
2008-05-08 | 15:20:03
Gizartea
Zumarragako Trikitixari omenaldia egingo diote Azkoitiko Martirieta auzoan
Igandean trikitilariak izango dira auzo hartako jaietan
Asteburu honetan Azkoitiko Martirieta auzoan Pentekoste jaiak ospatuko dituzte, eta trikitiari eskaini ohi dioten arreta Zumarragako Trititixak bereganatuko du. Omenaldia egingo diete musika mugimendu hura garatu eta zabaldu zuten zumarragarrei, Martitte jatetxeak antolatutako egitarauaren barruan. Ekitaldia igandean 17:30ean izango da, eta Urteaga eta Oriatarrei egindako omenaldian trikitilari ugari izango dira: Astiazaran anaiak eta Beltran, Laja eta Mikel, Egurrola aita-semeak, Kupela taldea, Zendoia eta Lutxurdio eta Felix Iņarramendi eta Joxe Mari Mendizabal.
Ekitaldia arratsaldean bada ere, egun osoan zehar izango dira protagonista trikitilariak. 11:30ean hildako trikitilarien omenez meza egingo dute, eta 14:00etan bazkaria. Trikitilariei omenaldia egiten dieten lehen aldia ez da aurtengoa, beste urte batzuetan ere trikitilariak omendu dituzte eta. Martirietako Euxebi Urbietaren arabera «trikitia gustuko dugulako eta sustatzeko antolatzen dugu jaia». Martirietako festak bihar hasiko dira, asteartera arte.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.