Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

2008-01-31 | 18:39:11

GIZARTEA

Ertzaintzak debekatu egin du sondeoetara inguratzea Beasainen

AHTren kontrakoek baimena zuten elkarretaratzea egiteko, baina Ertzaintzak oztopatu egin die bidea

Ertzaintzak debekatu egin du gaur arratsaldean Beasainen, Erauskinerako igoeran, abiadura azkarreko trenako sondeoak egiten ari diren tokira inguratzea, eta ez zieten pasatzen utzi AHTren kontra bertan elkarretaratzea egiteko asmoa zutenei. Protesta egiteko baimena zuten bertan bildutakoek, baina Ertzaintzak oztopatu egin diete bidea, bertara ezin zutela joan esanez. Protestan bildutakoen arabera, "Ertzaintzak bultzaka erantzun du gutako batzuk pasatzen saiatu direnean. Beltzak ziren. Elkarretaratze bat besterik ez genuela egin nahi esan diegu, baina ez digute pasatzen utzi". Orain dela egun batzuk Ittolako eremuan egin zituzten AHTren zundaketak eta orain Usurberako bidean, Erauskinerako igoeran ari dira egiten.

 

Jasotako erantzunak:

1

JON | 2008-02-02

Eta gero PNVkoek kexatuko dira bere konstruktorek mehatsuak eta sabotaiak jasaten dituztela, eta Batzokiei pintura bota diela. Zer hipokritak! Lehenengo mailako pertsonak eta bigarrengo mailako pertsonak banatzen dituzte. Lehenengoak babes osoa dute eta eskubide guzti guztiak. Bigarrengoak ordea, gixajoak, biolentoak, radikalak, ... PNV lotu zure txakurrak! Bakea behar dugu! Zuen biolentzia kondenatzen dut!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Ertzaintzak debekatu egin du sondeoetara inguratzea Beasainen

Ertzaintza eta AHTren kontrakoak gaur arratsaldean Usurberako bidean, Erauskineko igoeran.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

Lege Informazioa