Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko abenduak 4, Osteguna

Harpidetu zaitez!

2008-04-26 | 14:32:27

Gizonezko bat atxilotu dute Ormaiztegin, bi enpresatan lapurretan saiatzeagatik

Atzo gauean bi lantegitara sartzea lortu zuen

Ormaiztegiko bi enpresatan lapurreta egiten saiatzeagatik 33 urteko M.E.J. gizonezkoa atxilotu zuen atzo (ostirala) gauean Ertzaintzak. Lantokiko fatxadatik gora igota barrura sartzea lortu zuen. Enpresa batean alarmak salto egin zuenean bertaratu ziren ertzainak. Atxilotua, behin komisaldegiko eginbideak eginda, aske geratu zen, epaileak deitu arte.

Lantokietako batean kanpoko horman gora eginda lortu zuen ustezko lapurrak barrura sartzea. Pabiloiko argiak piztuta aurkitu zituzten ertzainek, goiko solairuko leiho bat irekita, eta egurrezko palet bat hormaren kontra eskailera modura jarrita. Lekuko batek jakinarazi zuenez, alboko beste enpresa batetik gizonezko bat irten zen aurretik, teilatuko uren hoditik behera.
Inguruan aurkitu zuten ustezko lapurra, atzeko kalezuloan, sastraka artean ezkutatuta. Ertzaintzaren iturrien arabera "ohiko delitugilea" da. Bi enpresatan lapurreta egiten saiatu izana leporatu eta atxilotu egin zuten.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa