Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko abenduak 4, Osteguna

Harpidetu zaitez!

2007-12-05 | 16:59:34

Ibarretxe eta Macapagal Ordizian dira, Urdaneta 500 urtea irekitzen

Istiluak sortu dira kalean manifestarien eta Ertzaintzaren artean; aske utzi dute atxilotutako bat

Gaur arratsaldeko 16:00ak pasatxoan iritsi dira Ordiziara Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakaria eta Gloria Macapagal Filipinetako presidentea, Andres Urdanetaren inguruko erakusketa ikustera eta urte berezia inauguratzera. Barrena kultur etxean izan dira itsasgizonaren inguruan prestatutako bilduma ezagutzen. Bisitaren une berean kontzentrazioa burutu dute hainbat manifestarik zuhaiztian, 18/98 auziaren eta AHTren kontra protesta egiteko. Istiluak sortu dira poliziaren eta manifestarien artean, eta Ertzaintzak zenbait karga egin ditu. Kolpeak ere izan dira. Beasaingo mutil bat atxilotu dute, eta aske utzi dute geroxeago.

Segurtasun indar oso handien artean egin dute bisita ofiziala Filipinetako presidenteak eta EAEko lehendakariak Ordiziara. Barrena jauregiaren inguruan zaindari eta polizia ugari zen arratsaldean. Juan Jose Ibarretxe lehendakaria iritsi da lehendabizi Gasteiztik, eta ondoren Gloria Macapagal. Andres Urdanetaren estatuaren ondoan egin diote harrera agintari filipinarrari. Han ziren Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkatea, Izaskun Bilbao Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Amadeo Perez Urdaneta hiriko (Filipinak) alkatea ere. Aurreskua eta santanazaleen dantza eskaini dizkiete agintariei.
Ondoren Barrena jauregira jo dute. Macapagalek Ordiziako ohorezko liburuan bisitaren testigantza idatzita utzi du, eta Santamaria alkateak oroigarria oparitu dio. Jarraian ikusi dute Andres Urdaneta itsasgizonari eskainitako erakusketa.
Bisitaldiak zirauen bitartean, kalean istiluak izan dira manifestarien eta Ertzaintzaren artean. AHTren kontrakoak eta Oianguko proiektuaren kontrakoak Zuhaiztitik bidali egin dituzte, eta behin tokitik urrundutakoan iskanbilak izan dira. Tartean gizonezko bat atxilotu dute, eta minutu batzuk geroago utzi dute aske.

 

Jasotako erantzunak:

9

2007-12-10

Lenengo informatu, gero hitzein. Egun hortako Hitza ikusi al zendun? Ba argazki hori atea zon bakarretakoa izango zan...

8

PieterPiek | 2007-12-09

Berri honek argazki edo bideorik gabe ez du balio. Hain zaila al da argazki kamera digital txatxu bat elkarretaratzera eramatea?

7

lopez de guereñu | 2007-12-08

Oso ondo iruditzen zait zuen komentarioak interneten bidez baina Ordizin lau katu egon ginen ostiak jasotzen. Aski da! Nun dago jendea ??

6

Karel | 2007-12-06

Aupa zuek! Gertatukoari buruz enteratu naiz ta Flandesetik nire elkartasun haundiena bidaltzen dizuet. OZTOPO GUZTIEN GAINETIK AURRERA

5

Ordiziako beste herritar bat | 2007-12-06

hemen esan duena desgraziz egi borobile da. ta ez atzo etbko albistegitan esan zuena. identifikatzea etorri zienen sortu omen zien liskarrak. gezurre! pixkanak beraka ta izkutuaka "eman" (bultzau) ziguen ta han izan zien istilu gehienak. pake paken kontzentra in nahi genunak, herrin korrika, ostiauta bukau genun. Baino hau ez da hola geauko. A todo cerdo le llega su San Martin!!!!

4

herritar bat | 2007-12-06

Gaur bi elkarteratze egon dira arboledan, bata 18/98ko atxiloketak salatzen eta bestea AHTrik EZ!! elkarlanak antolatuta. Esan beharra dago, lehenengoei berehala bidali gaituztela Barandiaran enparantzaren goikaldera eta AHTrik EZ!!!ekoak bortizki bidali dituztela plaza horretara. Bi konzentrazioak elkarturik egon gara eta orduan berriro hasi dira porrazoak eta plaza barrualdera bideratu dute jendea, goialdean zeuden haurrek eta gainontzeko jendeak ikus ez zezan euren jarrera bortitza. Dena izkutuan egiten saiatu dira, baina ez dute lortu. Ikusi nahi ez duenak inoiz ez du ikusiko herri honek bizi dituen gatazkak, entzun nahi ez duenak ez ditu entzungo gure salaketak, baina hala eta guztiz ere gure herriaren alde borrokatzen eta gure aldarriak ohiukatzen jarraituko dugu! 18/98ko ATXILOTUAK ASKATU!!! AHTrik EZ!!! OIANGU BIZIRIK!!! DEMOKRAZIA EUSKAL HERRIARENTZAT!!!

3

ordiziar bat | 2007-12-05

Lotsgarria izan da ertzaintzaren jarrera baina lotsagarria da baita ere urdanetaren inguruan sortzen ari diren antzerkia. Horrenbesteko garrantzia eman urdanetari eta zergatik ez dio ordiziako alkateak herriari eta gaur etorri diren agintariei garbi esaten urdanetaren jaiotetxean golf zelai bat egiten ari dela???ez dira gauzak estali behar!!!oiangun jaio zen urdaneta eta orain gof zelai bat egin nahi dute!!

2

kaka | 2007-12-05

lotsagarria betiere txakur hauen portaera baketsua eta guztiz legezkoa zen protesta batean egurka beti bezela nazka! nazka eta nazka!!

1

2007-12-05

Ibarretxe Txikitzaile, lotu zure TXAKURRAK!!!!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Ibarretxe eta Macapagal Ordizian dira, Urdaneta 500 urtea irekitzen

Santamaria, Macapagal, Perez eta Ibarretxe, gaur Ordizian.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa