Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko uztailak 25, Ostirala

Harpidetu zaitez!

2008-05-08 | 12:45:13

Makaluko tontorrera igandean egingo dute ahalegina mendizale goierritarrek

Eguraldiak hobera egitea espero dute Lasak, Goitiak eta Garciak

Goierriko mendizaleek Himalayako Makalu mendiaren (8.463 metro) tontorra zapaltzeko ahalegina igande honetan egingo dute. Hala adierazi dio Koke Lasa ormaiztegiarrak Goierriko Hitzari bigarren kanpamendutik, 6.600 metrotik. Eguraldiaren iragarpenek hobetzeko traza dute iganderako. Azken egunotan haizea bortitz ibili du, eta elurra ere egin die goierritarrei Makaluko beheko kanpamenduan. Aklimatazioa burutzeko prozesuan, gaur (osteguna) bigarren kanpamenduan dago Koke Lasa, Luis Kortabitarte elgoibartarrarekin batera. Ander Goitia lazkaotarra goraxeago dago, "ordu erdi batera", Lasak zehaztu duenez. Pedro Garcia, berriz, beheko kanpamenduan da oraindik, urdaileko ondoezarekin. "Botaka aritu da duela bi egunetik, eta momentuz behean geratu da", dio Lasak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa