Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko irailak 7, Igandea

Harpidetu zaitez!

2008-04-28 | 11:11:46

Uxue Alberdi elgoibartarrak irabazi du Osinalde bertso sariketa

Julio Sotok eta Alaia Martinek jaso dituzte beste bi sariak

Larunbat gauean izendatu zuten Uxue Alberdi bertsolari elgoibartarra Osinalde bertso sariketako irabazle. 37. aldiz jokatu zen Osinalde elkartean, bertsolari gazteentzako bideratutako txapelketa. Alberdik, iazko arantza kendu ahal izan du aurten; iaz finalera sailkatuta zegoen arren, ezin izan zuelako saiora joan azken orduko batengatik. Julio Sotok jaso zuen kartzelako sailean lan onena egin izanaren saria, eta Alaia Martinek bertsorik onenarena, "giltza" hitzari botatako aleagatik.

Gabiriako Osinalde elkartea bertsolaritzaren bilgune bero izan zen larunbat gauean. Bertsozaleek ez zuten hutsik egin; 110 afaltiar bildu ziren, eta txartelak agortuta, 30 inguruk herriko beste jatetxeetan geratu behar izan zuten. Afal ondoren, ordea, entzule guztiak sei bertsolari gazteren lana entzuteko elkartu ziren.

Julio Soto (Gorriti), Unai Gaztelumendi (Aņorga) –biak Aztiri sariketan sailkatuak–, Oier Aizpurua (Zarautz), Alaia Martin (Oiartzun) Ordiziako Argi Berrin–, eta Maialen Velarde (Zumaia), Uxue Alberdi (Elgoibar) –Idiazabalgo Axaritik– ziren kantari.

Uxue Alberdik gogotsu ekin zion bertso saioari. Jokin Murua zen aurkezle eta gai-jartzaile. Gaueko bitxikeria elkarteko argia joan zenean etorri zen. Gaztelumendik ilunpean bota zituen bi bertso, egoera gaiarekin egoki lotuz. "Parrandatik etxera itzuli eta zure hean bi neska aurkitu dituzu", jarri zion lanerako gaia Muruak Gaztelumendiri. "ekinean Gabiriako bonbilla guztiak funditu" zituztela erantzun zuen aņorgarrak.

Argia itzuli, eta argitsu bukatu zen 37. Osinalde bertso sariketa. Kartzelako ariketan, entzuleek Julio Soto aukeratu zuten ondoen aritua. Bestetik, bertso onena Alaia Martinek bota zuen.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Uxue Alberdi elgoibartarrak irabazi du Osinalde bertso sariketa

Uxue Alberdi, Julio Soto eta Alaia Martin, Osinalde elkartean, larunbatean. Argazkia: Eneritz Gorrotxategi.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa