egin eta gero. Aurrenekoan ez da posible izan». Koke Lasa mendizaleak Goierriko Hitzari Himalayako Makalu mendiaren (8.463 metro) beheko kanpalekutik gaur arratsaldeko lehen orduan egindako adierazpenak dira horiek. Ander Goitia eta biek egin dute Makalura igotzeko aurreneko saiakera, baina ezin izan dute gailurreraino igo. Ez ditu zehaztu ahalegin hutsal horren arrazoiak. «Bost sei egun generamatzan 7.000-8.000 metro artean, eta behera jaistea erabaki dugu». Garciak ostegunean egingo du saiakera, Nafarroako eta Kataluniako mendizale banarekin. Biharko GOIERRIKO HITZAn izango duzue informazio gehiago.
Goierri
2008-05-13 | 13:55:41
Herriarteko txapelketan joaneko jardunaldietan abantaila hartu dute Goierriko herriek
Ataun eta Zumarraga 2 eta1 daude aurretik, eskuz; palan Lazkao-Ordizia derbian bana berdinduta daude
Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa bigarren koskan da. Lehen kanporaketa gainditu ondoren, eskuz final zortzirenak jokatzen ari dira Zumarraga eta Ataun (Beasain kanpora geratu zen, Amezketarekin). Palan lehen jardunaldia jokatu dute Ordiziak eta Lazkaok. Bakoitzak partida bana irabazita, itzulerako jardunaldian erabakiko da nor pasako den hurrengo fasera.
BEASAIN
2008-05-13 | 12:11:18
Eurokopa jokatzera Suitzara joango da Beasaingo Zuma GH tadea
Datorren astean joango dira Futbol7ko jokalariak
Eurokopa jokatuko dute Futbol 7an Beasaingo Zuma GH taldekoek, datorren asteburuan. Zuma GH taldea 2002.urtean sortu zen. Beasaingo areto futboleko txapelketan urtetan eta urtetan parte hartu ondoren ordura arte Zumazuritze taldea izandakoari jarraipena emanez sortu zuten talde berria: Zuma GH. Gipuzkoako txapelketako hirugarren mailan hasi zuten euren ibilbidea. Iaz, gorengo mailan, Espainiako txapelketa eta Iberiar Penintsulakoa irabazi zituzten.
ZUMARRAGA
2008-05-12 | 19:41:27
Mila partaide baino gehiago izan dira Beitia Martxan
Mendizale gehienek ibilbide motza aukeratu zuten
Igandean ospatutako Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxaren hamabigarren edizioak jende kopuru asko bildu zuen, eguraldiaren iragarpenak onegiak ez izan arren 1.108 pertsonek hartu zuten parte. Horietatik gehienek, 845ek hain zuzen, ibilbide motza egin zuten. Ez zen ordea ibilbide laburregia, 25 kilometro zituen eta. Ibilbide luzea, 55 kilometrotakoa 263 mendizalek egin zuten. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete bai parte-hartzaile zein laguntza lanetan aritu zirenei.
SEGURA
2008-05-12 | 17:12:49
Gorka Olaizolak irabazi du Gurutz Deunaren XXXIV. Txirrindulari proba
2 ordu, 19 minutu eta 8 segundu behar izan zituen ibilbidea bukatzeko; bigarrenari, Mujikari 56 segundu atera zizkion
Junior mailako XXXIV. Gurutz Deunaren txirrindulari proban Gorka Olaizola izan zen lehendabizikoa helmugan sartzen. Viveros San Anton taldeko txirrindulariak 2 ordu, 19 minutu eta 8 segundu behar izan zituen ibilbidea bukatzeko eta ia minutuko aldea atera zion bigarrenari, Aritz Mujikari.
BEASAIN
2008-05-12 | 16:01:48
Atzegi elkarteak kanpaina hasi du gaur, adimen urritasuna duten lagunen
Enpresei Atzegizale egiteko deia egin diete
Atzegik Gipuzkoako Adimen Urritasuna Duten Pertsonen Aldeko Elkarteak, sentsibilizazio kanpaina jarri du gaur martxan, 'Lantokian ikusiko duzu!' lelopean. Kanpainaren arduradunek adimen urritasuna duten lagunei buruz esan dutenez, «orain ia ez ditugu lanean ikusten, ez daude gure enpresan, saltokian edo supermerkatuan. Baina gure ondoan lanean egon nahi dute eta horretarako gai dira. Auzoan, zinean edo eskolan dauden bezalaxe. Noizko lan munduko integrazioa? Prestatuta dauden lanpostuan beste edonork bezala erantzuten dute. Hori lortzen laguntzen baduzu, atzegizale izango zara. Kolaboratzeko eman zure datuak edo enpresetan informazioa zabaldu dezaketen beste pertsonei»», adierazi dute. Hala, Atzegik azken kanpaina honen inguruan eskuorriak atera ditu eta bertan norberaren datuekin bete beharreko taula bat agertzen da, Atzegizale egin nahi dutenentzat. Taula bete eta bidaltzen dutenek elkartearen buletina jasoko dute eta Atzegizale egiten diren enpresek jasoko dituzten laguntzei buruzko informazioa emango zaie. Gureak, babestutako enplegu-enpresak, kontratuak bideratu eta lagundu egingo ditu.
Erakusketa
MALI
ORDIZIA, Sugaar taberna - 2008-04-16
Ikastaroa
"Sukaldaritza osasuntsua" ikastaroa
ORDIZIA, Goierri Lanbide Eskolan - 2008-05-08
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.