Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

2007-12-04 | 12:12:42

Istripua

Lagun bat hil eta beste lau zauritu dira kamioi baten eta bi kotxeren arteko istripuan, Zumarragan

Kamioia trenbidera erori da, eta moztuta dago tren zerbitzua

Gaur eguerdiko 11:45ean istripu larria gertatu da Gi-632 errepidean (Ormaiztegi-Zumarraga autobidea), Zumarragako udal barrutian. Autobidea bukatzen den bihurgunean bi kotxek eta kamioi batek elkar jo dute, eta kolpearen ondorioz bidearen azpitik pasatzen den trenbidera erori da kamioia, 15 metro inguruko desnibeletik erorita. Autoetako batean zihoan pertsona bat, gidaria, hil egin da, eta beste autoan zihoazen hiru bidaiari zauritu dira. Ibilgailuaren barruan irten ezinik geratu da kamioiko gidaria, trenbidean, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute auto-eskala baten bidez. Tren zerbitzua etenda dago.

Istripuaren eraginez Ormaiztegi eta Zumarraga artean Renferen tren zerbitzua eten egin behar izan dute, kamioia karrilean geratu baita. Renfek autobusak jarri ditu Zumarragan eta Beasainen, bidaiarientzako. Errepideko trafikoa ere moztuta izan da Gi-632 errepidean, bai Zumarraga aldera, bai Ormaiztegirantz. Istripua gertatu den tokian hasten da errei bikoitzeko errepidea, baina bihurgunea bera bi noranzkodun bidean dago. Auto ilara handiak sortu dira, batik bat Ezkio-Itsasotik Zumarraga alderanzko noranzkoan. Eitzagatik desbideratzen ari da Ertzaintza trafikoa (Gi-2632 bidetik).

 

Jasotako erantzunak:

4

Jonmikel | 2007-12-05

Orain dela hilabete batzuk, gauez nentorrean, auto bat motel-motel kontrako bidean -Ormaiztegira begira- pibote berdeen artean atzeraka maniobra egiten ari zela aurkitu nuen. Gutxiagatik ez genuen elkar jo. Etxera iritsi eta Ertzaintzara deitu nuen... gertatu ez zen istripuaren salaketa jarrita dago. Handik denbora gutxira puntu hartan, istripu larri ezagun hura gertatu zen. Noiz arte jarraituko dugu horrela? Toki horrek irtenbidea behar du...

3

Igor | 2007-12-05

Bihurgunenhonetan nik gogoratzen dudala behintzat hirugarren hildakoa da. Besteren bat ere egongo zen agian. Tristeena da bidea ireki zuten momentuan esan genuela zein bihurgune txarra zen, eta zenbat istripu egongo ziren. Nahiz eta seinaleak egon, hainbeste ezbehar gertatzea ezin da gidariaren errua bakarrik izan.

2

Patxi Iraeta | 2007-12-05

Gure errepideetako puntu beltz bat bihurtu da toki hau. Nahikoa ondo seinalizatuta dagoela pentsa liteke, errua gidariena dala, azkarregi juteagatik, baina bistan da ezaugarri jakin batzuk ematen direla, bereziak, hainbeste istripu egoteko. Andoainen, Leitzarango autobidearen irteeeran, erradar bat ipini behar izan zan azkenean. Erradarra edo besteren bat, baina hemen ere zerbait behar dala, nere ustetan behintzat, argi dago.

1

gidari | 2007-12-04

bihurgune honetan zeozer egiteko?

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Lagun bat hil eta beste lau zauritu dira kamioi baten eta bi kotxeren arteko istripuan, Zumarragan

Trenbidera eroritako kamioia

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

Lege Informazioa