Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko abenduak 3, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

2008-05-07 | 17:55:23

Azpiegiturak

Herri eskolako patioa urte guztian egongo da zabalik, uztailetik aurrera

Herritar guztiek erabili ahalko dute eskola ordutik kanpo eta asteburuetan

Zegamako Aitxuri herri eskolako patioa uztailetik aurrera urte osoan zehar irekita edukitzeko erabakia hartu zuten apirilaren 28ko Gobernu Batzarrean. Lan batzuk egin beharko dituzte horretarako, baina behin lan horiek eginda, patiorako sarbidea irekita izango da edonorentzat, bai eskola ordutik kanpo eta baita asteburuetan ere. Horretarako hainbat lan egingo dituzte. Itsasgama SL enpresak hartuko ditu bere gain eta guztira 9.192,24 euroko aurrekontua izango dute.

Eskolako eraikuntzaren beheko leihoetan barrak jarriko dituzte jendea futbolean edo beste kirolen batean dabilen bitartean kristalak ez puskatzeko. Dena den barra horiek barrutik ireki ahal izango dira, alkatearen hitzetan «suteren baten kasuan edo larrialdi kasuren batean oztoporik egon ez dadin».
Herri eskolako gimnasio azpia ere itxi egingo dute modu horretan erabilgarria izango den eremua bistan utziz. Herritarrek kasu berezietan izan ezik (bertan egiten diren ekitaldiak ikustera adibidiez) ezingo dute gimnasiora sartu. Itxiturako giltza Aitxurikoei emango zaie gimnasioa erabili behar dutenean irekitzeko.
Obrak ekainaren azken astean egingo dituzte eta uztailetik aurrera erabili ahal izango dute herritarrek.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa