Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko abenduak 3, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

2008-01-07 | 14:59:41

AZPIEGITURAK

Ikenaren aurkako pintaketak salatu dituzte

Ikenaren kontra «erasotzaileek erabilitako metodo terroristak» salatu ditu Ordiziako Udalak

Jose Migel Santamaria Ordiziako alkateak, Ordiziako Udaleko Gobernu batzordea osatzen duten hiru alderdiek (EAJ, EA eta PSE-EE), eta PP alderdiek gaitzetsi egin dute Ordiziako Aita Urdaneta auzoan Ikena enpresak duen egoitzak «sufritutako erasoa». Ordainduko duzue!, Oiangu bizirik! eta itu baten barruan Ikena izena agertzen diren pintaketakak egin dituzte bulegoaren sarreran. Prentsa-ohar bidez egin dute salaketa.

Ordiziako Udalak gogoratu nahi Oianguko proiektuaren ardura Udalarena dela, eta ez enpresa pribatu batena. Hala, «Ikenaren kontra erasotzaileek erabilitako metodo terrorista» salatu du Udalak.

 

Jasotako erantzunak:

6

Oiangu bizirik ! | 2008-01-09

Pintada bat egiteagatik «erasotzaileek erabilitako metodo terroristak» esaten dute. Pintada bat ezabatzen da baina beraien TXIKIZIOA ez da inoiz ezabatuko.

5

Beste ordiziar bat | 2008-01-08

Zure logikarekin:"gauza hauekatik norbait kartzelan bukatuz gero damutuko den bakarra kartzelaratuaren sendia izango da.", obrak horrela egiteagatik (jasotako erantzunarekin) damutuko den bakarra obra egilearen sendia izango da. Bejon daiela, eta oain berriz esplikatu normaltasunari buruzko hori, nik uste dut dagoeneko urte batzu badaramatzagula normaltasunik gabe, azkena udaletxearen osaketa. Beraz, zu normalitatean bizi bazara, eta gauza hauekin normaltasuna hautsiko denaren beldurra baduzu .... ez izan beldurrik, aspalditxo hautsi baitzen "normaltasuna". Bestalde IKENA ez da herriko enpresa soil bat, ordizian beste enpresa asko daude eta zergatik ez dituzte denak jaso pintaketa horiek, ...

4

Ordiziarra | 2008-01-08

Jon, kontuz ibili diozunarekin, herriko empresa batetako fatxadan honelako meatxuak jartzea ondo baderitzozu, agin beste bati jipoi bat ematea ongi deritzaio, beste batek arrazoia ematen ez dien bakoitzeko udaletxearen aurka harrikadaz erantzutea irudituko zaio neurri aproposa eta azkenik bati norbait akatzea aproposa ikusiko du. Orduan negarra etorriko zaigu denori, eta normaltasuna galdu genueneko eguna burura etorriko zaigu. Eta noiz galdu da normaltasuna? Hitekin eta demokraziarekin lortu ez dena kasketa batekin konpondu nahi izan dugunean. Mehatsu horien atzean eta bildurtu nahi horren muina bildurtu nahi izatea da, erderaz aterrorizar deritzona hau da,TERRORSMOA da, gauza hauekatik norbait kartzelan bukatuz gero damutuko den bakarra kartzelaratuaren sendia izango da.

3

Jon | 2008-01-08

Nire ikuspuntutik eta nire ustez, oso normala da horrelako ekintza bat egitea. Nire iritziz, salaketa zuzen bat egitea pintaketa batzuen bidez, oso egokia da. Jendarteak Oianguko golf zelai eta hotelaren proiektuaren sentimenduak oso garden adierazten du. Nik ere Oiangu bizirik oihukatuko nuke, eta Ikena salatu egiten ari den sarraskia ikusirik. Punto de mirarena gauza sinboliko bezela hartu behar dugu ez mila teori atera zer nolako mehatxu den esanez. Ikenak inposatutako obra bat gauzatzen ari da, eta ordainduko duela esatea zilegi da. Ez dugu ahaztu behar Oianguko obraren kontrako mobilizazioetan protestan ari ziren kideei benetako mehatxuak egin zitzaiela. Hain zuzen ere, segurata lanetan zegoen Ordiziko argentinar rugbi jokalariak fisikoki eta sikologikoki mehatxatu zituzten protestan ari ziren batzuei. Ez dut hasi nahi zein den biktima edo mehatxatuaren tirabiran murgildu nahi, baina gauza bat garbi gelditzea nahi dut, gauzak direna baino konplexuagoak dira. Ez gaitezen hipokresian eta esaldi merkeetan gelditu.

2

anezi | 2008-01-07

Pintadan jartzen duenarekin zer ondorio atera behar dugu? "Oiangu Bizirik" taldeak sinatu duela? Ez dut uste hain ergelak direnik. Eta Ikenaren izena puntumira baten barruan jarrita, zilegi dela Ikena enpresari edo langileren bati tiroa jotzea? Zeren, pintada horretan azaltzen dena, hori esan nahi baidu. Hurrengo berria zein izango da? Ikenaren furgona bati sua eman diotela? Orduan ere, "el que siembra... recoje..." entzun beharko al dugu? Ta Oianguko plana babestu dutenek ere, horren inguruko hausnarketa egin beharko dute. Herrian bizi den giro nahasian ardura badute eta.

1

ni | 2008-01-07

Denak esaten dute (hau gaitzesten duten denak), pertsona bat hau edo holakoak egiten harrapatuz gero konsekuentea izan behar duela egiten duenarekin.Ba... hiruko erregela zuzena aplikatuta, herriaren nahiaren aurka ari denak konsekuentea izan behar du egiten duenarekin. Eta orain ez etorri demokrazi ikastaroak ematera udaletxea izan denean lehenengoa demokrazia hankatartetik pasatzen. Esaerak dioen bezela, "el que siembra....., recoje....." Bakoitzak jar diezaiola nahi duena.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Ikenaren aurkako pintaketak salatu dituzte

Ikenak Ordizian duen bulegoaren aurrean agertutako pintaketak.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa