
2007-12-14 | 19:11:47
Gizartea
Desobedientzia ekintza egin dute Renfe-n, AHTren aurka
Eskualdeko ikastetxeetan geldialdiak egin dituzte abiadura azkarreko trenaren kontra
AHT gelditzeko eskatuz gaurko Euskal Herriko gazte asanbladek deituta zituzten mobilizazioekin bat egin dute Goierrin gazte ugarik. Eskualdeko gazte asanbladetatik esan dutenez, «ikastetxe denetan» egin dute geldialdia. Renfe tren zerbitzuan desobedientzia ekintza egin dute eguerdian, Zumarragatik Legorretarako bidea eta alderantzizkoa bidaia txartela ordaindu gabe eginez, Renfe-k AHT bultzatzen duelako, euren hitzetan. Protesta ekintzan joan direnek, ehun lagun inguruk, AHTren aurkako kartelak eta mezuak zabaldu dituzte, bai treneko erabiltzaileen artean eta baita geltokietan ere.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Gaur eguerdian Beasaingo tren geltokian.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.