
2007-12-14 | 18:01:19
Arrainak hilda azaldu dira Ormaiztegin, beste behin
Antza denez isuri toxikoren batek eragin du kaltea
Gaur goizean zenbait arrain hilda agertu dira Eztanda errekan, Ormaiztegin. Geltokira igotzeko bideko zubian herritarrek ikusi dituzte arrainak, eta lekukoen arabera 11:00etan oraindik kaltea eragiten ari zen. Isuri kutsagarriren bat izan liteke arrazoia. Gipuzkoako Foru Aldundiaren teknikarien uraren laginak hartu dituzte, analisia egiteko. Kezka eta haserrea sorrarazi du gertaerak Ormaiztegin.
Bertako karramarro espeziea berreskuratzeko lanean ari den Karramarro Elkarteak salatu duenez "kokoteraino" daude horrelako arazoekin. Esan dutenez iaz mota horretako hiruzpalau isurketa izan ziren, eta errekako animalia ugari hil ziren. Azkeneko hiru urteetan 10 kutsadura-arazo dituzte zenbatuta.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Arrainak hilda, Eztanda errekan, Ormaiztegi parean, gaur goizean.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.