Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko abenduak 4, Osteguna

Harpidetu zaitez!

2007-12-17 | 12:49:43

Bertsolaritza

Esperientzia nagusitu zaio gaztetasunari

Aitor Mendiluzek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala

Jendez gainezka zegoen atzo Donostiako Illunbe zezen-plaza. Oholtza gainean, pausoz pauso finalerainoko bidea egin duten zortzi bertsolariak. Bertsoaren festa handia izan zen, eta azkenean, esperientzia gailendu zitzaion gazteen ahaleginari. Aitor Mendiluze andoaindarrak jantzi zuen txapela, baina Beņat Gaztelumendi gazteak ere saio bikaina egin zuen, bigarren postua lortuz. Goierritarrei dagokionean, maila ona eman arren, ez zuten aurreneko postuetan sartzerik lortu. Aitor Sarriegi seigarren izan zen, eta Iker Zubeldia zortzigarren. Biek ere jendetza eraman zuten Goierri aldetik, eta baten aldeko pankartak eta bestearen aldeko kamisetak ikusi ahal izan ziren Illunbeko harmailetan.

 

Jasotako erantzunak:

3

Zorionak mutillek! earki attu ziņeten! | 2007-12-17

Giro bikaina. Txapi eta Sarriegi zoragarri. Lastima aurrerago gelditu ez izana; merezi zuten nire ustez, finalera iritsi gabeko beste bertsolari pare batek bezala.

2

bertan egondako1 | 2007-12-17

Ene ustetan Zubeldiak, Illunberi eman zion umore puntuarekin, postu hobea merezi zuen, izan ere, ariketa guztitan fin ibili zen, puntukakoan izan ezik agian. Berari esker, Illunbek diztiratu ein zuen! Mendiluzerentzat txapela, merezita!!!

1

Zale1 | 2007-12-17

Bi goierritarrek gehiago merezi zutela uste dut. Sarriegik aurreneko lauetan egon behar zuen, eta Zubeldia txalotan txapeldun izan zen.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Esperientzia nagusitu zaio gaztetasunari

Sarriegi eta Zubeldiaren aldeko pankartak, atzo.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa