Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko uztailak 5, Igandea

Harpidetu zaitez!

2008-02-08 | 11:32:00

Politika

EAE-ANVren eta EHAKren jarduera hiru urterako eten du Garzonek

Bi alderdion egoitzak itxi eta kontuak blokeatzeko eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak

Baltasar Garzon, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak 3 urtez eten ditu EAE-ANV eta EHAK alderdien jarduerak. Kaleratu berri duen 200 orriko autoan, alderdion egoitzak ixteko eta kontuak blokeatzeko agindua eman du. Honenbestez, bi alderdi hauek ezin izango dute martxoaren 9ko Espainiako hauteskundeetan parte hartu. Hala ere, jardueren eteteak "ez du eraginik pertsona indibidualen eta eserlekuen jabetza esklusiboa dutenen gainean". Hortaz, EAE-ANVko eta EHAKko ordezkariek udaletxeetan eta eusko legebiltzarrean dituzten postuak mantenduko dituzte. Goierrin, lau alkatetza ditu egun EAE-ANVk.

 

Jasotako erantzunak:

8

PATXI EDO FRANCISCO | 2008-02-13

Zu zara lehenengoa besteak errespetatzen ez dituena. Bestela nolatan diozu:"Demoraziaz kanpo dagoenari bere ordaina eman behar zaio eta ilegalizazio hau nahiz eta berandu iritsi eskertzekoa da". Nor dago demokraziaz kanpo? Nik dakidala, demokrazian botoen bidezko jokua errespetatu behar da, beraz boto askodun partiduak ilegalizatzea demokratikoa al da zuretzat, hori da hori besteekiko errespetua izatea. Zergatik hainbesteko mina Franciscorengatik, zer ote?????

7

PATXI | 2008-02-13

Ez al zara zu izango gaizki dabilena? Goierri bailarak independizatu behar al du bakarrik ala? Zuk Euskalerri osoa hartuz gero ez zarete %10 era ere iristen. Franciscorenak ez dauka inolako graziarik, besteak errespetatzen ez badituzu nola nahi dezu zu errespetatua izatea?

6

PATXI EDO FRANCISCO | 2008-02-11

Zure hitzak irakurrita Francisco zarelakoan nago, eta matematiketan nahiko gaizki zabiltzala somatzen dut, egin berriz batuketa horiek eta ea goierrin % zenbatekoa ateratzen zaizun, eta ez badakizu egiten, galdetu. OTSAILAK 14 GREBA OROKORRA!!! JO TA KE IRABAZI ARTE!!!!!

5

PATXI | 2008-02-11

Demoraziaz kanpo dagoenari bere ordaina eman behar zaio eta ilegalizazio hau nahiz eta berandu iritsi eskertzekoa da. Zuek ez dezue herriaren hitza ehuneko 10% besterik ez.

4

Goierrikoa | 2008-02-10

Ilegalizazioaren aurka gaudenok martxoaren 9an hauteslekuetara!!!

3

nineu | 2008-02-09

oso ondo iruditzen zait. EAE-ANV ta beste guztiak kanpora!!!!!!!!!!!!!

2

zpt | 2008-02-08

Bihar denok Donostiara! "Zapatero Espainiako gobernuko presidentea Donostiara joango da larunbatean. Ezker Abertzaleak haren bisitaren kontra eta independentziaren alde mobilizatzera deitu du. Larunbatean 11:30etan izango da elkarretaratzea Kursaaleko kuboen parean".

1

ordiziarra | 2008-02-08

Politikari batzuek egiten duten guztia diruarengatik egiten dute eta benetan herritarrontzan lan egiten dutenei, oso diru gutxi irabazten ez diete politika egiten uzten!! a ze demokrazia!!!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

Lege Informazioa