
2008-01-17 | 14:40:35
GIZARTEA
AHTren aurka protesta egin zuten bi gazte Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte
Astelehenean "falta" delitu batengatik Tolosan epaitu behar zituzten, baina epaileak kasua Madrilera eramatea erabaki du
Pasa den urtean AHT eraikitzeko lanen hasiera dela eta protesta batean parte hartzeagatik auzipetu zituzten bi gazteak Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte. Astelehenean epaitu behar zituzten bi gazteak Tolosako epaitegian "falta" delitu bat leporatuta, baina auzitegi horretako epaileak kasua Madrilera eramatea erabaki du.
Joan zen azaroaren 3ko arratsaldeko 18:30ak aldera Goierriko AHTren aurkako asanbladak deituta Beasaingo Zaldizurreta kaleko zebra-bidean aurrera-atzera ibili zen talde bat, bertatik pasatzen ziren oinezko eta auto-gidariei Arabako Luku herrian AHT egiteko hasitako obrak salatzeko ekintza modura. Ekintza hartan parte hartzeagatik epaituko dituzte orain Espainiako Auzitegi Nazionalean.
Gertatutako salatzeko prentsaurrekoa emango dute bihar, ostirala, 16:00etan, Beasaingo Zubimuzu plazan.
oianguko iratxo | 2008-01-18
Konstruktoreak zuena da terrorismo nazkagarria !
Jon | 2008-01-17
Elkartasuna PNVren armadaren eta estrategiaren biktimei. Ertzaintzaren beste eraso baten aurrean gaude. Kondena dezagun herri mugimenduaren kontrako beste eraso hau.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.